230. zk., 2003ko azaroaren 25a, asteartea
- Bestelako formatuak:
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
Iragarpenak
Euskal Herriko Unibertsitatea
6406
EBAZPENA, 2003ko urriaren 29koa, Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitatearena, 72/03 lehiaketa publikoa iragartzeko dena. Lehiaketa horren bidez, Euskera Errektoreordetzako testu-liburuak euskaratzeko lanak kontratua adjudikatuko da.
1.– Kontratua eskaintzen duena:
a) Erakundea: Universidad del País Vasco-Euskal Herriko Unibertsitatea. Gerentzia. Unibertsitateko Campusa - 48940 Leioa (Bizkaia). Telefonoa. (94)- 6012001- faxa. (94) 480 11 90.
b) Espedientea bideratuko duen atala: Kontratazio Atala.
2.– Kontratuaren gaia:
a) Deskribapena: goian adierazitakoa.
b) Loteak eta kopurua: bai, 4.
c) Emateko lekua: ikusi Preskripzio Teknikoak (3. puntua).
d) Emateko epea: ikusi Preskripzio Teknikoak (6. puntua).
3.– Tramitazioa, prozedura eta era:
a) Tramitazioa: arrunta.
b) Prozedura: irekia.
c) Era: lehiaketa.
4.– Lehiaketarako oinarrizko aurrekontua: espediente osorako, gehienera ere, 197.780 euroko aurrekontua egongo da, BEZ barne (%16). Honela banatuko da aurrekontua:
1. lotea: 7.500 euro
2. lotea: 63.000 euro
3. lotea: 48.080 euro
4. lotea: 79.200 euro
5.– Behin-behineko bermea:
1. lotea: 150 euro
2. lotea: 1.260 euro
3. lotea: 961,6 euro
4. lotea: 1.584 euro
6.– Aurkeztu beharreko dokumentazioa: ikusi Preskripzio Teknikoak eta Administrazio Baldintza Zehatzak.
7.– Lehiatzaileak bete beharreko baldintzak:
a) Sailkapena: ez da halakorik.
b) Bestelako baldintzak: ikusi oinarrien orria.
8.– Eskaintzak aurkezteko:
a) Azken eguna: 2003ko abenduaren 10a.
b) Dokumentazioa: ikusi oinarrien orria.
c) Aurkezteko lekua: UPV / EHUko Erregistro Orokorra (Errektoregoa, Leioako Campusa, Sarriena auzoa, z/g - 48940), Gipuzkoako Campuseko Errektoreordetzak (Ignacio Mª. Barriola Eraikina-Elhuyar Plaza - Donostia) eta Arabako Campuseko Errektoreordetza (Izardui komandantea, 2 - Gasteiz). Ordutegia hauxe da: astelehenetik ostegunera, 9:00etatik 13:00etara eta 15:00etatik 16:30etara; ostiraletan, udako lanaldi jarraian, eta Aste Santuko eta Gabonetako txandetan 9:00etatik 13:00etara.
d) Eskaintzari eusteko ezinbesteko epea: hiru hilabete, eskaintzak zabaltzen direnetik hasita.
e) Aldakiak: ez da halakorik jarri, baina preskripzio teknikoen orrietan adierazitakoaren hobekuntzak onartuko dira.
9.– Eskaintzak irekitzea:
a) Erakundea eta lekua: ikusi 1-a.
b) Eguna: 2003ko abenduraren 16ean.
c) Ordua: 10:30etan.
10.– Iragarkiaren gastuak: kontratua adjudikatzen zaionaren kontura.
11.– Interneteko helbidea: http://www.ehu.es/contratacion_compras/
Leioan, 2003ko urriaren 29an.
UPV / EHUren 2001eko ekainaren 14ko erabakiaz sinatua
Gerentea,
F. J. ANDECHAGA VIVANCO.