Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

230. zk., 2003ko azaroaren 25a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Bestelako Xedapenak

Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Saila
6387

EBAZPENA, 2003ko urriaren 17koa, Garapen Laguntzarako zuzendariarena, "Bizi Garen Mundua Erakusketa" proiektua (PRO-1999K3/0239 erref.) aldatzeko onarpena ematen duena. Unesco Etxea entitateak aurkeztu zuen proiektua, Garapenean Lankide Izateko eta Laguntzeko Fondoren konturako 1999ko deialdiaren barruan.

Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Sailaren egitura organikoa eta funtzionala finkatzen dituen otsailaren 12ko 40/2002 Dekretuak Garapen Lankidetzarako Zuzendaritzari esleitu dizkio ekonomia, kultura, zientzia eta teknikaren alorretan garapen lankidetzarako programak eta egitasmoak sustatu, koordinatu eta burutzeko egitekoak.

Bestalde, Garapen eta Lankidetza Sustatzeko Fondoaren kontura 1999an emango ziren laguntzak arautzen dituen otsailaren 17ko 22/1998 Dekretuak (deialdia ekainaren 2ko 238/1999 Dekretuaren bidez egin zen) honela dio 32. artikuluko 1. idatz-zatian: proiektua gauzatzerakoan funtsezko eragina izan dezakeen edozein gorabehera gertatzen bada, horren berri emango dio berehala erakunde eskatzaileak Garapen Lankidetzarako Zuzendaritzari, bereziki aldaketa horrek proiektua gauzatzean atzerapenak edo proiektuaren guztirako gastuetan aldaketak dakartzanean. Artikulu horren 2. idatz-zatiak, halaber, honako hau dio: erakunde eskatzaileak ekintza gauzatzerakoan sartu nahi diren aldaketen berri emango dio, aurretik, Garapen Lankidetzarako Zuzendaritzari, eta aldaketa horiek aurrekontuan izango duten eragina zehaztuko du. Proposatutako aldaketak onartzea Lehendakaritzako Idazkaritzari dagokio. Batzorde Kudeatzaileari guzti horren berri emango zaio, idatziz.

Unesco Etxea entitateak, 2003ko urtarrilaren 30eko idazki batez, proiektuari ukoa egiteko eskabidea egin zion Garapen Lankidetzarako Zuzendaritzari. Aurrekontuan jasotako zenbatekoaren %100 egiaztatu ezin delako egiten zaio uko diru-laguntzari.

Gaur diru-laguntzaren lehenengo ordainketa egin denez, hirugarren ordainketari 646,06 euro kenduko zaizkio. Hori dela eta, 4.382,59 euroko hasierako diru-zenbatekoa 3.736,53 eurokoa izango da.

Garapen Lankidetzarako Zuzendaritzak urriaren 21ean diru-laguntzaren entitate onuradunak eskatutako aldaketaren aldeko irizpena eman zuen. Horren ondorioz, hau

EBATZI DUT:

Lehenengoa.– Unesco Etxea entitateak "Bizi Garen Mundua Erakusketa" proiekturako eskatutako aldaketa onartzea eta, ondorioz, diru-laguntzaren hirugarren ordainketa 646,06 eurotan murriztuko da. Laguntza Garapenean Lankide Izateko eta Laguntzeko Fondoaren konturako 1999ko deialdiaren barruan eskatu zen.

Bigarrena.– Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkez daiteke. Ebazpena jakinarazten den egunaren biharamunean hasi eta hilabetekoa izango da horretarako epea.

Vitoria-Gasteiz, 2003ko urriaren 17a.

Garapen Lankidetzarako zuzendaria,

IGOR IRIGOYEN FUENTES.


Azterketa dokumentala