Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

204. zk., 2003ko urriaren 20a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Xedapen Orokorrak

Konstituzio Auzitegia
5624

EDIKTUA, 5119/-2003 zk.ko Konstituziokontrakotasun-errekurtsoaren ondoriozkoa.

Konstituzio Auzitegiak, aurtengo irailaren 16an emandako probidentziaren bitartez, 5119-2003 zenbakiko konstituziokontrakotasuneko errekurtsoari izapideak egitea onartu du. Errekurtso hori Legebiltzar talde sozialistako berrogeita hamar diputatuk —Álvaro Lapuerta Quintero komisionatuak ordeztuta— sustatu dute Euskal Autonomia Erkidegoko Aurrezki Kutxei buruzko azaroaren 8ko 3/1991 Legeko 36.3. eta 38.3. artikuluen aurka, hain zuzen ere, aurreko legea aldatzen duen maiatzaren 7ko 3/2003 Legeko 11. eta 12. artikuluei emandako erredakzioari dagokionez.

Madril, bi mila eta hiruko irailaren hamaseia.

JUSTIZIAKO IDAZKARIA.

Izenpetuta.


Azterketa dokumentala