Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

230. zk., 2003ko azaroaren 25a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Bestelako Xedapenak

Industria, Merkataritza eta Turismo Saila
6384

AGINDUA, 2003ko urriaren 29koa, Industria, Merkataritza eta Turismo sailburuarena; honen bidez, Construcciones Lucinio Fernández baltzuaren legezko ordezkaritzak ezarritako Administrazioarekiko 2117/99 zk.ko auzi-errekurtsoa dela-eta, Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzietako Salak emandako Epaiaren betearazpena xedatzen da.

Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiaren Administrazioarekiko Auzietako Salak Construcciones Lucinio Fernández, S.A. baltzuaren legezko ordezkaritzak jarritako 2117/99 zenbakiko errekurtsoa ikusi du. Errekurtso horretan 1999ko otsailaren 17ko Ebazpenaren aurka jarritako errekurtsoa ezezten duen Energia, Antolamendu eta Industria Administrazioko sailburuordearen 1999ko abuztuaren 10eko Ebazpena inpugnatzen da eta ebazpen hori Ali-Gobeoko industrialdean dauden 20 pabiloi energia elektrikoaz hornitzeari buruzkoa da. Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiaren Administrazioarekiko Auzietako Salak 2003ko uztailaren 21ean eman zuen epaia, eta xedapen zatiak honela dio:

"Construcciones Lucinio Fernández, S.A." baltzuak Energia, Antolamendu eta Industria Administrazioko sailburuordearen 1999ko abuztuaren 10eko Ebazpenaren aurka ezarri duen administrazioarekiko auzi-errekurtsoa zati batean estimatu da. Errekurtso hori elektrizitate hargunearen eskubideen likidazioari buruzko Industri, Energi eta Meategien Administraziorako zuzendariaren 1999ko otsailaren 17ko Ebazpenaren aurkakoa da. Deklaratu behar dugu eta deklaratzen dugu errekurtsogileak ez dituela ordaindu behar transformazio zentroari dagozkion kosteak; baina, errekurritutako ebazpena, bestelako gauzetan, dagoenean mantenduko da.

Hori guztia errekurtso honen kostak inori ezarri gabe".

Horrenbestez, urriaren 16ko 223/2001 Dekretuaren 4. artikuluan ezarritakoa, eta, horri lotuta, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen 103. artikuluan eta hurrengoetan ezarritakoa aintzakotzat hartuta,

EBATZI DUT:

1. artikulua.–

Administrazioarekiko 2177/99 zk.ko auzi-errekurtsoa dela-eta, Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiaren Administrazioarekiko Auzietako Salak emandako Epaia bete dadin agintzea, nola adierazi, halaxe.

2. artikulua.–

Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dezaten agintzea.

Vitoria-Gasteiz, 2003ko urriaren 29a.

Industria, Merkataritza eta Turismo sailburua.

JOSU JON IMAZ SAN MIGUEL.


Azterketa dokumentala