Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

230. zk., 2003ko azaroaren 25a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Iragarpenak

Industria, Merkataritza eta Turismo Saila
6407

IRAGARKIA, "Distinto y Paralelo S.L" baltzuari "Distinto" merkataritza establezimenduaren titularra denez —Artekale kalea, 21 Bilbao— zehapen-prozeduran emandako ebazpena jakinaraztekoa; ebazpen hori Merkataritza zuzendariak, José Luis Montalbán Monge jaunak eman zuen, 2003ko irailaren 2an.

Zehapen-prozedurari buruzko Ebazpena interesatuari jakinarazten ahalegindu arren, ezin izan da lortu, eta, beraz, honako iragarki hau argitaratzen da, urtarrilaren 13ko 4/1999 Legearen 59.4 artikuluan ezarritakoa betetzeko (Lege horrek aldatu baitzuen azaroaren 26ko Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen 30/1992 Legea).

Zehapen-prozedurari buruzko Ebazpena.

Espediente zk.: 48A002-37-2002

Aintzat hartu da 48A002-37-2002 zenbakiko espedientea, lurralde-bulego honek izapidetu baitu "Distinto y Paralelo, S.L." baltzua xede dela; jakinarazpen-ondorioetarako, hauxe da helbidea: Bilbao, Artekale kalea 21.

Arrazoibidea: (Otsailaren 20ko 2/98 Legearen 43. art. (1998ko martoxaren 11ko EHAA, 48 zk.).

Gertakariak: Industria, Merkataritza eta Turismo Saileko Bizkaiko lurralde-bulegoko ikuskaritza-zerbitzukoek 2002ko uztailaren 12an ikuskapen-bisitaldia egin zuten "Distinto" izeneko establezimenduan —Artekale kalea, 21 Bilbao— eta titularra Distinto y Paralelo, S.L. baltzua da. Ikuskatzaileak txostena eman zuen, eta bertan dio beherapenetako salmeta ari zela iragartzen, baina beharrezko jakinarazpena egin gabe.

Zuzenbide-oinarriak: Gertakari horiek urratu egiten dute maiatzaren 27ko 7/1994 Legearen 24. artikuluan ezarritakoa (1994ko ekainaren 13ko EHAA, 111 zk.). Arestian aipatutako Legearen 38.m) artikuluan xedatutakoarekin bat.

Orain arte aintzat hartu ez diren gai berriak, interesatuek planteatuta edo prozedurak berak sortuta: (Otsailaren 20ko 2/98 Legearen 43. art. (1998ko martxoaren 11ko EHAA, 48 zk.).

Zehapen-espedientearen ebazpen-proposamenaren jakinarazpena atzera bota zuenez posta-zerbitzuak, EHAAn argitaratu zen 2003ko uztailaren 11n (136 zenbakia) eta, era berean, jendaurrean izan zen Bilboko Udaleko iragarki-oholean, 2003ko otsailaren 14tik martxoaren 14a arte, eta ebazpen hau egin den egunera arte ez da inolako alegaziorik jaso.

Aipatutako xedapenak aztertuta, eta, oro har zein berariaz, gai honetan erabilgarri diren gainerako guztiak aintzat hartuta.

Merkataritza zuzendariak, arlo honetan eskuratu dituen eskumenak erabilita, honako hau:

EBATZI DU:

Proposamena: "Distinto y Paralelo, S.L." baltzuari 180,30 euro-ko diru-zehapena ezartzea (ehun eta laurogei euro eta hogeita hamar zentimo).

Ebazpen honek ez du administrazio-bidea ixten, eta, beraz, gora jotzeko errekurtsoa ere jar liteke hilabeteko epean, honako idazki hau jaso eta hurrengo egunetik hasita, Merkataritza eta Kontsumo sailburuordeari zuzenduta.

Vitoria-Gasteiz, 2003ko urriaren 14a.

Merkataritza zuzendaria,

JOSÉ LUIS MONTALBÁN MONGE.


Azterketa dokumentala