Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

207. zk., 2003ko urriaren 23a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Iragarpenak

Jaurlaritzaren Lehendakaritza
5729

LEHIAKETA PUBLIKOA, Giza Eskubideen alde kanpaina bat egiteko.

1.– Entitate esleitzailea:

a) Erakundea: Lehendakaritza.

b) Espedientea izapidetuko duen bulegoa: Lehendakaritzako Zerbitzu Zuzendaritza.

c) Espediente zenbakia: 17/08S/2003.

2.– Kontratuaren ezaugarriak:

a) Helburua: kanpaina publizitario baten kreatibitatea.

b) Loteak eta zenbakia: ez.

c) Gauzatzeko lekua: Euskal Autonomia Erkidegoa.

d) Gauzatzeko epea: esleipen erabakia jakinarazi eta behin betiko fidantza eratu ondoren, 2003ko abenduaren 31ra arte.

3.– Izapideak, prozedura eta esleipen era:

a) Izapideak: ohikoak.

b) Prozedura: irekia.

c) Esleipen era: lehiaketa.

4.– Oinarri aurrekontua: 120.203 euro.

5.– Fidantzak:

a) Behin-behinekoa: ez da beharrezkoa.

b) Behin betikoa: onartutako presupuestoaren %4.

6.– Agiriak eta argibideak:

a) Entitatea: Eusko Jaurlaritzaren Lehendakaritzako Zerbitzu Zuzendaritza.

b) Helbidea: Nafarroa kalea, 2.

c) Herria eta posta kodea: 01007 Vitoria-Gasteiz.

d) Telefonoa: 945-018156.

e) Telefaxa: 945-018159.

f) Agiriak eta argibideak jasotzeko azken eguna: eskaintzak jasotzeko epea bukatu baino egun bat lehenago.

7.– Kontratistaren betebeharrak:

Sailkapena: T taldea, 1 azpitaldea, B kategoria.

8.– Eskaintza eta parte hartzeko eskabideak aurkezteko:

a) Aurkezteko azken eguna: 2003ko azaroaren 6a, 12:00ak.

b) Aurkeztu beharreko agiriak: administrazio alorreko berariazko klausulen pleguan, karatula eta oinarri teknikoan pleguan jasota daudenak.

c) Aurkezteko lekua: Lehendakaritzako Zerbitzu Zuzendaritza, Nafarroa kalea 2, 01007 Vitoria–Gasteiz.

d) Lizitatzaileak eskaintzari eutsi behar dioneko epea: eskaintzak irekitzen diren egunetik hasita hilabete bat.

e) Aldaerak: ez dira onartuko.

9.– Eskaintzak irekitzea:

a) Entitatea: Eusko Jaurlaritzaren Lehendakaritzako Zerbitzu Zuzendaritza.

b) Helbidea: Nafarroa kalea, 2.

c) Herria: Vitoria–Gasteiz.

d) Eguna: 2003ko azaroaren 12a.

e) Ordua: 12:00 ak.

10.– Iragarkien gastuak: esleipendunaren kontura izango dira.

Vitoria–Gasteiz, 2003ko urriaren 12a.

Kontratazio Mahaiaren lehendakaria,

ENRIQUE LAMSFUS ARRIEN.


Azterketa dokumentala