Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

230. zk., 2003ko azaroaren 25a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Agintariak eta Langileria

Euskal Herriko Unibertsitatea
6383

EBAZPENA, 2003ko azaroaren 3koa, Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitateko Euskara Errektoreordearena, 2002/03 ikasturtean Euskal Herriko Unibertsitatean euskaraz irakasteko gaitasun agiria eskuratu dutenen zerrenda argitaratzeko dena.

UPV / EHUko Gobernu Batzarrak, 2002ko maiatzaren 23an egindako ohiko bileran, Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitatean Euskaraz Irakasteko Gaitasun Agiria Eskuratzeko Arautegia onartu zuen. Arautegi hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian 2002ko uztailaren 11n argitaratu zen.

Arautegi honen 7.3. xedapenak honela dio: "Urtero, ikasturtea bukatuta, ikasturtean gaitasun agiria eskuratu dutenen zerrenda EHAAn argitaratuko du Euskara Errektoreordetzak".

Azkenik, Euskara Errektoreordeari dagokio argitaratzeko agintzea, Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitateko errektoreak 2000ko ekainaren 14an emandako erabakiaren 2.2. artikuluan zehaztutakoaren arabera (Unibertsitateko Errektoregoaren funtzionamendu-arloen zehaztapen eta egiturari buruzko Erabakia, bai eta eginkizunen eskuordetzari buruzkoa ere; 2000ko uztailaren 10eko EHAA, 131. zk.)

Horrela, bada, honakoa

EBATZI DUT:

Bakarra.– Agindua ematea Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzeko Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitatean Euskaraz Irakasteko Gaitasun Agiria 2002/03 ikasturtean eskuratu dutenen zerrenda, I Eranskinean zehazten den bezala.

Euskara errektoreordea,

JUAN JOSÉ LARREA CONDE.

universidad del país vasco / euskal herriko unibertsitatean euskaraz irakasteko gaitasun agiria 2002/03 ikasturtean ESKURATU dutenen zerrenda euskara Errektoreordearen Erabakia, 2003ko azaroaren 3koa. I Eranskina

RELACIÓN DE PERSONAS QUE HAN OBTENIDO LA ACREDITACIÓN DE CAPACIDAD PARA LA DOCENCIA EN LENGUA VASCA EN LA universidad del país vasco / euskal herriko unibertsitatea EN EL AÑO ACADÉMICO 2002/03

Resolución del Vicerrector de Euskara de 3 de noviembre de 2003. Anexo I

(Ikus .PDF)


Azterketa dokumentala