Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

207. zk., 2003ko urriaren 23a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Bestelako Xedapenak

Ogasun eta Herri Administrazio Saila
5715

EBAZPENA, 2003ko urriaren 6koa, Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeko zuzendariarena, Lurralde eta Hiri Ikasketetarako Euskal Eskolak (LHIEE) Bilboko XV. Hirigintza Ikastaroan eta Donostiako XVI. Hirigintza Ikastaroan aurreikusten den "erakunde edo enpresetan egin beharreko praktikaldia" esleitzeko dena.

Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeko zuzendariak 2003ko irailaren 3an emandako ebazpenaren bidez (irailaren 3ko 171 zenbakia duen EHAA) erakunde edo enpresetako praktikaldiak egiteko deialdia egin zen. Deialdian iragartzen diren bi ikastaroetako ikasleek, hots, Bilboko XV. eta Donostiako XVI. Hirigintza Ikastaroetako ikasleek, hirigintza arloan berenganatu dituzten ezaguerak aplikatu behar dituzte enpresetan. Aipatutako ikastaroak Lurralde eta Hiri Ikasketetarako Euskal Eskolak antolatu zituen, hala jaso baitzen XV. eta XVI. Hirigintza Ikastaroetarako deialdia egin zuen Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeko zuzendariaren 2002ko ekainaren 3ko Ebazpenean (2002ko ekainaren 3ko 112 zenbakia duen EHAA).

Hori horrela, honako hau

XEDATU DUT:

Lehenengo artikulua.– XV. Hirigintza Ikastaroan aurreikusten den erakunde edo enpresetan egin beharreko praktikaldiaren esleipena onartzea, baita praktikaldiak egingo dituzten ikasleentzako diru-laguntzak edo bekak ere. Ikasle horien zerrenda I. eranskinean dago.

Bigarren artikulua.– XVI. Hirigintza Ikastaroan aurreikusten den erakunde edo enpresetan egin beharreko praktikaldiaren esleipena onartzea, baita praktikaldiak egingo dituzten ikasleentzako diru-laguntzak edo bekak ere. Ikasle horien zerrenda II. eranskinean dago.

Hirugarren artikulua.– Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeko zuzendariaren ebazpen honen aurka, eta ebazpenetik eratorritako egintzen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio aipaturiko zuzendariari edo Ogasun eta Herri Administrazio sailburuari, hilabeteko epean, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik hasita, hala ezartzen baita 4/ 1999 Legearen bidez aldatu zen azaroaren 26ko 30/ 1992 Legearen 114. eta hurrengo artikuluetan. Errekurtsoari berariazko ebazpena eman ezean, ezetsi egin dela joko da.

Vitoria-Gasteiz, 2003ko urriaren 6a.

Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeko zuzendaria,

JON KOLDOBIKA URRUTIA MINGO.

I ERANSKINA
BILBOKO XV. HIRIGINTZA IKASTAROAN

AURREIKUSTEN DEN ERAKUNDE EDO

ENPRESETAN EGIN BEHARREKO PRAKTIKALDIA ESLEITZEN DUEN EBAZPENARENA.

Lehenengoa.– Praktikaldia egiteko aukera duten ikasleak:

Arce Perez, Marina

Arruza Orrantia, Egiarte

Gonzalez Rodrigo, Lucia

Irabien Ortueta, Yolanda

Madariaga Goirigolzarri, José Julian

Moragues Oregi, Borja

Muñoz Barrio, Maria

Orbe Etxaniz, Kenari

Saiz Molinero, Gorka

Zabala Aranguren, Itziar

II. ERANSKINA
DONOSTIAKO XVI. HIRIGINTZA IKASTAROAN AURREIKUSTEN DEN ERAKUNDE EDO

ENPRESETAN EGIN BEHARREKO PRAKTIKALDIA ESLEITZEN DUEN EBAZPENARENA.

Lehenengoa.– Praktikaldia egiteko aukera duten ikasleak:

Aranalde Azpiolea, Ander

Esnaola Carrera, Eider

Garmendia Yarza, Aloña

Fernandez Del Rincón, Fernando

Larburu Aizpurua, Luis Mari

López Calvo,Constatino

Ortuzar Roche, Saioa

Recio Marzal, Noemi

Ruiz Mugica, Eder

Sebastián Garate, Bernardo

	


Azterketa dokumentala