Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

207. zk., 2003ko urriaren 23a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Bestelako Xedapenak

Industria, Merkataritza eta Turismo Saila
5718

EBAZPENA, 2003ko irailaren 16koa, Industria eta Meategiak Administratzeko zuzendariarena, Leia TAZ Fundazioak egindako eskabidearen ingurukoa; hain zuzen ere, Euskal Autonomia Erkidegoan jarduteko Baimendutako Kontrol-erakundeen Erregistroko inskripzioa berritzekoa.

AURREKARIAK:

Bat.– Industria eta Meategiak Administratzeko zuzendariak, 1999ko uztailaren 22n, Leia, Teknologia Aurrerapenerako Zentroa, hainbat erregelamendu-esparrutan aritzeko baimendu zuen. Egiaztatze Erakunde Nazionalak 1999ko ekainaren 18an eman zuen 28/EI/038/99 zenbakiko egiaztagiriak, eta 1999ko ekainaren 17ko haren eranskin teknikoak (1. berrikusketa) xedatutako erregelamendu eta berariazko arau teknikoen araberako jardueretara dago mugatua baimen hori. Baimen horren balioa 2003ko ekainaren 17ra bitartekoa zen.

Bi.– Jaime Díaz de Alda Ruiz de Pineda jaunak, Leia Ziurtagiri Batzordeko gobernu organoaren lehendakari gisa —Leia Fundazioa TAZ, Leonardo da Vinci, z/g, Arabako Teknologi Elkartea, 01510 Miñao (Araba)—, 2003ko uztailaren 21eko erregistroko data duen eskabidea aurkeztu zuen sail honetan. Bertan, Industria eta Meategiak Administratzeko Zuzendaritzan dagoen Euskal Autonomia Erkidegoan jarduteko baimendutako kontrol-erakundeen erregistroko inskripzioa luzatzeko eskatzen zuen. Hain zuzen ere, honako erregelamendu-esparruetan aritzekoa:

– Arriskudun makinak egitea.

– Arriskudun makinen osagaiak eta instalazioak.

– Ingurugiroaren kalitatea – Atmosferaren Arloa.

Hiru.– Egiaztatze Erakunde Nazionalak 1999ko ekainaren 18an 28/EI/038/99 zenbakiko egiaztagiria, eta haren eranskin teknikoa (4. berrikusketa), 2001eko azaroaren 8an eman zituen; hain zuzen ere, arriskudun makinak egiteko, eta, jasogailuei eta mantentze-gailuei buruzko osagai eta instalazioetarako erregelamedu-eremuari buruzkoak. Halaber, aipatu Egiaztatze Erakunde Nazionalak 2001eko azaroaren 8an, 28/EI102/01 zenbakiko egiaztagiria, eta haren eranskin teknikoa (2. berrikusketa), 2002ko azaroaren 8n, eman zituen. Azkenengo horiek atmosferaren ingurugirora egiten diren isurketen ingurukoa da.

Lau.– Aipatu egiaztagirien balioa haien kontrako jakinarazpenik egon bitartekoa da.

Espediente honen ebazpenean beharrezkoa da honako hauek aintzakotzat hartzea eta hemen jasota geratzea:

ZUZENBIDE OINARRIAK:

Bat.– Industria eta Meategiak Administratzeko Zuzendaritzak du ebazpen hau emateko eskumena, hala agintzen baitu Merkataritza eta Turismo Saileko egitura organiko eta funtzionala ezartzen duen urriaren 16ko 223/2001 Dekretuaren 9. artikuluak.

Bi.– Industria Kalitate, eta Segurtasunerako Azpiegituraren Araudia onartzen duen abenduaren 28ko 2200/1995 Errege Dekretuak haren IV. kapituluaren 1. atalean kontrol-erakundeak arautzen ditu, hain zuzen ere, 42. artikuluak egiaztatzearen ingurukoa eta 43.ak baimenaren ingurukoa (1996-02-6ko EAO, 32 zk.). Dekretu hori martxoaren 21eko 411/1997 Errege Dekretuak aldatu zuen (1997-04-26ko EAO, 100 zk.)

Hiru.– Industria eta Meategiak Administratzeko Zuzendaritzan dagoen Euskal Autonomia Erkidegoan jarduteko Baimendutako Kontrol-erakundeen Erregistroan inskripzioa egiteko, lehen aipatu abenduaren 28ko 2200/1995 Errege Dekretuan ezarritako baldintzak, baita aplikatu beharreko bestelako arauak ere betetzen dituela egiaztatu du Leia TAZak, horretarako behar zen dokumentazioa aurkeztua. Beraz, espedientea izapidetzeko beharrezko diren arauzko baldintzak bete dira.

Aipatutako lege-manuak, eta, oro har zein berariaz, gai honetan erabilgarri diren gainerako xedapen guztiak aintzat hartuta,

EBATZI DUT:

1.– Industria eta Meategiak Administratzeko zuzendariaren 1999ko uztailaren 22ko Ebazpenaren bidez Leia TAZ Fundazioari —Leonardo da Vinci, z/g, Arabako Teknologi Elkartea, 01510 Miñao (Araba)— eman zitzaion baimena luzatzea, hain zuzen ere, Euskal Autonomia Erkidegoan jarduteko baimendutako kontrol-erakunde gisa aritzekoa. Autonomia erkidego honetako kontrol-erakundeen erregistroan —Industria eta Meategiak Administratzeko Zuzendaritza— duen GV-014-A inskripzio zenbakia mantenduko da, eta honakoak izango dira jardute-esparruak:

Arriskudun makinak egitea.

– Makinen segurtasunerako araudia onartu zuen 1986-05-26ko 1495/1986 ED (1986-07-21eko EAO). Dekretu hori 1989-05-19ko 590/1989 EDak (1989-06-03ko EAO) aldatu zuen, baita 1991-05-24ko 830/1991 EDak (1991-05-31ko EAO).

– 1991-04-08ko A (1991-04-11ko EAO), Makinen segurtasunerako araudiaren JTOak, MSG-SM-1 onartzekoa, makina, makinen osagaiak edo kuadroak babesteko sistemei dagokienez ere.

– 11-27ko 1435/1992 ED (1992-12-11ko EAO), estatu kideek makinei buruz dituzten legeak elkarren artean egokitzeari buruz kontseiluak emandako 89/392/CEE zuzentaraua aplikatze aldera. Dekretu hori 1995-01-20ko 56/1995 EDak aldatu zuen (1995-02-08ko EAO).

– Uztailaren 18ko 1215/1997 ED (1997-08-07ko EAO), langileek lan-tresneria erabiltzerakoan segurtasun- eta osasun-arloetan errespetatu beharreko gutxieneko xedapenak ezartzen dituena.

Jasogailuen eta mantenu-gailuen osagaiak eta instalazioak.

– 1966-06-30eko MIEren (Industria eta Energia Ministerioa) Agindua (1966-07-20ko EAO), Jasogailuen Araudiaren testu berrikusia onartzekoa

– 1981-03-31ko MIEren A, Jasogailuei buruzko gutxieneko baldintza teknikoei buruzkoa, eta horien aldizkako berrikuspenak egiteko arauak emateko dena.

– 1985-11-08ko 2291/1985 ED (1985-12-11ko EAO) Jasogailu eta mantentze-gailuen araudia onartzekoa, eta bere JTO osagarria, MIE AEM 1.

Ingurugiro kalitatea.

Atmosfera arloa.

– 833/1975 Dekretua, Atmosferako ingurugiroa babesteko 38/1972 Legea garatzekoa (1975-04-22ko EAO, 96 zk.).

– 1976ko urriaren 18ko Agindua, Industriak atmosferan eragiten duen kutsadurari aurre hartu eta hori zuzentzeari buruzkoa (1976-12-03ko EAO)

– Otsailaren 20ko 547/1979 ED, 833/1975 Dekretua aldatzen duena (1979-03-23ko EAO).

2.– Kontrol-erakunde gisa aritzeko baimenaren luzapenak Egiaztatze Erakunde Nazionalak emandako egiaztagiriak balioa duen bitartean izango du balioa. Ebazpen honek dioenaren arabera, Egiaztatze Erakunde Nazionalak urtero egiten duen egiaztatzearen ondorioa, edo, kasuan kasu, erakunde horrek egiaztagirian egiten duen aldaera, zuzendaritza honi jakinarazi beharko dio Leia TAZ Fundazioak. Abenduaren 28ko 2200/1995 Errege Dekretuan jasotako egiaztagiria, hain zuzen.

3.– Aipatu erregelamendu-esparruetan eta 1. eta 2. puntuetan ezarritakoaren arabera, estatuko esparruan aritzeko baimena du Leia TAZ Fundazioak; dena den, edozein autonomia erkidegotan jardutekotan, haren jarduerak uztailaren 16ko 21/1992 Industria Legeak eta martxoaren 21eko 411/1997 Errege Dekretuak dioenari jarriki egin beharko dira (dekretu horrek abenduaren 28ko 2200/1995 Errege Dekretua aldatu baitzuen).

Horretaz aparte, eta Euskal Autonomia Erkidegoko erregelamendu-esparruetan jarduteko, baimen honek Industria eta Meategiak Administratzeko Zuzendaritzak ezar ditzakeen baldintza osagarrien menpe dago.

4.– Ebazpen honetan esanbidez xedatu ez denaren kasuan, araudi orokorra eta berariazkoa ezarriko da, baita Industria eta Meategiak Administratzeko zuzendariak 1999ko uztailaren 22an emandako Ebazpenak dioena ere. Horren bidez, Leia Fundazioa, Teknologia Aurrerapenerako Zentroa, kontrol-erakunde gisa aritzeko baimentzen da.

5.– Legeak agindu bezala, ebazpen hau jakinaraz eta argitara dadila agintzea.

Ebazpen honek ez du administrazio-bidea ixten, eta, beraz, gora jotzeko errekurtsoa ere jar liteke hilabeteko epean, honako ebazpen honen jakinarazpena jaso eta hurrengo egunetik hasita, Administrazio eta Plangintza Sailburuordetzari zuzenduta, halaxe ezarrita baitago Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legea aldatzeko urtarrilaren 13ko 4/1999 Legean.

Vitoria-Gasteiz, 2003ko irailaren 16a.

Industria eta Meategiak Administratzeko zuzendaria,

RUBÉN MENDIOLA ERKOREKA.


Azterketa dokumentala