Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

207. zk., 2003ko urriaren 23a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Iragarpenak

Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Saila
5739

LEHIAKETA. Iragarkia, Bergarako A-12 Aldeko 2. fasea hiritzeko lanen kontratua esleitzeko dena. (21/03)

1.– Entitate esleitzailea:

a) Erakundea: Lurzoru eta Hirigintza Zuzendaritza (Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Saila).

b) Espedientea izapidetzen duen bulegoa: Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Saileko Kontratazio Zerbitzua.

c) Espedientearen zenbakia: (21/03).

2.– Kontratuaren ezaugarriak.

a) Helburua: Bergarako A-12 Aldeko 2. fasea hiritzea.

b) Entregatu beharreko unitate kopurua:

c) Loteak: ez.

d) Gauzatzeko lekua: Euskal Autonomia Erkidegoa.

e) Gauzatzeko epea (hilabeteak) edo entregatzeko azken eguna: lau hilabete.

3.– Izapideak, prozedura eta esleitzeko era.

a) Izapideak: ohikoak.

b) Prozedura: irekia.

c) Esleitzeko era: lehiaketa.

4.– Lizitaziorako oinarrizko aurrekontua:

Guztira: hirurehun eta berrogei mila bederatziehun eta bost euro eta laurogeita bi zentimo (340.905,82).

5.– Fidantzak:

Behin-behinekoa: ez.

Behin betikoa: esleipenaren aurrekontuaren %4.

6.– Agiriak eta argibideak:

a) Entitatea: Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Saileko Lurralde Ordezkaritza.

b) Helbidea: Andia kalea-13, 6. solairua.

c) Herria eta posta-kodea: Donostia-San Sebastián 20004.

d) Telefonoa: 943 02 28 17.

e) Faxa: 943 02 28 11.

f) Copistería ASKAR

g) Bizkaia ibilbidea-17, behekoa.

h) Herria eta posta kodea: Donostia-San Sebastián 20020.

k) Agiriak eta argibideak eskuratzeko azken eguna: 2003ko azaroaren 17a.

7.– Kontratistaren betebeharrak:

a) Sailkapena: G taldea, 6 azpitaldea eta e kategoria.

b) Bestelako betebeharrak: ez.

8.– Eskaintzak edo parte hartzeko eskabideak aurkeztea:

a) Aurkezteko azken eguna: 2003ko azaroaren 19a, 13:00ak baino lehen.

b) Aurkeztu beharreko agiriak: A eta B kartazalak aurkeztu beharko dira, berariazko klausula administratiboen pleguan adierazitakoa barruan daramatela.

c) Aurkezteko lekua:

1.a Entitatea: Erregistro Orokorra. Zerbitzu Zuzendaritza (Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Saila).

2.a Helbidea: Donostia kalea 1, Lakua I eraikina, B solairuartea.

3.a Herria eta posta kodea: Vitoria-Gasteiz.

d) Lizitatzaileak zenbat denbora eutsi behar dion bere eskaintzari (lehiaketa): 3 hilabete.

e) Aldaerak (lehiaketa): ez.

f) Prozedura mugatua izanez gero, eskaintzak aurkezteko deia egingo zaien enpresen kopurua: ez.

9.– Eskaintzak irekitzea.

a) Entitatea: Kontratazio Zerbitzua (Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Saila).

b) Helbidea: Donostia kalea 1, beheko solairua, 4 aretoa.

c) Herria: Vitoria-Gasteiz.

d) Eguna: 2003ko azaroaren 24a.

e) Ordua: 11:00ak.

10.– Iragarkien gastuak: esleipendunak ordainduko ditu.

11.– Iragarkia Europako Erkidegoen Aldizkari Ofizialera bidali den eguna: ez.

Vitoria-Gasteiz, 2003ko urriaren 7a.

Etxebizitza eta Gizarte Gaietako sailburua,

JAVIER MADRAZO LAVÍN.


Azterketa dokumentala