Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

230. zk., 2003ko azaroaren 25a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Xedapen Orokorrak

Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Saila
6381

AGINDUA, 2003ko urriaren 22koa, Etxebizitza eta Gizarte Gaietako sailburuarena, etxebizitzarako Eraikinaren Liburua osatzen duten dokumentuen ereduak onartzen dituena.

Eraikuntza Antolatzeko 38/1999 Legearen 7. Artikuluak Eraikinaren Liburua eratu beharra ezarri du, eta liburu hori informazioa jasotzeko dokumentutzat hartu, eraikinaren ezaugarri fisiko eta teknikoak eta araubide juridikoa ezagutu ahal izateko.

Dokumentu hori eratzea, beraz, garrantzi handikoa da eraikina sortzeko eraikuntza-prozesua ezagutu ahal izateko, baita eraikinak gero izango duen zaintze- eta mantentze-lanetarako eta larrialdiko jarduketetarako ere.

250/2003 Dekretuak, urriaren 21koak, etxebizitzarako Eraikinaren Liburua arautu du, eta liburu horren ezaugarriak ezarri ditu Euskal Autonomia Erkidegoaren esparrurako.

Dekretu horren 15. Artikuluak honako hau xedatu du: Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Sailburuaren agindu baten bidez onetsiko dira Eraikinaren Liburua osatzen duten agirien ereduak. Era berean, sailburuari esku ematen zaio Dekretu hori betearazteko behar diren arauak eman ditzan.

Horiek horrela, eta Euskal Autonomia Estatutuak Etxebizitzaren alorrean jaso dituen eskumenen arabera, Etxebizitza eta Arkitektura Zuzendaritzak proposatuta, honako hau

XEDATU DUT:

1. artikulua – Etxebizitzarako Eraikinaren Liburua osatzen duten dokumentuen eredua onartzea, horren edukia eta formatua Agindu honen eranskinean jasota baitaude.

2. artikulua – Agindu hau eta bere eranskina Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara daitezela agintzea.

AZKEN XEDAPEN BAKARRA

Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunean sartuko da indarrean..

Vitoria-Gasteiz, 2003ko urriaren 22a.

Etxebizitza eta Gizarte Gaietako sailburua,

JAVIER MADRAZO LAVÍN.

ERAIKINAREN LIBURUA

(Ikus .PDF)


Azterketa dokumentala