Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

230. zk., 2003ko azaroaren 25a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Iragarpenak

Kultura Saila
6405

LEHIAKETA PUBLIKOA, prozedura irekiaren bidez, "Euskaltegien jarraipen eta kudeaketa on-line (J46 web)" izeneko aplikazioaren garapena kontratatzeko dena (2003.66 espedientea).

1.– Erakunde esleitzailea:

a) Erakundea: HABE.

b) Espedientea izapidetzen duen bulegoa: Kudeaketa Zerbitzua.

c) Espediente-zenbakia: 2003.66

2.– Kontratuaren ezaugarriak:

a) Helburua: Euskaltegien jarraipen eta kudeaketa on-line (J46 web) izeneko aplikazioaren garapena egingo duen enpresa kontratatzea.

b) Loteak: Ez.

c) Lana burutzeko lekua: Euskal autonomia Erkidegoa.

d) Lana burutzeko epea: 2004ko uztailaren 31a baino lehen.

3.– Izapideak, prozedura eta esleipen era:

a) Izapideak: presakoak.

b) Prozedura: irekia.

c) Bidea: lehiaketa publikoa.

4.– Lizitaziorako oinarrizko aurrekontua:

Gehienezko zenbatekoa 240.000 eurokoa izango da, BEZ barne.

2003. urtean 60.000 euro.

2004. urtean 180.000 euro.

5.– Bermeak:

Behin-behinekoa: 4.800 euro.

6.– Agiriak eta argibideak eskuratzea:

a) Erakundea: HABE.

b) Helbidea: Vitoria-Gasteiz kalea, 3, 6.a.

c) Herria eta posta-kodea: 20018 DONOSTIA.

d) Telefonoa: 943-022.600

e) Telefaxa: 943-022.601

f) Agiriak eta argibideak eskuratzeko azken eguna: 2003ko abenduaren 3a.

7.– Kontratistaren betebeharrak:

a) Sailkapena: Kontratudunak V taldeko 2 azpitaldeko c kategorian (III taldeko 3 azpitaldeko c kategoriari dagokio) aurkeztu beharko du sailkapena.

8.– Eskaintzak aurkeztea:

a) Eskaintzak aurkezteko azken eguna: 2003ko abenduaren 4an, goizeko 10:00ak baino lehen.

b) Aurkeztu beharreko agiriak: Berariazko Klausula Administratiboen Pleguan ezarritakoa.

c) Aurkezteko lekua: Ikus iragarki honen 6. puntua.

d) Lizitatzaileak eskaintzari eutsi behar dioneko epea: hilabete t’erdi, eskaintzak irekitzen direnetik hasita.

e) Aldaerak: ez.

9.– Eskaintzak irekitzea:

a), b) eta c): ikusi iragarki honen 6. puntua.

d) Eguna: 2003ko abenduaren 10ean.

e) Ordua: 10:00etan.

10.– Bestelako argibideak: ez.

11.– Iragarpen gastuak: esleipendunak ordainduko ditu.

12.– Iragarkia Europako Batasuneko Aldizkari Ofizialera bidali den eguna: ez.

13.– Lehiaketa honi buruzko informazioa eta pleguak jasotzen dituen web orrialdea: www.ej-gv.net.

Donostia-San Sebastián, 2003ko azaroaren 10a.

HABEren zuzendari nagusia,

JOKIN AZKUE ARRASTOA.


Azterketa dokumentala