Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

233. zk., 2003ko azaroaren 28a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Bestelako Xedapenak

Industria, Merkataritza eta Turismo Saila
6461

280/2003 DEKRETUA, azaroaren 18koa; honen bidez, Bizkaian, Galdameseko udalerrian dagoen "Galdames II" meatze-emakidaren titularrak, Cantera Galdames II, S.A. baltzuak, egiten diharduen lanak, instalazioak eta zerbitzuak direla-eta, ukitu behar diren ondasunak eta eskubideak presaz okupatu behar direla adierazten da.

Cantera Galdames II, S.A. merkataritza-baltzuari C) sekzioko baliabideak ustiatzeko "Galdames II" izeneko emakida egiletsi zitzaion Industria eta Meategiak administratzeko zuzendariak 2002ko maiatzaren 17an emandako ebazpenaren bitartez; beraz, emakida horren titularra denez gero, Industria, Merkataritza eta Turismo Sailari eskatu dio, Galdamesko udalerrian (Bizkaia) aipatutako meategia ustiatzeko egiten diharduen lanak, instalazioak eta zerbitzuak direla-eta, ukitu behar diren ondasunak eta eskubideak presaz okupatu behar direla adieraz dezan. Eskaera hori egiterakoan honako lege-xedapen hauek hartu dira oinarri modura: Meategiei buruzko 22/1973 Legearen 105 artikulua, 2857/1978 Errege Dekretuz onartutako Meategien Erregimenerako Erregelamendu Orokorraren 131. artikulua, 1954ko abenduaren 16ko Nahitaezko Desjabetzeari buruzko Legearen 52. artikulua eta, 1957ko apirilaren 26ko Dekretuak onartuta, Nahitaezko Desjabetzeari buruzko Legearen Erregelamenduan horiekin bat datozenak ere bai.

Presazko okupazioaren justifikazioak onartutako ustiakuntza proiektuaren araberako ustiakuntza lanen jarraitutasun eta arrazoizko garapenarekin du zerikusia, baita berreraikuntza eta ustiakuntza lanak aldi berean egitearekin ere, izan ere, okupazioak horiek ahalbidetzen baititu.

Legezko errekerimenduei jarraiki izapidetu da espedientea, hain zuzen ere, Nahitaezko Desjabetzari buruzko Legearen Erregelamenduko 56. artikuluaren 1. idatz-zatian aurreikusitako informazio publikoari dagokionez. Informazio publikoa emateko izapidean alegazioak aurkeztu dira, eta zuzendaritza honek espediente administratiboan jasota dagoen bezala eman die erantzuna.

Horrenbestez, Industria, Merkataritza eta Turismo sailburuak hala proposatuta, Jaurlaritzaren Kontseiluak 2003ko azaroaren 18ko bileran gaia eztabaidatu eta onartu ondoren, honako hau

XEDATU DUT:

Artikulu bakarra.– Bizkaian, Galdameseko udalerrian, C) sekzioko baliabideak ustiatzeko "Galdames II" izeneko emakidaren titularrak, "Cantera Galdames, S.A." merkataritza-baltzuak, egiten diharduen lanak, instalazioak eta zerbitzuak direla-eta, ukitu behar diren lursailak eta ondasunak presaz okupatu behar direla adierazten da, halaxe ezarrita baitago, ondorio guztietarako, bai 1954ko abenduaren 16ko Nahitaezko Desjabetzeari buruzko Legean, bai eta 1957ko apirilaren 26ko Dekretuak onartutako bere Erregelamenduan ere.

Ukitutako ondasunak eta eskubideak:

1. Deskripzioa.– Landa-finka, Agua Fria kobaren ekialdean dagoen lur zuhaiztua, Galdamesko Kontzejuaren udalerrian, hogeita lau area eta laurogeita lau zentiarea neurtzen ditu. Lur horretan hamalau haritz handi daude, hirurogeita lau txiki, arte bi eta beste zuhaixka txiki batzuk; iparralde, ekialde eta mendebaldean Manuel Escárzaga jaunaren oinordekoen haritzak eta gaztainondoak ditu mugakide eta hegoaldean, berriz, Galdamesko Kontzejuaren herri-basoa. Lur horren barruan zenbakirik jarrita ez daukan etxe bat dago eraikita; angeluzuzen itxurakoa da, frontean bederatzi metro ditu eta sakoneran hamar, hau da, laurogeita hamar metro koadroko azalera dauka. Beheko solairuaz gain beste bi ere baditu eta berau eraikita dagoen lur zuhaiztua du mugakide etxeak alde guztietan; frontea iparraldera begira dauka.

Titulartasuna.– Leandro Asla Egusquiza jn. (%11,245), Agustín Asla Egusquiza jn. (%11,245), Baldomero Asla Egusquiza jn. (%11,245), Ramón Asla Egusquiza jn. (%11,245), Matilde Asla Bastida and. (%7,86), Fermín Asla Peña jn. (%7,86), Alejandro Asla Peña jn. (%7,86), Leónides Asla Peña and. (%10,48), José Luis Asla Peña jn. (%7,86), Manuel Asla Peña jn. (%7,86), Teresa Asla Altube and. (%2,62), José Manuel Asla Fernández jn. (%0,52), Jesús M.ª Asla Fernandez jn. (%0,52), Yolanda Asla Fernández and. (%0,52), Rosa M.ª Asla Fernández and. (%0,52) eta Alfonso Asla Fernández jn. (%0,52)

Inskripzioa.– Galdamesko 402 liburukia, 22 liburua, 238 folioa, 1169 finka.

2. Deskripzioa.– Landa-finka, Zarragan eta La Gargantillan, Galdamesko Kontzejuaren udalerrian, dagoen mendiko lur zuhaiztua; bertan hamabost zuhaitz daude; bereizi edo banantzen den lurraren erdian dago gutxi gorabehera. Finka horrek edukieran hogeita bat metroko luzera eta hamabosteko zabalera dauka, hau da, hiru area eta hamabost zentiarea; lau puntu kardinaletan finka hau bereizi edo banandu den Liborio de Sarachagaren lurrak ditu mugakide.

Titulartasuna.– Leandro Asla Egusquiza jn. (%11,245), Agustín Asla Egusquiza jn. (%11,245), Baldomero Asla Egusquiza jn. (%11,245), Ramón Asla Egusquiza jn. (%11,245), Matilde Asla Bastida and. (%7,86), Fermín Asla Peña jn. (%7,86), Alejandro Asla Peña jn. (%7,86), Leónides Asla Peña and. (%10,48), José Luis Asla Peña jn. (%7,86), Manuel Asla Peña jn. (%7,86), Teresa Asla Altube and. (%2,62), José Manuel Asla Fernández jn. (%0,52), Jesús M.ª Asla Fernandez jn. (%0,52), Yolanda Asla Fernández and. (%0,52), Rosa M.ª Asla Fernández and. (%0,52) eta Alfonso Asla Fernández jn. (%0,52)

Inskripzioa.– Galdamesko 402 liburukia, 22 liburua, 238 folioa, 1170 finka.

Katastroaren ondorioetarako, erregistroko finka horiek biek ondoko datuekin identifikatutako finka bakarra osatzen dute: Galdamesko 19 poligonoko 269 zenbakiko finka katastrala, 2.730 m2–ko azalera daukana.

AZKEN XEDAPENA

Dekretu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunean sartuko da indarrean.

Vitoria-Gasteizen, 2003ko azaroaren 18an.

Lehendakaria,

JUAN JOSÉ IBARRETXE MARKUARTU.

Industria, Merkataritza eta Turismo sailburua.

JOSU JON IMAZ SAN MIGUEL.


Azterketa dokumentala