Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

204. zk., 2003ko urriaren 20a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Iragarpenak

Herrizaingo Saila
5646

IRAGARKIA, Joko eta Ikuskizun zuzendariak 2003ko uztailaren 10ean emandako Ebazpena Juan Daniel Galvan Alvarez jaunari jakinarazteko dena.

2003/26-D zenbakiko zehapen-espedientean, Joko eta Ikuskizun zuzendariak 2003ko uztailaren 10ean emandako Ebazpenaren bitartez, beherago zehaztutako isuna ezartzen zaio NAN zenbakiz 72.394.663-R duen Juan Daniel Galvan Alvarez jaunari (helbidea: Bagaza kalea, 12-4. ezk., Barakaldo) hain zuzen ere, Ikuskizun Publiko eta Jolas-Jarduerei buruzko azaroaren 10eko 4/1995 Legeko 34.j) eta 33 a) artikuluetan aurreikusitako falta larri baten egilea eta erantzulea delako. Isuna: seiehun eta bat euro eta zentimo bat (601,01).

Interesatuari aipatu ebazpena jakinarazteko ahaleginak egin badira ere, ezin izan da egin jakinarazpena, eta Herri-Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio-Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59. artikuluko 4. paragrafoan xedatutakoa betetzearren, iragarki hau ematen da argitara. Bestalde, honako hau ere jakinarazten zaio interesatuari: administrazio-bidea amaitzen ez duen aipatu ebazpenaren kontra errekurtso arrunta aurkez diezaiokeela Herrizaingo sailburuordeari, iragarki hau argitaratzen den egunetik harako hilabeteko epearen barruan hain justu ere.

Zehapenari dagokion zenbatekoa beherago zehaztutako kontuetariko batean sartu beharko da, hartarako, zehapen-espedientearen zenbakia adieraziaz.

Caja Vital Kutxaren 2097/0178/13/0010960765, Gasteizko Bulego Nagusia.

Bilbao Bizkaia Kutxaren 2095/0631/51/

9101163091, Kale Nagusiko 23an dagoen Bulego Zentrala.

Gipuzkoa eta Donostiako Kutxaren 2101/0381/04/

0010772283, Garibayko Bulego Zentrala.

Goragoan adierazitako borondatezko epearen barruan ez bada ordaintzen zehapeneko kopurua, premiamendu-bidez eta interesatuaren ondaretik jasoko da delako kopurua, halaxe xedatzen da-eta azaroaren 26ko 30/1992 Legeko 97.1 artikuluan.

Vitoria-Gasteiz, 2003ko irailaren 30a.

Joko eta Ikuskizun zuzendaria,

ALBERTO SANZ URIEN.


Azterketa dokumentala