Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

204. zk., 2003ko urriaren 20a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Iragarpenak

Industria, Merkataritza eta Turismo Saila
5648

IRAGARKIA, Industria, Merkataritza eta Turismo Sailaren Arabako Lurralde Bulegoko buruarena. Honen bitartez, jendaurrean jartzen da Artziniega hiriguneko (Artziniegako udalerria) etxeko eta saltokietako erabileretarako bideratutako gas propanoaren banaketako eta hornidurako instalazioaren proiektua.

Urriaren 7ko 34/1998 Legean (BOE, 1998.10.08), Gas Erregaien Zerbitzu Publikoaren Araudi Orokorrean (urriaren 26ko 2913/1973 Dekretuaz onartua), Nahitaezko Desjabetzearen Legean (1954ko abenduaren 16koa) eta 30/1992 Legean (azaroaren 26ko Legea, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearena. BOE, 1992.11.27) ezarritako ondorioetarako, jendaurrean jartzen dugu instalazioen proiektu hau:

Eskatzailea: Repsol Butano, S.A.

Egoitza: Urkixo zumarkalea, 80. Bilbao.

Eskaeraren xedea: Artziniegako hirigunean (Artziniegako udalerria) etxeko eta saltokietako erabileretarako bideratutako gas propanoa banatzea eta hornitzea.

Kokagunea: Artziniega.

Deskribapena:

– 703 m-ko eta 160 mm-ko, 528 m-ko eta 90 mm-ko, 76 m-ko eta 63 mm-ko eta 2.029 m-ko luzera eta 40 mm-ko diametroa dituen SDR-11 dentsitate ertaineko polietilenozko B presio ertainerako banaketa sarea eta 17 ebaketako balbula.

– 32 mm-ko diametroko SDR-11 dentsitate ertaineko polietilenozko 144 hartune.

Aurrekontua: 371.991,37 euro.

Eta hori guztia argitara ematen da, jende guztiak eta bereziki proiektu horrek eragindako lurren jabeek eta gainerako titularrek jakin dezaten, eta lurralde bulego honetan (Samaniego kalea, 2. Gasteiz) proiektua aztertzeko aukera izan dezaten. Hartara, erreklamazioak aurkeztu ahal izango dira. Horrela eginez gero, erreklamazioaren hiru kopia aurkeztu behar dira, eta horretarako epea hogei egunekoa da, iragarki hau argitaratu eta biharamunetik hasita.

Vitoria-Gasteiz, 2003ko irailaren 12a.

Lurralde Bulegoko burua,

SABIN ZUGADI BARRON.


Azterketa dokumentala