Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

207. zk., 2003ko urriaren 23a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Justizi Administrazioa

Barakaldoko Lehen Auzialdiko 5 Zenbakiko Epaitegia
5724

EDIKTUA, adostasunik gabeko dibortzio baten gainean burututako 1095/02-G zk.ko prozeduraren ondoriozkoa.

EDIKTUA

Barakaldoko Lehen Auzialdiko 5 zenbakiko Epaitegia (Bizkaia)

Adostasunik gabeko dibortzioa (PZLb) 1095/02

Alde auzi-jartzailea: Abderrezak Sadoun

Alde demandatua: Yolanda Flores Hurtado

Gaia: adostasunik gabeko dibortzioa

Aipatu judizioan ebazpena eman da, hitzez hitz honako hau dioena:

Epaiaren zk.: 396

Barakaldo (Bizkaia), bi mila eta hiruko ekainaren hogeita seia.

Nik, Alvarez López, José Gabriel-ek, Barakaldoko Lehen Auzialdiko (Familia) 5 zk.ko epaile magistratu naizenez, adostasunik gabeko dibortzio bati (PZLb) buruzko 1095/02 Autoak ikusi ditut. Beatriz Unzueta Crespo prokuradoreak, Abderrezak Sadounen izenean eta ordez, eta Eduardo Herrera de la Peña letratuaren laguntzarekin, auzi-iheslari deklaratutako Yolanda Flores Hurtado andrearen aurka aurkeztutako demandaren ondorioz izapidetu ziren aipatu autoak. Eta nik, Erregeren izenean eta Konstituzioak ematen dizkidan ahalmenez baliatuaz, ematen dut ondoko epaitza

EPAITZA

Yolanda Flores Hurtado andrearen aurka, Abderrezak Sadounen izenean eta ordez Beatriz Unzueta Crespo prokuradoreak aurkeztutako dibortzio-demanda onetsi egiten dut, eta dekretatu egin behar-eta auzilarien arteko dibortzioa dekretatzen dut, legezko ondorio guztiekin eta ezkontzako erregimen ekonomikoa ezereztatuaz:

Ez da bidezkoa kostuak ezartzea.

Epai hau irmoa egin ostean, eman bedi testigantza eta bidal bekio Burjasoteko (Valentzia) Erregistro Zibilari, idazpen egokia egin dadin.

Jakinarazi bekie epai hau aldeei, irmoa ez dela eta apelazio-errekurtsoa aurkez daitekeela adieraziaz. Epaitegi honetan eta bost eguneko epearen barruan aurkeztu beharko da errekurtso hori, zeinaz Probintzia Auzitegia arduratuko baita. Probintzia Auzitegia.

Eta epai honen bitartez, erabaki, agindu eta sinatu egiten dut.

Argitarapena.– Epaiari dagokion egunean, jendaurreko entzunaldia egiten ari zelarik, epaia eman zuen epaile berberak agindu, irakurri eta argitaratu zuen. Eta nik, idazkari naizenez, guzti horren fede ematen dut.

Alde demandatuaren gaur egungo helbidea edo bizilekua ezezaguna denez gero, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legeko 156.4 eta 164 artikuluetan xedatutakoarekin bat etorriaz, epaileak, 2003ko irailaren 9ko Probidentziaren bitartez, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian ediktu hau argitaratzea ebatzi du, jakinarazpen-eginbidea gauza dadin hain justu ere.

Barakaldo (Bizkaia), hiru mila eta hiruko irailaren bederatzia.

IDAZKARI JUDIZIALA.

PROBIDENTZIA

Ematen duen epaile magistratua: José Gabriel Alvarez López

Lekua: Barakaldo (Bizkaia).

Eguna: bi mila eta hiruko irailaren bederatzia.

1.– Unzueta prokuradoreak lehenago aurkeztutako idazkia batu bekie dagozkion autoei.

2.– Bizilekuan bertan edo postaz komunikatzeko ahaleginik egin bada ere, alde demandatuaren helbidea edo bizilekua jakiteko egindako gestioak ez dute emaitza onik izan; eta Prozedura Zibilaren (PZLb) 1/2000 Legeren 156.4 eta 164 artikuluen xedatzen dutenarekin bat etorriaz, ediktu honen bitartez jakinaraziko zaio alde demandatuari. Ediktu hau epaitegi honetako iragarki-oholean paratuko da, eta, bestalde, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da.

Aurkatzeko modua: epaitegi honetan aurkeztutako berraztertze errekurtsoaren bitartez; baina, hala egiten bada ere, ebatzitakoa gauzatu egingo da. Jakinarazpena egin eta hurrengo egunetik hara zenbatutako bost eguneko epearen barruan, idatziz aurkeztu beharko da errekurtsoa, errekurtso-egilearen ustez egin den arau-haustea adieraziaz; betekizun horiek ez badira betetzen, errekurtsoa ez da onartuko (PZLb, 451. eta 452. artikuluak).

Eta epaileak ebatzi eta sinatu egiten du. Fede ematen dut.

Epailearen sinadura Idazkariaren sinadura


Azterketa dokumentala