Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

207. zk., 2003ko urriaren 23a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Justizi Administrazioa

Barakaldoko Lehen Auzialdiko 1 Zenbakiko Epaitegia
5723

EDIKTUA, 587/02 zk.ko hitzezko judizioaren ondoriozkoa.

Barakaldoko Lehen Auzialdiko 1 zenbakiko Epaitegia (Bizkaia)

Judizioa: 587/02 PZLb. Hitzezko Jud.

Alde demandatzailea: Juan Salcedo Yarza.

Alde demandatua: Antonia Larragoiti Emaldi, edo berorren kausahabenteak, jaraunspen jasogabeak, jaraunsleak eta legatu-hartzaileak eta, baita ere, litis honen ebazpenak eragin diezaiokeen pertsona fisiko edo juridiko oro.

Gaia: erregistroko inskripzioak ezestea eta beste batzuk.

Aipatu judizioan ebazpena eman da, hitzez hitz honako hau dioena:

477/03 ZENBAKIKO EPAIA

Barakaldon (Bizkaia), hiru mila eta hiruko irailaren batean.

Epaitegi honetan burutako 587/02 Prozedura Arruntaren autoak ikusi ditu Maria Jose Galindo Olea andreak, Bilboko eta bere barrutiko Lehen Auzialdiko 1 zk.ko epaile magistratu denak. Auto horietan honako hauek izan dira parteak: demandatzaile denez Saltoki S.A., prokuradoretzat Juan Salcedo Yarza con Procurador D/ña. Beatriz Unzueta Crespo y Letrado Sr/a. D/ña. Esteban Martin Armentia, y de otra como demandado/a D/ña. Beatriz Unzueta Crespo andrea, eta letratutzat Maria Echenagusia Capelastegui andrea dituela; eta bestetik, demandatua denez, Antonia Larragoiti Emaldi, edo berorren kausahabenteak, jaraunspen jasogabeak, jaraunsleak eta legatu-hartzaileak eta bai eman dadin ebazpenak eragin diezaiokeen pertsona fisiko edo juridiko oro ere, legez auzi-iheslariaren egoeran bera. Gaia: erregistroko inskripzioak ezerestea eta beste batzuk.

AURREKARIAK

Lehenengoa.– Epaitegietako prokuradorea den Unzueta Crespo andreak Hitzezko Judizioko demanda aurkeztu zuen, Juan Salcedo Yarza jaunaren izenean eta ordezkotza eginez, Antonia Larragoiti Emaldi andrearen eta eragindako pertsona fisiko edo juridikoen aurka, Kode Zibileko 1940. artikuluan eta hurrengoetan jasotako akzioa gauzatuz horrekin. Demanda horretan bere nahiaren oinarri diren egitateak eman zituen aditzera paragrafo bereiztu eta zenbatuetan, eta kasu honetarako aplikagarritzat jotzen zituen zuzenbideko oinarriak alegatu zituen. Horren ondoren epaia emateko eskatzen zion epaitegiari, non deklaratuko baitzen Juan Salcedo Yarza jauna Barakaldoko Jabetza Erregistroan (5 tomoa, 44 liburua, 21 orria eta 1 inskripzioa) Antonia Larragoiti Emaldi andrearen izenean inskribatuta dagoen Alonsotegiko 149 finkaren zatitugabeko 1/81 kuotaren jabea dela. Honako hauek ere eskatzen zituen: 1) honen aurreko deklarazioaren aurkako inskripzio erregistral guztiak ezesteko; 2) ondorioz, demandatuak deklarazio hau onartu eta betetzera kondenatzeko; 3) dagokion manamendua Barakaldoko eta bere Barrutiko Jabetzako Erregistratzaileari —honen aurreko deklarazioak egokiro bete ditzan— luzatzeko; 4) eta, azkenik, prozesuko kostuak auzi-jartzailearen bidezko nahien aurka ager zedinari egozteko.

Bigarrena.– Demandari izapideak egitea onartu ondoren, deia egin zitzaien auzi-jartzaileari eta demandatuari, bista gauzatzeko aintzat hartu ohi diren formalitateekin. 2003ko uztailaren 2an gauzatu zen, azkenik, bista, non auzi-jartzaileak sendetsi egin baitzuen demanda, frogaldi-judizioa onartzeko eskatuz. Demandatua ez zen azaldu, legezko eran dei egin zitzaion arren; beraz, auzi-iheslariaren legezko egoera deklaratu zitzaion. Agiri-bidezko frogak proposatu zituen auzi-jartzaileak, demandarekin batera zihoazen agiriak eta lekukotzakoak erreproduzitutakotzat joz. Froga horren emaitza ikusentzunezko euskarrian agertzen dena da. Judizioa amaitu eta gero, ikusitako eta burututako autoak epaiaren zain gelditu ziren.

ZUZENBIDEKO OINARRIAK

Lehenengoa.– Jarduera hauen jatorrian dagoen demandaren bidez auzi-jartzailea, Kode Zibileko 1940. artikuluan eta hurrengoetan xedatutakoaren babesean, jabetzako edo usukapioko arauzko akzioaz baliatzen da, alegatzen baitu demandan zehaztutako finka guztiak Olabarrietako Santo Tomáseko Patronoen Komunitatea osatzen dutela, eta kudeatu ere komunitateak kudeatzen dituela. Finka horien jabetza Zeberio Haraneko 81 baserriren eskuetan dago. Bai auzi-jartzaileak, nola kausatzaileek ere, demandaren lehenengo egitatean adierazitako finkaren alde zatitugabetuaren 1/81ren jabe —era baketsuan eta lasaian— etenik gabe izateaz gain, erabili ere egin dute; eta hori horrela duela hogeita hamar urte baino gehiagotik da, nahiz eta finka 1882tik gehiago demandatuaren izenean erregistratuta egon Jabetza Erregistroan.

Bigarrena.– PZLak, besteak beste, Kode Zibileko 1214. artikulua ere indargabetzen du. PZLko 217. artikuluak —froga zamari dagokionak— honako hau xedatzen du: "epaitegiak, epaia edo horren antzeko ebazpena eman behar denean, erabakia hartzeko garrantzizkotzat jotzen dituen egitate batzuk zalantzazkotzat jotzen baditu, ezetsi egingo ditu auzi-jartzailearen edo kontrakereilatzailearen nahiak edo, bestela, demandatuaren edo kontrakereilatuarenak, dudazko egitateak batak edo besteak frogatu behar izanaren arabera, eta euren nahiak arrazoitzen badituzte. Egitateen egiazkotasuna frogatzeko zama auzi-jartzaile edo demandatu kontrakereilatzaileari dagokio, egitate horietatik aterako baita, egitate horiei aplikagarriak zaizkien arau juridikoen haritik, demandaren eta kontrakereilaren nahiei dagokien eraginkortasun juridikoa; hau da: aurreko paragrafoan aipatzen diren egitateen eraginkortasun juridikoa —aplikagarriak zaizkion arauen arabera— eragotzi edo ezabatu dezaten egitateak frogatzeko zama demandatuari eta kontrakereilatutako auzi-jartzaileari dagokio. Bidegabeko lehiari eta publizitate ez-zilegizkoari buruzko prozesuetan demandatuari dagozkio, alde batetik, frogaren zama eta, bestetik, egindako adierazpenen eta oharren eta, halaber, publizitatean aditzera ematen diren xehetasun materialen zehaztasuna eta egiazkotasuna. Aurreko paragrafoetan jasotako arauak beti aplikatuko dira, baldin eta lege xedapen batek ez badu espresuki banatzen —irizpide bereziak aintzat hartuz— garrantzizko egitateak frogatzeko zama. Epaitegiak, artikulu honen aurreko paragrafoetan xedatutakoa aplikatzeko, auzitan dagoen alde bakoitzak frogatzeko erakusten duen jarrera eta azkartasuna hartu beharko ditu kontuan" .

Hirugarrena.– Eskuartean dugun kasu honetan frogatuta gelditu da demandan alegatutako egitateen errealitatea, burututako lekuko-frogen bidez eta autoetan dagoen agiriaren bidez, hots, demandatuek —auzi iheslaritzat deklaratutakoek— inpugnatu ez duten agiriaren bidez. Ondorioz, bidezkotzat jotzen da auzi-jartzailea Barakaldoko Jabetza Erregistroan (5 tomoa, 44 liburua, 21 orria eta 1 inskripzioa) Antonia Larragoiti Emaldi andrearen izenean inskribatuta dagoen Alonsotegiko 149 finkaren zatitugabeko 1/81 kuotaren jabe deklaratzea.

Laugarrena.– Aurkeztutako demanda onetsi eta gero, prozesuan eragindako kostuak demandatuei ezartzen zaizkie, PZLaren 394.2 artikuluan xedatutakoaren arabera.

Aipatu artikuluak eta oro har aplikatu daitezkeen gainontzekoak ikusita, hona hemen

EPAITZA

Onetsi egiten dut epaitegietako prokuradorea den Beatriz Unzueta Crespo andreak, Juan Salcedo Yarza jaunaren izenean eta ordez, Antonia Larragoiti Emaldi andrearen eta eragindakoak izan daitezkeen pertsona fisikoen edo juridikoen aurka aurkeztutako demanda. Deklaratzen dut, halaber, Juan Salcedo Yarza jauna Barakaldoko Jabetza Erregistroan (5 tomoa, 44 liburua, 21 orria eta 1 inskripzioa) Antonia Larragoiti Emaldi andrearen izenean inskribatuta dagoen Alonsotegiko 149 finkaren zatitugabeko 1/81 kuotaren jabea dela. Azkenik, deklarazio hau onartu eta betetzera kondenatzen ditut demandatuak, prozesuan eragindako kostuak ere eurei ezarriz.

Ebazpen hau irmoa denez, bidal bekio agindua Barakaldoko Jabetzako erregistratzaileari, erregistroan honen araberako inskripzioak egin ditzan, bertan agertzen den informazioa errealitateari egokitzeko.

Eta epaitegi honetako Epaien eta behin betiko Autoen Erregistro Liburuari batu bekio idazki hau, eta eman bedi testigantza, dagokien autoei batu behar zaiena.

Eta epai honen bitartez, erabaki, agindu eta sinatu egiten dut.

Aurkatzeko modua: Bizkaiko Probintzia Auzitegian aurkeztutako apelazio-errekurtsoaren bitartez (PZLb, 258.2 artikulua).

Jakinarazpena egin eta hurrengo egunetik harako bost egun balioduneko epearen barruan eta epaitegi honetan aurkeztutako idazki baten bitartez egin beharko da errekurtsoa. Errekurtso horretan, bestalde, apelatutako ebazpena aipatu beharko da, errekurritzeko borondatea adierazi eta aurkatutako erabakiak zehaztu (PZLb 457.2 artikulua).

Argitarapena.– Epaiari dagokion egunean, jendaurreko entzunaldia egiten ari zelarik, epaia eman zuen epaile berberak agindu, irakurri eta argitaratu zuen. Eta nik, idazkari naizenez, guzti horren fede ematen dut.

Parte demandatuaren gaur egungo helbidea edo bizilekua ezezaguna denez gero, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legeko 156.4 eta 164. artikuluetan xedatutakoarekin bat etorriaz, epaileak, 2003ko irailaren 4ko Probidentziaren bitartez, ediktu hau epaitegiko iragarki-oholean eta Bizkaiko Lurralde Historikoko Aldizkari Ofizialean argitaratzea ebatzi du, epaia jakinarazteko eginbidea gauza dadin hain justu ere

Barakaldon (Bizkaia), hiru mila eta hiruko irailaren lauan.

IDAZKARI JUDIZIALA.

Eginbidea.– Barakaldon (Bizkaia), hiru mila eta hiruko irailaren lauan.

Idazkari judiziala naizen honek ematen dut, hain zuzen ere ediktu hau gaurko egunez iragarki taulan jarri dela erasota uzteko.

Fede ematen dut.


Azterketa dokumentala