Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

207. zk., 2003ko urriaren 23a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Bestelako Xedapenak

Ogasun eta Herri Administrazio Saila
5716

EBAZPENA, 2003ko urriaren 7koa, Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeko zuzendariarena, (LHIEE) Lurralde eta Hiri Ikasketetarako Euskal Eskolaren ikerketa-talde batentzako ikerketa-beka bat eta banakako beste lau ikerketa-beka esleitzen dituena.

Zuzendaritza honek, 2003ko uztailaren 9an hartutako Ebazpenaren bidez (2003ko uztailaren 16ko EHAA, 139 zk.), (LHIEE) Lurralde eta Hiri-Ikasketetarako Euskal Eskolak ikerketa-talde batentzako ikerketa-beka bat eta banakako beste lau ikerketa-beka emateko deialdia egin zuen. Ebazpen horren ondorioz bideratutako espedientea ikusita eta Lurralde eta Hiri Ikasketetarako Euskal Eskolako Errektoretza Kontseiluko kideek eratutako epaimahai kalifikatzailearen proposamena kontuan harturik, esleitu dira aipatutako beka horiek.

Beraz, honako hau

EBATZI DUT:

1. artikulua.– Lurralde eta Hiri Ikasketetarako Euskal Eskolaren ikerketa-talde batentzako ikerketa-beka baten esleipena onartzea, I. eranskinean agertzen diren baldintzetan.

2. artikulua.– Lurralde eta Hiri Ikasketetarako Euskal Eskolaren banakako lau ikerketa-bekaren esleipena onartzea, II. eranskinean agertzen diren baldintzetan.

3. artikulua.–Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeko zuzendariaren ebazpen honen aurka, eta ebazpenetik eratorritako egintzen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio aipaturiko zuzendariari edo Ogasun eta Herri Administrazio sailburuari, hilabeteko epean, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik hasita, hala ezartzen baita 4/1999 Legearen bidez aldatu zen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 114. eta hurrengo artikuluetan. Errekurtsoari berariazko ebazpena eman ezean, ezetsi egin dela joko da.

Vitoria-Gasteiz, 2003ko urriaren 7a.

Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeko zuzendaria,

JON KOLDOBIKA URRUTIA MINGO.

I. ERANSKINA
LURRALDE ETA HIRI IKASKETETARAKO EUSKAL
ESKOLAK IKERKETA-BEKA BAT ESLEITZEA
IKERKETA TALDE BATI
EBATZI DUT:

Lehenengoa.– Aipaturiko beka hurrengo talde honi esleitzea, ondoren adierazten den ikerlnari ekiteko.

Agirreazkuenaga Zigorraga, Iñaki (zuzendaria); Yeregui Aramendi, Javier; Yeregui Hernández, María: "El artículo 149.1.1 CE. Examen de su incidencia en la clasificación del suelo y el aprovechamiento urbanístico en la legislación vasca".

Bigarrena.– Ordezko taldea izendatzea, ordezkapen-hurrenkeraren arabera, gerta litezkeen ukoak edo bestelako gorabeherak gainditzeko.

Feliu Torres, Efrén (zuzendaria); Fernández González, Manuel; Albizuri Laucirica, Eneko; González Lacabex, María: "Propuestas de mejora en la participación cidadana de los procesos de planeamiento municipal en la CAPV".

II. ERANSKINA
LURRALDE ETA HIRI IKASKETETARAKO
EUSKAL ESKOLAREN BANAKAKO LAU
KERKETA-BEKA ESLEITZEA
EBATZI DUT:

Lehenengoa.– Aipaturiko lau bekak ondoren zehazten diren pertsonei esleitzea, adierazten diren ikerlanei ekiteko:

1. Goicoechea Gonzalez de Audicana, Aritz: "Bahía de Pasaia: Reflexión estratégica de carácter urbanístico".

2. Goicoechea Retegui, Ibon: "Euskal Autonomi Erkidegoko Naturalea sarea eta konektibitate ekologikoa".

3. Sudupe Senosiain, Uxue: "Integración de indicadores de sostenibilidad en el Planeamiento Urbano".

4. Macías Turrillas, Oihane: "Análisis comparativo entre distintos instrumentos de la Ordenación del Territorio de la CAPV: Agendas Locales 21 y Planes Territoriales Sectoriales".

Bigarrena.– Ordezkoak izendatzea, ordezkapen-hurrenkeraren arabera, gerta litezkeen ukoak edo bestelako gorabeherak gainditzeko.

1. Esnaola Carrera, Eider: "La participación ciudadana en el urbanismo".

2. Santisteban Regules, Beatriz: "La Feria Internacional de Bilbao (FIB) como recurso básico del turismo de negocio en la margen izquierda de la Comarca de Gran Bilbao y Encartaciones".

3. Cantalapiedra Tejedor, Idoia: "La participación ciudadana en los procesos de regeneración urbana. Estudio de los proyectos de Bilbao Ría 2000".

Hirugarrena.– Eskaria aurkeztu duten gainerakoak bekarik gabe geratu direla adieraztea.


Azterketa dokumentala