Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

230. zk., 2003ko azaroaren 25a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Iragarpenak

Osasun Saila
6402

LEHIAKETA PUBLIKOA, Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuarena, Gurutzetako ospitaleko larrialdi-zerbitzua handitzeko eta berritzeko lanak direla-eta, proiektua, kalitatea kontrolatzeko programa eta segurtasun- eta osasungarritasun-ikerketa nork egin kontratatzeko dena. Espedientearen zenbakia: 270/20/0/1096/O661/092003.

Kontratazio-organoak 2003ko urriaren 30ean emandako ebazpenaren bidez, 270/20/0/1096/O661/092003 erreferentzia duen honako espediente honen tramitazioan atzera egingo da: "Gurutzetako ospitaleko larrialdi-zerbitzua handitzeko eta berritzeko lanak direla-eta, proiektua, kalitatea kontrolatzeko programa eta segurtasun- eta osasungarritasun-ikerketa nork egin kontratatzeko espedientea". Gaur egun ditugun beharrizanek eragin handia dute Zuzendaritza honek hasieran onartutako proiektuan eta horrexegatik da gomendagarria espedientearen kontratazioan eta bere hasierako baldintzetan atzera egitea.

Interneteko atari edo web orri honetan dago eskuragarri espedientean atzera egiteari buruzko informazioa: http://www.osakidetza-svs.org/osakidetza/cas/general.htm.

Vitoria-Gasteiz, 2003ko azaroaren 6a.

Kontratazio Mahaiko lehendakariaren ordezkoa,

ELENA BRAVO SUÁREZ.


Azterketa dokumentala