Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

204. zk., 2003ko urriaren 20a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Bestelako Xedapenak

Kultura Saila
5633

AGINDUA, 2003ko urriaren 8koa, Kultura sailburuarena, euskaraz argitaraturiko liburuetarako eta euskal liburuen itzulpenetarako diru-laguntzak emateko modua arautzen duena.

Euskal kulturaren arlo ezberdinetan euskararen zabalkundea suspertu eta, bereziki, euskal liburuak argitaratzeko ahalegina sustatzeko xedez, euskal liburugintzarako eta euskal liburuaren itzulpengintzarako laguntzabideak ezartzea beharrezkotzat jotzen du Sail honek.

Era berean, eta kontuan hartuz euskal liburuak azken urteotan lortu duen kalitatea, Sailak funtsezkotzat jotzen du beste herri batzuk ere euren hizkuntzan euskal idazleek euskaraz zein gaztelaniaz idatzitako lanak irakurri ahal izan ditzatela, eta horrela, gure bibliografia-ekoizpena Euskal Autonomia Erkidegotik at ezagutaraztea.

Halaber, diru-laguntzen xede den gaia nolakoa den ikusita, batez ere Euskal Autonomia Erkidegoko Liburutegi Sare Nazionala osatzen duten liburutegi publikoak euskaraz argitaratu berri diren lanez hornituko dira, eta jende guztiak euskarazko liburu berriak eskuratzeko modua izango du.

Horiek horrela, hau

XEDATU DUT:
I. KAPITULUA
ARAU OROKORRAK

1. artikulua.– Xedea.

Agindu honek euskaraz argitaraturiko liburuetarako eta euskarazko liburuak zein Euskal Autonomia Erkidegoan jaio edo bertan helbideratuta dauden idazleek gaztelaniaz sortutako jatorrizko literatur lanak beste hizkuntza batzuetara itzultzeko laguntzetarako dei egiten du, eta haiek jasotzeko araubidea ezartzen, 2003. urterako.

2.artikulua.– Diru-baliabideak.

Xede horretarako 699.281,00 euro aurreikusi dira guztira, zeinak indarrean dauden Euskal Autonomia Erkidegoko Aurrekontu Orokorretan horretarako ezarritako aurrekontu ataletik aterako baitira.

Diru kopuru osoa era honetan banakatuko da:

a) Euskaraz argitaraturiko liburuentzako diru-laguntzetarako 663.281,00 eurotako diru kopurua.

b) Itzulpen diru-laguntzetarako 36.000,00 eurotako diru kopurua.

Euskaraz argitaturiko liburuetarako eta itzulpenetarako diru-laguntzak aurrekontuetan horretara zuzendutako kopurua agortu arte eman ahal izango dira.

3. artikulua.– Onuradunak.

Deialdi honetan aurreikusitako diru-laguntzak eskuratu ahal izateko Euskal Autonomia Erkidegoko Administraziotik emandako diru-laguntzak jasotzeko ezarri diren betebeharrak eta Agindu honetan aurreikusten diren modalitate bakoitzean eskatzen diren berariazko baldintzak egiaztatu beharko dira

Halaber, eta hala dagokionean diru-laguntza hauek jaso ahal izateko, eskaera egin duen entitateak aldez aurretik justifikatuta izan beharko ditu Agindu honetan ohartemandako alorrekin zerikusia eduki eta Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren eskutik jasotako antzeko beste laguntzak.

4. artikulua.– Laguntzak kudeatzeko eskumenak dituen organoa.

Kultura Sortu eta Zabaltzeko Zuzendaritzari dagokio Agindu honen bidez araututako dirulaguntza programa kudeatzeko egin beharrekoak egitea.

5. artikulua.– Eskabideak.

Agindu honetan ezarritako laguntzabideetara biltzeko eskabideak Kultura, Gazteria eta Kirol sailburuordeari zuzenduko zaizkio eta Kultura Sortu eta Zabaltzeko Zuzendaritzan aurkeztuko dira, bai zuzenean, bai Herri Administrazioen Araubideari eta Guztientzako Administrazio Ihardunbideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legean ezarritako bideetarik edozein erabiliz.

Kultura Sortu eta Zabaltzeko Zuzendaritzak, instantzian adierazitako datuak egiazkoak direla ikusteko, beharrezko iritzitako gainerako dokumentazio osagarri guztia ere eska diezaieke eskabidea egin dutenei: fakturak, banaketa eta argitaraldiaren egiaztagiriak, eta abar.

6. artikulua.– Aurkeztutako eskabideetako akatsen zuzenketa.

Kultura Sortu eta Zabaltzeko Zuzendaritzak, aurkeztutako dokumentazioa osatu gabea dela edo akatsak dituela ikusten badu, horren berri emango dio eskabidea egin duenari eta hamar egun balioduneko epea emango dio, jakinarazpena jaso eta hurrengo egunetik, dokumentazioa osatu edo akatsak zuzen ditzan. Gainera, jakinaraziko dio hori egin ezik bere eskaera baztertua izango dela Ebazpen baten bidez.

7. artikulua.– Kalifikazio Batzordearen osaketa.

Agindu honen arabera balioetsi behar direnak zenbatesteko, Kalifikazio Batzorde bat eratuko da. Hona hemen osaketa:

– Kultura Sortu eta Zabaltzeko zuzendari jauna edo horrek bere ordez izendatutako pertsona. Batzordeburu izango da eta kalitate botoa izango du, boto-berdinketa gertatuz gero azken erabakia emateko.

– Eusko Jaurlaritzako Kultura Saileko Kultura, Gazteria eta Kirol Sailburuordetzako bi funtzionario, sailburuak izendatuak. Horietako bat batzordeko idazkaria izango da.

Aurkeztutako proiektuek ez badituzte Kalifikazio Batzordeak eta/edo organo erabakitzaileak deialdiaren xederako egokitzat jotako kalitate- edo interes-baldintzak betetzen, ez da ahituko aurreikusitako diru-atala. Itzulpenen laguntzetarako izendatutako diru-kopurua ahituko ez balitz, soberakina euskaraz argitaraturiko diru-laguntzetarako diru-kuporua gehitzeko erabili ahal izango da.

8. artikulua.– Ebazpena eta jakinarazpena.

1.– Kultura, Gazteria eta Kirol sailburuordeari dagokio aurkeztutako eskabideak ebaztea. Gainera, ebazpenok banan-banan jakinaraziko zaizkie interesatuei, onuraduna eta kopuruak zehaztuz.

2.– Ebazpena bost hilabeteko epean jakinarazi beharko da, eskabideak aurkezteko epea bukatzen denetik kontatzen hasita. Epe hori bukatuta, eskabideren bat ebatzi gabe uzten bada, eskabidea ezetsitzat jo daiteke, Herri Admnistrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 44. artikuluan ezarritakoaren arabera.

3.– Dena den, aurreko paragrafoan esanak esanda ere, Agindu honen 5. artikuluan adierazitakoa gertatuz gero, ebazpena hartzeko epea etenda geratuko da izapideak behar duen denboran, jakinarazpen egunaren eta erantzuteko epearen arabera.

4.– Jende guztiak jakin dezan, deialdi honen kontura emandako dirulaguntzen zerrenda osoa, onuradunak, kopuruak eta laguntzen xedea zehaztuta, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da. Hori iragarki bakar baten bidez egingo da, eskabideak aurkezteko epea bukatuta eta eskabide guztiez Erabakia hartu ondoren.

9. artikulua.– Dirulaguntza jasotzen dutenen betebeharrak.

Agindu honetan ezarritakoaren arabera araututako dirulaguntzak jasotzen dituzten entitateek honako betebehar hauek izango dituzte:

a) Emandako dirulaguntza onartzea. Horrela, dirulaguntza ematen zaiela jakinarazteko gutuna jaso eta hamabost eguneko epean ez badiote dirulaguntzari espreski eta idatziz uko egiten, onartu dutela ulertuko da.

b) Ekonomi Kontrolerako Bulegoari eta Herri Kontuen Euskal Epaitegiari deialdi honen bidez jasotako dirulaguntzei buruzko informazioa ematea, eskatuz gero.

c) Dirulaguntza eman zaien helbururako erabiltzea.

10. artikulua.– Baldintzak ez betetzea.

Diru-laguntza ematea eragin zuen edozein baldintza edo betebehar betetzen ez dela egiaztatuz gero, jasotako zenbatekoak eta legezko interesak Euskal Autonomia Erkidegoko Diruzaintza Nagusiari itzuli beharko zaizkio, betiere, azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuaren eta abenduaren 17ko 689/1991 Dekretuaren arabera.

Edonola ere, ez betetzearen ondorioz, jasotako zenbatekoak itzuli beharko dira eta Administrazioak ere, bere eskura utzitako liburuak itzuliko ditu.

II. KAPITULUA
EUSKARAZ ARGITARATURIKO LIBURUETARAKO LAGUNTZAK

11. artikulua.– Xedea eta onuradunak.

1.– Kapitulu honetan adierazten diren euskaraz argitaraturiko liburuetarako diru-laguntzak dirutan emango dira eta, horrelako laguntzaren bat jasoz gero, diruz lagundutako obra bakoitzaren, gehienez ere, 300 aleko liburu kopurua eman beharko zaizkio Eusko Jaurlaritzako Kultura Sortu eta Zabaltzeko Zuzendaritzari Euskadiko Liburutegi Sare Nazionalean banatzeko.

2.– Deialdi honetan finkatutako diru-laguntzak honako hauek eskatu ahal izango dituzte: argitaletxeek eta beren gizarte zereginen markoaren barruan argitalpen-lanak egiten dituzten irabazteko asmorik gabeko entitateek, baldin eta beren argitalpen-lanek hemen ezarritako betebeharrak errespetatzen badituzte

12. artikulua.– Laguntza jaso dezakeen materiala eta oinarrizko betebeharrak

2002 eta 2003 bitartean euskaraz argitaratu eta aurreko deialdietan aurkeztu gabeko liburuak edo CDak izan daitezke laguntza hauen xede.

Laguntza jaso dezakeen materialak honako ezaugarriak bete beharko ditu:

a) Diruz lagunduko den materiala argitaratzen denerako, jabego intelektualari dagokionez indarrean dagoen arautegia errespetatuta eta ISBN zein Legezko Gordailua eskuratzeko egin beharreko tramite legal guztiak beteta egongo dira.

b) Inprimategiaren ziurtagiriarekin egiaztatuko den argitaraldia, gutxienez 1000 alekoa izango beharko da; poesia, entsegu eta antzerti-lanetan izan ezik, zeinetan 750 alekoa nahikoa izango delarik.

c) Liburuak merkatuan izango duen salmenta prezioa 30,00 eurotik beherakoa izango da, BEZ sartu gabe.

d) Testuak 50 orri hartuko ditu gutxienez, haurrentzako liburuak eta poesia zein antzerti-lanenak salbuespen izanik.

e) Banatzailearen ziurtagiriarekin egiaztatuko da liburu-dendetan komertzializatuko diren ale kopurua. Orokorrean, 500 alekoa izan beharko da gutxienez eta 350ekoa poesia, entsegu eta antzerti-lanentzako.

f) Liburuen lehen argitaraldiak izan behar dute. Berrargitalpenak ere izan daitezke, baina aurreko argitaraldia 10 urte baino lehenagokoa bada.

g) Izenburu bera, ihardunaldi berean, euskara batuan eta euskalkietako batean argitaratzen bada, argitaratzaileak aukeratu egin beharko du bietarik zein aurkeztuko duen laguntza jasotzeko.

h) Onuradun izan daitekeen batek, edo batek baino gehiagok, bertsioa edozein dela eta ihardunaldi berean zein ezberdinetan izenburu bera argitaratuz gero, laguntza jasotzeko aukera aurkezten den lehenengo lanak baino ez du izango.

i) CD-ak literaturazkoak izan daitezke soilik.

13. artikulua.– Bazterketak.

1.– Laguntza-deialdi honetara ezin izango dira bildu ondoko sailetariko batean sarturik dauden liburuak:

a) Testu-liburuak, entziklopediak, hiztegiak eta hezkuntzara zuzendutako argitalpenak.

b) Bibliofilo-liburuak eta argitalpen mugatua eta numeratua dutenak.

c) Eguneratu daitezkeen lanak, atalka argitaratuak eta enkoadernatu gabeko orrietan argitaratutakoak, lan osoari kalterik egin gabe kendu edo alda daitezkeen zatiak dituztenak.

d) Agindu honen 3. atalaren arabera onuradun izan daitezkeen entitateetatik kanpo, beste edozein entitatek argitaratutako liburuak, nahiz eta Argitaletxe Erroldan inskribatuta agertu.

e) Kultura Sailak berak nahiz Eusko Jaurlaritzako beste sailen batek diruz lagundutakoak eta beste edozein Administrazio Publikoren eskutik diru-laguntzarik jaso dutenak, mekanika beretsuko deialdi publikoen bitartez jasotakoak izan ezik.

f) Agindu honen laguntzak eskuratzerik ez duten entitateen (erakunde publikoak, argitaletxe ez diren enpresak, e.a.) aginduz, onuradun izan daitezkeen entitateek (argitaletxe eta irabazteko asmorik gabeko entitateek) egindako argitalpen-lanak.

g) Beste laguntza batzuk eskuratu dituzten liburuak, kostu osoaren %50ekoak edo hortik gorakoak badira. Era berean, onuradun izan daitekeen entitate batek agindu honen laguntzak eskuratzerik ez duten beste entitateekin batera lankidetzan argitaratutako liburuak.

h) Liburugileak berak argitaratutako liburuak, salgarri ez direnak eta argitaratzaileak berak egindako antologiak.

i) Epeka saltzeko argitalpen-lanak, eta Liburu-klubek edo antzekoek bazkideentzat eta atxikientzat bakarrik argitaraturikoak.

j) Albumak, ebakigarriak, pintatzeko liburuak, eranskailudunak, denborapasakoak kaligrafia koadernoak eta haurrentzako testurik gabeko liburuak.

k) Urtekariak, aldizkariak eta eranskinak edo horien zenbaki monografikoak, dietarioak eta antzekoak.

l) Ale berean euskaraz gain beste hizkuntza batean daudenak, filologia interesdunak ezik.

m) Liburu itxuraz enkoadernaturiko fotokopiak.

2.– Aurreko zenbakian ezarritakoaz gain ezingo dute deialdi honetan parte hartu argitalpenerako beste laguntza batzuen batuketa eginda gainfinantzatuta gertatzen diren liburuak.

14. artikulua.– Eskabideak.

Entitate eskatzaileak I. eta II. eranskinetan eta, hala badagokio, IV. edo V.enean eskatutako datuak beteko ditu.

Eskabidea behar bezala sinatuta aurkeztuko da eta eranskinean adierazitako dokumentazioarekin batera honako hauek erantsiko zaizkio:

a) Pertsona juridikoaren legezko ordezkariaren NANaren fotokopia eta lege-ahalmena duela adierazten duen ziurtagiria.

b) IFZaren fotokopia.

c) A) puntuan eskatutako dokumentazioaren ordezko aitorpena, agiri horiek dagoeneko Euskal Autononomia Erkidegoaren Administrazioaren eskura daudenean.

d) Zerga gaiei eta Gizarte Segurantzari dagozkion betebeharrak kitatuak dituela adierazten duten ziurtagiriak.

e) Xede berberaz eskatutako beste diru-laguntzen zerrenda.

f) Argitaraturiko liburuaren bi ale. Ale horiek, gero bidaliko den liburu kopururako hartuko dira kontuan.

g) Egin diren liburu kopurua ziurtatzen duen inprimitzailearen egiaztagiria.

h) Liburu-dendetan zabaltzeko jaso dituen liburu kopurua ziurtatzen duen banatzailearen egiaztagiria.

i) Argitaletxearen katalogoa.

j) Diruz lagunduko den liburua epeka salduko ez dela konpromezua hartuta, argitaratzaileak berak egindako agiria.

15. artikulua.– Eskabideak aurkezteko epea.

Eskabideak aurkezteko epea Agindua indarrean jartzen den egunean bertan hasiko da eta 2003ko azaroaren 30ean bukatuko da.

16. artikulua.– Diru-laguntzen zenbatekoa.

1.– Diru-laguntzen zenbatekoa zehazteko bi fasetako prozedura bat ezartzen da.

2.– Lehenengo fasean, eskaera bakoitzari ondoren azaltzen den formulari jarraituz automatikoki egokituko zaion diru-kopurua zehaztuko da eta berarekin dakar diruz lagundutako liburu bakoitzeko 250 ale Administrazioaren eskura jartzea. Zati hau, eskaerak jaso eta berehala egingo da.

Diru-laguntza: P x D x K x A

– P: Salneurria, BEZ barne

– D: Diru-laguntza koefizientea. 0,4koa izango orokorrean eta 0,1 gaineratuko zaie enpresa izaera duten argitaletxei. Era zatiezinean liburu eta CD-z osaturiko lanentzako aipatutako koefizientea erdibitu egingo da.

– K: Katalogo koefizientea:

– Oinarrizko koefizientea betiere 0,7 izango da.

– Azken bi urteetan, 5 egile ezberdin eta 10 euskal liburu baino gutxiagoko katalogoak aurkezten dutenek, 0,1 erantsiko diote oinarrizko koefizienteari.

– Azken bi urteetan, 5 egile ezberdin eta 10 euskal liburutik gorako katalogoak aurkezten dutenek, 0,2 erantsiko diote oinarrizko koefizienteari.

– Katalago interneten duten argitaletxe eta irabazteko asmorik gabeko entitateek beste 0,1 erantsiko diote koefizienteari.

– A: Ale kopurua: 250 ale.

3.– Aurrekontuetan horretara zuzendutako kopurua gutxiegi balitz jasotako eskaera guztiei aurre egiteko, erabakitzerakoan, zehatz-mehatz jarraituko zaio eskabideak iristen diren ordenari aurrekontuetan izendatutako diru-kopurua agortu arte.

4.– Epean aurkeztutako eskaera guztiak kontuan hartuta lehen faseko kopuruak eman ondoren soberakinak geratuz gero, bigarren fasean ondoren zehaztuko diren irizpideak jarraituz esleituko dira kopuruak eta 50 ale arteko kopuru gehigarri bat eman beharko da.

5.– Lehen fasearen soberakinak nahikoak badira aurkeztutako titulu guztien 50 ale diruz laguntzeko, formula hura erabiliko da aipatuko ale eta aurkeztutako tituluetarako.

6.– Aipatutako lehen faseko soberakinak nahiko ez badira bigarren fasean formula hori erabiliz eskaera guztiak eta 50 ale kontuan harturik burutzeko, Kalifikazio Batzordeak 50 ale arteko kopururaino zenbat liburu eta ale kopuru diruz-lagunduko dituen erabakiko du honako irizpide hauek kontuan hartuz:

a) Tituluak liburutegietako erabiltzaileentzat duen interes orokorra: %40

b) Liburuaren kalitate mailaren eta salneurriaren arteko egokitzapena: %30

c) Aurkeztutako edizioaren kalitatea: %30

7.– Artikuku honetako 4. paragrafoan aurreikusitako formula bigarren fasean erabili ondoren, soberakinak baleude, diru-laguntza koefizientea (D) haundituko da titulu guztientzako era homogeneoan .

8.– Fase bakoitzak bere ebazpena izango du. Lehenbizikoak bereziak izango dira eskatzaile bakoitzarentzat eta bigarren fasekoa bakarra izango da interesatu guztientzat.

17. artikulua.– Onuradunen betebeharrak eta justifikazioa.

Orokorki ezarri diren betebeharrez gain, entitate onuradunek lehen faseko Ebazpenaren 250 ale jarri beharko dituzte Kultura Sortu eta Zabaltzeko Zuzendaritzaren eskura, jakinarazpena jaso eta hilabeteko epean.

Berdin egingo da bigarren fasearen ondorioz eman beharko liratekeen aleekin.

Hala egin dela ziurtatzen duenean Kultura Sortu eta Zabaltzeko Zuzendaritzak hori bete dela egiaztatzen duen egiaztagiria egingo du.

18. artikulua.– Diru-laguntzen ordainketa.

Diru-laguntzen ordainketa bitan egingo da. Lehena, 250 aleko Ebazpenari dagokiona eta bigarrena, bigarren faseko Ebazpenaren arabera, beti ere, Agindu honetan ezarritako baldintzak bete direla egiaztatu ondoren. Bi ordainketak batu egin daitezke alde bien betebeharrak erabat bete direla justifikatzen denean.

III. KAPITULUA
ITZULPENETARAKO LAGUNTZAK

19. artikulua.– Xedea eta onuradunak.

1.– Kapitulu honetako xede izango dira honako diru-laguntzak:

a) Jatorrian euskaraz idatzitako lan literarioen itzulpenena beste hizkuntzetara.

b) EAEn jaio edo agindua argitaratu aurretik bertan bizi diren idazleek jatorrian gaztelaniaz idatzitako lan literarioen itzulpena beste hizkuntzetara (euskarara izan ezik).

2.– Itzulpenetarako diru-laguntza eskatzeko, itzulitako lanaren argitalpen kontratua urte honetan eta eskaera aurkezteko epea amaitu aurretik gauzatua egon beharko da.

3.– Kapitulu honetako xede diren laguntzetara deialdiko betebeharrak betetzen dituzten argitaletxe guztiak bildu daitezke.

20. artikulua.– Eskabideak.

1.– Eskabideak aurkezteko epea hilabetekoa izango da, Agindu hau eraginkorra den egunetik aurrera.

2.– Eskabideak Agindu honetako III eranskinari jarraituz egingo dira.

3.– Eskabidea behar bezala sinatuta aurkeztuko da eta kasu bakoitzerako III. eranskinean aipatzen den dokumentazioaz gain honako hauek erantsiko zaizkio:

a) Editore izaera egiaztatzen duen agiria, dagokion herrialdean indarrean dagoen legeriak agintzen duenaren araberakoa, dagokion JEZ epigrafean alta ematearena barne Estatuko eremuan.

b) Onuradunak bai bere zerga-obligazioak eta, hala badagokio, baita Jarduera ekonomikoen gaineko zerga ere, eta bai Gizarte Segurantza eguneratuta dituela egiaztatzen duen agiria.

21. artikulua.– Eskaeren ebaluaketa.

Batzordeari dagokio aurkeztutako eskabideak aztertu eta ebaluatzea, Agindu honen 23. artikuluan ezarritako jarraibideak aintzat hartuta. Era berean, batzorde horrek osatuko du dagokion Ebazpen Proposamena eta, ondoren, Kultura, Gazteria eta Kirol sailburuordeari igorriko dio. Bertan azalduko dira, hala badagokio, entitate onuradun bakoitzari egokitutako diru kopurua eta emandako diru-laguntzak modu egokian erabiliko direla ziurtatzeko ongi iritzitako baldintza guztiak.

22. artikulua.– Diru-laguntzen ebaluaketa.

Diru-laguntza, itzulpenaren %100erainokoa izan daiteke, itzultzailearekin egindako kontratua kontuan hartuz.

Itzulpenetarako diru-laguntza hauek bateraezinak dira beste erakunde publiko zein pribatuk eman dezaketen izaera bereko edozein laguntzekin.

23. artikulua.– Itzulpen diru-laguntzetarako aukeraketa irizpideak.

Diru-laguntzak lehiaketa bidez banatuko dira eta era honetan jokatuko da: ezarrita dagoen diru-laguntzen gehienezko zenbatekoa errespetatuz, bakarrik aurkeztutako proiektuen bideragarritasuna ziurtatzeko beste pertsona edo entitate onuradun hautatuko da.

Diru-laguntzak zehazterakoan, aukeraketa baremo eta irizpide gisa, honako hauek hartuko dira kontuan:

a) Aurkeztutako proposamenak duen interes kulturala eta bere-berea dena. Gehienez: %40.

b) Eskaera egin duen argitaletxearen katalogoa eta ibilbidea. Eskaera egin duen argitaletxeak liburuak zabaltzeko duen gaitasuna. Gehienez: %30.

c) Proposatzen den argitalpenaren ezaugarri teknikoak, tirada eta aurrekontua. Gehienez %30.

24. artikulua.– Diru-laguntza jasotzen dutenen betebeharrak.

Agindu honetan ezarritakoaren arabera araututako diru-laguntzak jasotzen dituzten entitateek honako betebehar hauek izango dituzte:

a) Emandako diru-laguntzen bidez argitaratutako aleetan, lana argitaratzen den hizkuntzan, Eusko Jaurlaritzako Kultura Saileko Kultura Sortu eta Zabaltzeko Zuzendaritzaren laguntza jaso dela espresuki agertzea eta baita lanaren hedatze-lanetan ere.

b) Diru-laguntzarekin argitaratutako liburuaren 10 ale Kultura Sortu eta Zabaltzeko Zuzendaritzaren esku jartzea, 2004ko abenduaren 15a baino lehen.

25. artikulua.– Jasotako diru-laguntzaren egiaztapena eta ordainketa

1.– Diru-laguntza ordainketa bakar baten bidez ordainduko da, baina aurretik Agindu honetan ezarritako baldintzak bete direla egiaztatu beharko da.

2.– Justifikazioa honako hauek ematearekin egingo da:

a) Itzulitako lanaren 10 ale.

b) Itzultzaileari itzulpenaren kostua ordaindu izana egiaztatzen duen agiria.

XEDAPEN GEHIGARRIA

Bakarra.– Lehen kapituluko 2. artikuluan ezartzen den osoko diru-atala, aldatua ahal izango da, jasotzen diren eskabideen kopuruak kontuan hartuta eta Kultura Sailaren beste programa batzuetan agortu gabeko aurrekontu diru-atalen erabilgarritasunaren arabera, eta beti ere, beraien ebazpenaren aurretik. Hau horrela egiten bada, Kultura, Gazteri eta Kirol sailburuordearen ebazpenaren bidez jakinaraziko da.

AZKEN XEDAPENAK

Lehena.– Administrazio-bidea amaitzen duen Agindu honen aurka interesdunak aukerako berraztertze-errekurtsoa jar diezaioke Kultura-sailburuari, hilabeteko epean, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik zenbatzen hasita, edo, bestela, zuzenean administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jar dezake Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusian, Administrazioarekiko Auzietako Salan bi hilabeteko epean, honako Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik zenbatzen hasita.

Bigarrena.– Honako Agindu honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu, eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteiz, 2003ko urriaren 8a

Kultura sailburua,

MIREN AZKARATE VILLAR.

I. ERANSKINA / ANEXO I
DIRU-LAGUNTZA-ESKABIDEA/SOLICITUD SUBVENCIÓN
EUSKARAZ ARGITARATUTAKO LIBURUETARAKO LAGUNTZAK
AYUDAS A LA PRODUCCION EDITORIAL EN EUSKERA

SARRERA ERROLDA zigilua

Sello de REGISTO DE ENTRADA

PERTSONA JURIDIKOAREN DATUAK/DATOS DE LA PERSONA JURÍDICA

Pertsona juridikoaren izena / Denominación de la persona jurídica: 	

	

Helbidea / Dirección: 	

Posta Kodea / Código Postal:

Tlf: ......................... Faxa / Fax

Web orria / Página web:	

ESKATZAILEAK AURKEZTU

BEHARREKO DOKUMENTAZIOA:

1.– Entitateari buruzko dokumentazioa

n Pertsona juridikoaren legezko ordezkariaren NANaren fotokopia eta lege-ahalmena duela egiaztatzen duen ziurtagiria.

n IFZaren fotokopia

n A) puntuan eskatutako dokumentazioaren ordezko aitorpena.(1)

n Zerga gaiei eta Gizarte Segurantzari dagozkionak kitatuta dituela egiaztatzen duen ziurtagiria. (2)

2.– Jarduerari buruzko dokumentazioa.

n Xede berberaz eskatutako beste diru-laguntzen zerrenda.(3)

n Argitaraturiko liburuaren bi ale. Ale horiek, laguntzaren zati bat izango dira ondoren.

n Egin diren liburu kopurua ziurtatzen duen Inprimitzailearen egiaztagiria.

n Liburudendetan zabaltzeko jaso dituen liburu kopurua ziurtatzen duen banatzailearen egiaztagiria.

n Argitaletxearen katalogoa.

n Diruz lagunduko den liburua epeka salduko ez dela konpromezua hartuta, argitaratzaileak berak egindako agiria.

n II Eranskina betetzea

3. Ordainketarako dokumentazioa.

n Behar izanez gero, IV. edo V. Eranskinak

DOCUMENTACION A APORTAR POR LA

ENTIDAD SOLICITANTE:

1.– Documentación relativa a la entidad

n Fotocopia del D.N.I. del representante legal de la persona jurídica así como acreditación del poder de representación que ejerza.

n Fotocopia del N.I.F.

n Declaración sustitutiva de la documentación exigida en el punto 1. (1)

n Certificación acreditativa de hallarse al corriente de sus obligaciones tributarias y de Seguridad Social. (2)

2.– Documentación relativa a la actividad.

n Relación de otras solicitudes de subvención instadas para el mismo objeto. (3).

n Dos ejemplares del libro publicado que se considerarán con posterioridad parte del total de los libros a adquirir.

n Certificado de tirada expedido por el impresor.

n Certificado del distribuidor acreditando el número de libros recibidos para su distribución en librerías.

n Catálogo editorial.

n Documento de compromiso del editor que garantice que la obra objeto de subvención no se vende a plazos.

n Cumplimentación del Anexo II

3.– Documentación para el libramiento de pagos.

n En su caso, Anexo IV o V

En ...................................................., a
Firma: (4)

AURKEZTU BEHARREKO DOKUMENTA-ZIOARI

BURUZKO OHARRAK

(1) Lehenengo puntuan eskatutako dokumenta-zioaren ordezko aitorpena.

1. puntuan eskatutako entitate eskatzaileari buruzko dokumentazioa administrazio honetan baldin badago, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Jardunbide Komunaren azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 35.f atalaren arabera, ez da berriz aurkeztu behar.

Hala bada, aitorpenaren bidez egiaztatu behar da dokumentazioa indarrean dagoela, eta gainera, EAEko Administrazio Orokorreko zein organotan edo bulegotan aurkeztu zen, edo, zeinek egin zuen.

Bide hau bakar-bakarrik erabiliko da dokumentazioari dagokion jardunbidea bukatu zenetik hiru urte baino gehiago pasa ez denean.

(2) Zerga-zorrak kitatuta dituela egiaztatzen duen ziurtagiria.

Gehienez, eskabidea aurkezten den baino hiru hilabete lehengokoa izango da, eta organo eskumendunak emana. Dena den, dokumentazio hori dela eta, jardunbideak irauten duen bitartean eskatzen zaizkion ziurtagiriak aurkeztu beharko ditu onuradunak.

(3) Xede berberaz aurkeztutako beste diru-laguntza-eskabideak

Beste edozein erakunderi, pribatu zein publikori, xede berberaz eskatutako diru-laguntza guztiak zehaztu behar dira eta diru-laguntza horien egoeraren berri eman (ukatua, erantzunaren zain, emana eta diru-kopurua).

Beste diru-laguntzarik eskatu ez bada, zinpeko aitorpenaren bidez egiaztatuto da.

(4) Izenpea:

Eskabidea legezko ahalmena duen pertsonak izenpetuko du.

NOTAS ACLARATORIAS SOBRE LA

DOCUMENTACION A APORTAR.

(1) Declaración sustitutiva de la documentación exigida en el punto 1:

Cuando la documentación relativa a la persona o entidad solicitante exigida en el punto 1, se halle en poder de esta Administración, de conformidad al artículo 35.f) de la Ley 30/1992, de Régimen Jurídico de las Administraciones Públicas y del Procedimiento Administrativo Común, no será necesario volver a presentarla.

En este caso, se deberá aportar declaración en la que se haga constar que dicha documentación se halla plenamente vigente, detallando la fecha y el órgano o dependencia de la Administración General de la C.A.E. en que fueron presentados o, en su caso, emitidos.

Tan sólo podrá utilizarse esta vía cuando no hayan transcurrido más de tres años desde la finalización del procedimiento al que correspondan los documentos.

(2) La certificación acreditativa de hallarse al corriente de las obligaciones tributarias

Deberá haber sido emitida por el órgano competente con no más de tres meses de antelación a la fecha de solicitud. No obstante la beneficiaria estará obligado a presentar cuantas certificaciones sobre este extremo se le exijan durante la sustanciación de todas las fases del procedimiento.

(3) Relación de otras solicitudes de subvención instadas para el mismo objeto

Habrá de detallarse toda subvención instada a cualquiera otra entidad, pública o privada, para el mismo objeto, detallándose el estado de la misma (denegada, pendiente de contestación, concedida e importe).

En caso de no haberse solicitado ninguna otra subvención, habrá de presentarse declaración jurada acreditativa de tal extremo.

(4) Firma:

El firmante de la solicitud habrá de coincidir con quien ostente la representación legal de la entidad.

II. ERANSKINA / ANEXO II

ARGITALPENAREN DATUAK / DATOS DE LA OBRA

I. ARGITARATZAILEAREN DATU OROKORRAK/DATOS GENERALES DEL EDITOR

Entitearen izena / Nombre de la entidad: 	

Identifikazio Fiskaleko Zkia. / Núm. Identificación Fiscal: 	

Helbidea/Dirección:

Kalea / Calle

Zenb./N.º ................ P.K/C.P.

II. LIBURUAREN DATUAK/DATOS DEL LIBRO

Liburuaren izenburua / Título del libro 	

Egile, itzultzaile edo egokitzailearen izen-abizenak / Nombre y apellidos del autor, traductor o adaptador 	

	

Salneurria BEZ barne / Precio IVA incluido :

Or.–Kopurua / N.º páginas :.................. Tirada : ..................... ale /ejemplares	

Berrargit. gaurkotua edota osatua / Reedición actualizada y/o aumentada n Ez/No n Bai/Sí

Aurreko edizioaren data / Fecha de la edición anterior :........./........../..........

ISBN :	.............................................

Lege-gordailua	L.G. eskaera data	Inprimatze-lekua	 Inprimatzailea

Depósito Legal	Fecha solicitud D.L.	Localidad de impresión	Impresor

........................	

III. ADOSTASUN-AGIRIA/DOCUMENTO DE CONFORMIDAD

…………................................................... jaun/andreak, …………..……………………….. entitatearen izenean, eskabide-fitxa honetan emandako datuak egiazkoak direla eta liburua argitaratzeko eskubidedun dela adierazten du, hartarako beharrezko lege-neurriak zuzen bete dituelarik.

D./Dña....................................................................................en representación de la entidad ........................................ declara que los datos expuestos en la presente ficha de solicitud son ciertos y que, asimismo, es poseedor de los derechos para la publicación del libro, habiendo cumplimentado a tal efecto los requisitos legales pertinentes.

Lekua / Localidad:	

Data / Fecha:	

Sinadura / Firma:
Zigilua / Sello:

I. ERANSKINA / ANEXO III

DIRU-LAGUNTZA-ESKABIDEA/SOLICITUD SUBVENCIÓN
ITZULPENETARAKO LAGUNTZAK
AYUDAS A LA TRADUCCIÓN

SARRERA ERROLDA zigilua

Sello de REGISTRO DE ENTRADA

ENTITATE ESKETZAILEAREN DATUAK/DATOS DE LA ENTIDAD SOLICITANTE

Pertsona juridikoaren izena / Denominación de la persona jurídica: 	

	

Helbidea/Dirección: 	

Posta Kodea/Código Postal:

Tlf: ......................... Faxa/Fax

Web orria / Página web:	

ESKATZAILEAK AURKEZTU

BEHARREKO DOKUMENTAZIOA:

1.– Entitateari buruzko dokumentazioa

n Pertsona juridikoaren legezko ordezkariaren NANaren fotokopia eta lege-ahalmena duela egiaztatzen duen ziurtagiria.

n IFZaren fotokopia

n A) puntuan eskatutako dokumentazioaren ordezko aitorpena.(1)

n Zerga gaiei eta Gizarte Segurantzari dagozkionak kitatuta dituela egiaztatzen duen ziurtagiria. (2)

2.– Jarduerari buruzko dokumentazioa.

n Itzultzeko den jatorrizko lanaren ale ba.

n Egile-eskubideak dituen titularraren adostasuna edo lana jabari publikoko erregimenean dagoela egiaztatzen duen agiria.

n Editorearen eta itzultzailearen arteko kontratuaren fotokopia konpultsatu, eta itzultzailearen curriculum-a.

n Egilearen jaiotza- edo errolda-agiria, jatorrizko lana gaztelerazkoa denean.

n Proposatzen den argitalpenaren zehaztasun teknikoak zehazten dituen memoria.

n Koedizioa izanez gero, koeditoreei buruz aurkeztu beharreko datuak eskatzaileari eskatzen zaizkion datu ber-berak izango dira.

n Lana argitaratukoi den argitaletxearen katalogoa eta argitaletxearen ibilbideari eta lanaren hedapenerako duen gaitasunari buruzko memoria.

n Konpromisoa, itzulitako lana 2004ko abenduaren 15a aurretik argitaratzekoa.

n Kredituen orrian lana Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailaren laguntza izan duela jasoko den konpromisoa.

3. Ordainketarako dokumentazioa.

n Behar izanez gero, IV. edo V. Eranskinak

DOCUMENTACION A APORTAR POR LA

ENTIDAD SOLICITANTE:

1.– Documentación relativa a la entidad

n Fotocopia del D.N.I. del representante legal de la persona jurídica así como acreditación del poder de representación que ejerza.

n Fotocopia del N.I.F.

n Declaración sustitutiva de la documentación exigida en el punto 1. (1)

n Certificación acreditativa de hallarse al corriente de sus obligaciones tributarias y de Seguridad Social. (2)

2.– Documentación relativa a la actividad.

n Un ejemplar de la obra original a traducir.

n Documentación acreditativa de la conformidad del titular del derecho de autor o justificación de encontrarse la obra en régimen de dominio público.

n Fotocopia compulsada del contrato entre el editor y el currículo del traductor.

n Certificado de nacimiento o empadronamiento del autor de la obra original para obras en castellano.

n Memoria que especifique las características técnicas de la edición que se propone.

n En caso de coedición deberán aportarse respecto a los coeditores los mismos datos exigidos al solicitante.

n Catálogo de la editorial donde se quiere publicar la obra y memoria relativa a la trayectoria de la editorial, así como acerca de su capacidad de difusión.

n Compromiso de publicación de la obra traducida antes del 15 de diciembre del 2004.

n Compromiso de que se hará constar en la página de créditos la colaboración del Departamento de Cultura del Gobierno Vasco.

3.– Documentación para el libramiento de pagos.

n En su caso, Anexo IV o V

.............................................(e)n, 2003ko
En ...................................................., a
Firma: (4)
IV. ERANSKINA / ANEXO IV
DATUEN ALTA / HIRUGARREN INTERESATUA
ALTA DE DATOS / TERCERO INTERESADO

HIRUGARRENAREN EZAGUPENERAKO DATUAK

DATOS IDENTIFICATIVOS DEL TERCERO (A)

1) N.A.N./I.F.K.

D.N.I./C.I.F

(2) Bi abizenak eta izena/erakundearen izena

Dos apellidos y nombre/Razón Social …………………………………………………………………………..	

………………………………………………………………………………………………………………………..	

HELBIDERATZE-DATUAK

DATOS DE DOMICILIACION (B)

Helbidea

Domicilio

Posta kodea 	Udala

Código postal 	 Población

Lurraldea/Provincia

BANKUAREN DATUAK / DATOS BANCARIOS (C)

1) Bankua / Banco 	 nnnn

(2) Agentzia / Agencia 	 nnnn

(3) K.D. D.C. 	 nnnn 	K/Korrontea / C.Corriente 	 nnnnnnnnnn

(4) Jabea / Titular :...........................................................................................................................………….	

Bankuaren adostasuna	Hirugarrenaren adostasuna	 Sailaren onespena	Kontabilitatearen onespena

Conforme Banco	Conforme Tercero	V.º B.º Departamento u Organismo	V.º B.º Contabilidad

Sinadura eta zigilua	Sinadura eta zigilua	Baimendutako sinadura eta zigilua	Baimendutako sinadura

Sello y Firma (D)	Sello y firma (E)	Sello y Firma autorizada (F	Firma autorizada (G)	

Datu pertsonalak babesteko 15/1999 Lege Organikoan ezarritakoa betez, Ogasun eta Herri Administrazio Sailak jakinarazten dizu, dokumentu/imprimaki/formulario honen bitartez jarri dituzun zure datu pertsonalak fitxategi automatizatu baten sartuko ditugula, ondoren, erabili ahal izateko.

Aipatutako Lege horretan jasotzen den moduan, datuok ikusi, zuzendu edo ezabatu nahi dituzula edo ez dituzula jarri nahi adierazteko, honako helbide honetara jo dezakezu: Ogasun eta Herri Administrazio Saileko Zerbitzu Zuzendaritza, Donostia kalea, 1 – 01010 Vitoria-Gasteiz.

En cumplimiento de lo dispuesto en la Ley Orgánica 15/1999 de Protección de Datos de Carácter Personal, el Departamento de Hacienda y Administración Pública, le informa que sus datos personales obtenidos mediante la cumplimentación de este documento/impreso/formulario, van a ser incorporados para su tratamiento en un fichero automatizado.

Si lo desea, puede ejercitar los derechos de acceso, rectificación, cancelación y oposición, previstos por la Ley, ante la Dirección de Servicios del Departamento de Hacienda y Administración Pública: calle Donostia-San Sebastián, 1 – 01010 Vitoria-Gasteiz.

V. ERANSKINA/ANEXO V

HIRUGARRENAREN DATUETAN ALDAKETA(K) SARTZEKO ESKABIDE-ORRIA (*)
SOLICITUD MODIFICACIÓN EN LOS DATOS DEL TERCERO
HIRUGARRENA IDENTIFIKATZEKO DATUAK/DATOS IDENTIFICACIÓN DEL TERCERO

IFZ edo NAN./NIF o DNI.

(1): 	..

Entitatearen izendapenaedo izen-deiturak/Denominación de la entidad o nombre y apellidos 	.

	.

ALDAKETA/MODIFICACIÓN (2)

A.– HELBIDERATZE-DATUAK/DATOS DE DOMICILIACIÓN

Kalea, Zkia., Solairua

Calle, N.º, Piso

Herria

Localidad

Lurraldea

Provincia

Udal Kodea		Posta-Kodea	

Código de Población		Código Postal

	

B.– BANKETXE EDO AURREZKI ENTITATEAREN DATUAK/DATOS BANCARIOS O DE LA ENTIDAD DE AHORRO (3)

Banketxea edo Aurrezki Entitatea/Banco o Entidad Bancaria	nnnn

Agentzia/Agencia						 nnnn

C.D./K.D.						 nn

Kontu zkia./N.º cuenta					 nnnnnnnnnn

Jabea/Titular

Data/Fecha Sinadura/Firma

(*) Eusko Jaurlaritzatik inoiz diru-laguntzaren bat jaso badute ere, helbideratze edota banketxeko datuetan aldaketaren bat sartu nahi dutenek bete beharreko inprimakia/Impreso a cumplimentar por aquellos peticionarios que, habiendo recibido alguna subvención del Gobierno Vasco, deseen introducir alguna modificación en los datos de domiciliación y/o en los bancarios.

Argibideak/Observaciones:

(1) Administrazioak bete beharrekoa/A rellenar por la Administración.

(2) Aldaturiko kontzeptua(k) baino ez da/dira adierazi behar/Tan sólo debe(n) cumplimentarse el/los concepto(s) a modificar

(3) Kasu honetan, honako domumentazio osagarri hau erantsi beharko zaio eskabide-orriari/En este caso deberá adjuntarse a la solicitud la siguiente documentación:

	a) Proposatzen den aldaketarako arrazoia/Razón que motiva el cambio.

	b) Ordainketarako jakinarazitako kontu korrontea egon badagoela eta beraren titularra adierazitakoa bera dela ziurtatzen dituen banku edo aurrezki-entitate batek emandako agiria/Documento expedido por una entidad bancaria o de ahorro que certifique la existencia de cuenta y la titularidad de la misma.

OGASUN ETA HERRI ADMINISTRAZIO SAILEKO EKONOMI KONTROLERAKO BULEGOKO KONTABILITATE ZERBITZUA/SERVICIO DE CONTABILIDAD DE LA OFICINA DE CONTROL ECONÓMICO DEL DEPARTAMENTO DE HACIENDA Y ADMINISTRACIÓN PÚBLICA


Azterketa dokumentala