Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

230. zk., 2003ko azaroaren 25a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Justizi Administrazioa

Bilboko Lehen Auzialdiko 2 Zenbakiko Epaitegia
6391

EDIKTUA, 875/01 zenbakiko prozedura arruntaren ondoriozkoa.

JAKINARAZPEN ZEDULA

N07 (Errentamendua) judizioa dela-eta, Euro Max Norte SLren aurka Roman Arteche Ayesta jaunak hala eskaturik, Bilboko Lehen Auzialdiko 2 zenbakiko Epaitegian burututako 875/01 prozedura arruntean epaia eman da, zeinaren idazpurua eta epaitza ondokoak baitira hitzez hitz:

Bilboko hiribildua, bi mila eta biko martxoaren hamabosta.

Edorta J. Herrera Cuevasek, Bilboko Lehen Auzialdiko 2 zenbakiko Epaitegiko magistratu epaileak, 875/01 prozedura arrunteko autoak —kontratu aurkezpena betetzea helburu dutenak— ikusi ditu. Román Arteche Ayesta da auzi-jartzailea, auzitegietako prokuradore legetxe Santiago Ibáñez Fernández eta letratu legetxe Javier Ituarte dituela. Euro Max Norte, SL auzi-iheslariaren aurka aurkeztu da errekurtsoa. Epaile horrek,

Erregeren izenean,

honako epaia

59/02 ZK.KO EPAIA

EPAITZA

Santiago Ibáñez Fernández auzitegietako prokuradoreak ordezkatzen duen Román Arteche Ayestak Euro Max Norte, SL auzi-iheslariaren aurka aurkeztutako demanda onesten dudanez, aldeen arteko kontratua desegindakotzat, eta 2001eko azarora arte epemugatutako errenten kreditua —aurkeztutako kontratu fidantzarekin— konpentsatutzat jotzen dut; ondorioz, demandatua kondenatzen dut:

1.– Ugao-Miravallesko Usila auzoko eraikin industrialeko (3 sektorea) beheko solairuko 6 eta 7 moduluak uztera. Libre eta hutsik utzi beharko ditu auzi-jartzailearen eskura; horrela jardun ezean, legezko epean bota egingo dela ohartaraziz.

2.– Auzi-jartzaileari, zor dizkion errenten ordainetan, bi mila seiehun eta hirurogeita hamalau euro eta bost zentimo (2.674,5) ordaintzera.

3.– Prozesuko kostuak auzi-jartzaileari itzultzera.

Eman bedi, dagozkion autoetan jaso bedi testigantza, eta sar bedi epaien liburuan.

Jakinarazi bekie parteei, epai honen kontrako apelazio-errekurtsoa aurkez daitekeela ohartaraziaz. Epaitegi honetan, Bizkaiko Probintzia Auzitegiari zuzenduta, idazki baten bitartez, eta jakinarazpena egin eta hurrengo egunetik hara zenbatutako bost eguneko epearen barruan aurkez daiteke errekurtso hori. Delako idazkian, batetik, errekurritzeko borondatea agertu beharko da, eta, bestetik, aurkatzen diren erabakiak adierazi beharko dira. Epemugatutako errentak ordainduta dituztela frogatu beharko dute errekurtsoa aurkezteko egunean .

Eta, nire epai honen bitartez behin betiko epaituaz, erabaki, agindu eta sinatu egiten dut.

Euro Max Norte SL demandatuari behar bezalako jakinarazpena egiteko balio dezan, ematen eta sinatzen dut idazki hau, Bilbon (Bizkaia), bi mila eta hiruko urriaren hamarrean.

IDAZKARIA.


Azterketa dokumentala