Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

207. zk., 2003ko urriaren 23a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Justizi Administrazioa

Durangoko Lehen Auzialdiko 1 Zenbakiko Epaitegia
5726

EDIKTUA, kopuru bat erreklamatzearen gainen burututako 27/01 zk.ko Hitzezko Judizioaren ondoriozkoa.

JAKINARAZPEN-ZEDULA

Aipatu prozeduran ebazpena eman da, zeina honako hauxe baita hitzez hitz:

KOSTUEN TASAZIOA

Esther Viloria Zudaire idazkari judizial andreak burutzen du, 27/01 zenbakiko hitzezko judizioko jarduerei dagokienez.

* Erreklamatutako zenbatekoa ........... 198,33 euro.

*Juan María Alvarez Gonzalez letratuaren ordainsariak, erantsitako minutaren arabera:

– "CVA" delakoaren arau orientatzaileen 89. Araua ... 102,17 euro.

– BEZ %16 ......................................... 16,34 euro.

Ordainsariak, guztira .......................... 118,51 euro.

* Virginia Tejada Fernandez prokuradorearen aurrerakinak

– 38. art., Bilboko Epaitegi dekanoari exh.... 3,01 euro.

Aurrerakinak, guztira.............................. 3,01 euro.

* Virginia Tejada Fernandez prokuradorearen eskubideak

– 38. art., (ofizioa EHAA) ............................ 3,01 euro.

– 38. art., Zornotzako Epaitegiari exh................. 3,01 euro.

– 1. art. ........................................... 19,29 euro.

Guztira..................................... 25,31 euro.

BEZ %16 ......................................... 4,05 euro.

Eskubideak, guztira............................... 29,36 euro.

150,88 eurokoa da, guztira, kostuen tasazioaren zenbatekoa (s.e.u.o).

Onartuari buruzko aurrerakinak kendu egin dira, izaera korporatiboa dutela eta kolegiatuek eurek ordaindu beharreko gastua dela uste baita.

Exhortoei dagozkien partidak murriztu egin dira, Bilboko Epaitegi dekanoari eta Zornotzako Epaitegiari egindakoak baino ez baitira kreditatu, eta prokuradoreen eskubideen muga-zergari buruzko arau erregulatzaileetako 38. artikulua izan baita aplikagarria.

Eskubideetatik kanpo utzi da 93. artikuluari dagokion partida, eskubide horiek ordaintzea ez baitagokio kostuak ordaintzera kondenatutakoari; beraz, ezin dira tasazioan sartu.

Durangon, bi mila eta hiruko irailaren hamazortzian.

IDAZKARIA.

ORDENAZIOKO EGINBIDEA

Eginbidea agintzen duen idazkari judiziala: Esther Viloria Zudaire andrea.

Lekua: Durango (Bizkaia).

Eguna: bi mila eta hiruko irailaren hamazortzia.

1.– Prozedura Zibilari buruzko 1/2000 Legeko (PZL) 244. artikuluan xedatutakoaren arabera, kostuen tasazio horren berri eman bekie aldeei hamar eguneko epean; jakinaraziz, halaber, ez dagoela partida gehiago sartzerik edo gehitzerik. Dagokionari eta dagokion eran erreklamatzeko eskubidea dute interesatuek.

2.– Burututako tasazioa adierazi den epean inpugna daiteke.

2.1.– Bidezkoak ez diren partidak, eskubideak edo gastuak sartu direla-eta, edo muga-zergarik ez duten ordainsariak —abokatu, peritu edo profesionalenak— direla-eta, alde kondenatuak ere inpugna dezake tasazioa, ordainsarion zenbatekoa gehiegizkoa dela alegatuz (PZLbko 245.2 artikulua).

2.2.– Onura jaso duen aldeak ere inpugna dezake tasazioa, bere ustez egokiro justifikatutako eta erreklamatutako gastuak sartu ez direlako. Erreklamatzeko arrazoi legetxe erabil dezake, halaber, bere abokatuaren, edo peritu, profesional edo funtzionarioaren —muga zergarik ez dutenen— ordainsari guztiak sartu ez izana; edo bere prokuradorearen eskubideak era zuzenean sartu ez izana (PZLbko 245.3 artikulua).

2.3.– Desadostasunaren gai diren kontuak edo minuta eta partida zehatzak adierazi beharko dira, halabeharrez, inpugnazio idazkian, eta horretarako egon diren arrazoiak. Bestela, inpugnazioari ez zaizkio izapideak egingo (PZLb-ko 245.4 artikulua).

3.– Demandatu auzi-iheslariari jakinarazteko ofizioa emango da ediktuarekin batera, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadin.

Eginbide honen berri emango zaio epaileari.

Aurkatzeko modua: epaitegi honetan aurkeztu beharreko idazki baten bidez. Hori gorabehera, gauzatu egingo da ebatzitakoa. Jakinarazpena egin eta hurrengo egunetik hara zenbatutako bost egun balioduneko epearen barruan, aurkeztu beharko da idazkia, inpugnatzailearen ustez egin den arau-haustea adieraziaz; eskakizun horiek ez badira betetzen, inpugnazioa ez da onartuko (PZLb, 224. eta 452. artikuluak).

Hala agindu eta sinatzen dut. Fede ematen dut.

Eta Juan Ramón Asensio Mas jaunaren bizilekua ezezaguna denez gero, jakinarazpen-zedulatzat balio dezan ematen dut idazki hau.

Durangon (Bizkaia), bi mila eta hiruko abenduaren hamazortzian.

IDAZKARIA.


Azterketa dokumentala