Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

230. zk., 2003ko azaroaren 25a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Bestelako Xedapenak

Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza Saila
6390

AGINDUA, 2003ko urriaren 13koa, Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza sailburuarena, Gipuzkoako Industri Ingeniarien Elkargo Ofizialaren estatutuetan egindako aldaketa onartzeko dena.

Euskal Autonomia Erkidegoko Autonomia Estatutua onartu zuen abenduaren 18ko 3/1979 Lege Organikoaren 10.22 artikuluan ezartzen denez, Profesionalen Elkargoen eta Tituludun Lanbideen alorreko eskumena Euskal Autonomia Erkidegoari baino ez dagokio, Espainiako Konstituzioaren 36. eta 139. artikuluetan agindutakoa hautsi gabe, betiere.

Tituludun Lanbideei eta Profesionalen Elkargo eta Kontseiluei buruzko azaroaren 21eko 18/1997 Legea aipatu eskumenaren indarrez eman zen. Lege horren 33. artikuluan ezartzen denez, elkargoen estatutuak eta horien aldaketak Eusko Jaurlaritzako Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza Sailari jakinarazi beharko zaizkio. Gero, sail horrek, estatutuok legearen barruan daudela egiaztatu ondoren, behin betiko onartuko ditu, agindu baten bitartez. Azkenik, agindua, estatutuekin batera, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da eta Tituludun Lanbideen Erregistroan inskribatuko.

Gipuzkoako Industri Ingeniarien Elkargo Ofizialaren estatutuetan egindako aldaketa legearen araberakoa dela egiaztatuta, Tituludun Lanbideei eta Profesionalen Elkargo eta Kontseiluei buruzko azaroaren 21eko 18/1997 Legeak ematen dizkidan eskumenak erabiliz, hau

EBATZI DUT:

1. artikulua.– Onarpena.

Gipuzkoako Industri Ingeniarien Elkargo Ofizialaren Estatutuak aldatzea onartzea.

2. artikulua.– Argitalpena.

Gipuzkoako Industri Ingeniarien Elkargo Ofizialaren estatutuetan egindako aldaketa agindu honen eranskin gisa argitara dadin agintzea.

3. artikulua.– Inskripzioa.

Gipuzkoako Industri Ingeniarien Elkargo Ofizialaren estatutuetan egin den aldaketa Tituludun Lanbideen Erregistroan inskriba dadin agintzea, elkargoa formalki osatzen den unean.

AZKEN XEDAPEN BAKARRA

Eraginkortasuna.

Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunean jarriko da indarrean.

Vitoria-Gasteiz, 2003ko urriaren 13a.

Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza sailburua,

JOSEBA AZKARRAGA RODERO.

2003KO URRIAREN 13KO AGINDUAREN ERANSKINA

6.2.j) artikulua

Lanbide-, prestakuntza-, laguntza-, kultura- eta gizarte-jarduerak, bai eta ingeniarien arteko topalekuak errazten dituzten eta ingeniarientzat eta Industri Ingeniaritzarentzat komenigarriak diren beste antzeko jarduera batzuk ere, antolatzea. Horretarako, enteak edo zerbitzuak sortu edo sustatu, eta Administrazioarekin, Instituzioekin eta Erakundeekin itunak edo hitzarmenak sinatu ahal izango dituzte.

7.3. artikulua

Batzorde Orokorrak elkargoari lotzeko beste modu batzuk onartu ahal izango ditu, eta Elkargoarekiko izango den lotura-maila dagokion araudian ezarriko da.


Azterketa dokumentala