
202. zk., 2003ko urriaren 16a, osteguna
- Bestelako formatuak:
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
Iragarpenak
Lurralde Antolamendu eta Ingurumen Saila
5586
EBAZPENA, 2003ko irailaren 30ekoa, Lurralde Antolamendu eta Ingurumen Saileko Zerbitzu zuzendariarena, ikuskapenei lotutako ingurumen-laginak aztertzeko aholkularitza eta sorospen teknikorako lehiaketarako deialdia egiten duena.
1.– Entitate esleitzailea.
a) Erakundea: Lurralde Antolamendu eta Ingurumen Saila.
b) Espedientea izapidetzen duen bulegoa: Zerbitzu Zuzendaritza.
c) Espedientearen zenbakia: 54A/03.
2.– Kontratuaren ezaugarriak.
a) Helburua: Lurralde Antolamendu eta Ingurumen Saileko Ingurumenaren Plangintza, Partaidetza eta Kontrolerako Zuzendaritzako Ikuskaritza eta Kontroleko Zerbitzuak egin beharreko ikuskapenari lotutako ingurumen-laginak aztertu eta beren ezaugarriak zehazteko sorospen teknikoa ematea. Lanak, zehazki, honakoak dira: laginak hartu, garraiatu eta prestatzea, laginak aztertu eta, ondoren, analitika-txoten bat egitea eta, azkenik, laginen ezaugarriak zehaztea.
b) Loteak: bai.
1. lotea: Ikuskapenei lotutako aire-laginak aztertu eta beren ezaugarriak zehaztea.
2. lotea: Ikuskapenei lotutako hondakin-uren laginak aztertu eta beren ezaugarriak zehaztea.
3. lotea: Ikuskapenei lotutako hondakin-laginak aztertu eta beren ezaugarriak zehaztea.
c) Gauzatzeko lekua: esleipendunaren egoitzan eta pleguaren gai diren jarduerak gauzatzen diren instalazioetan, Euskal Autonomia Erkidegoko lurralde-eremuaren barruan.
d) Gauzatzeko epea: 2004ko abenduaren 30 arte.
3.– Izapideak, prozedura eta esleitzeko era.
a) Izapideak: ohikoak.
b) Prozedura: irekia.
c) Esleitzeko era: lehiaketa.
4.– Lizitaziorako oinarrizko aurrekontua. Guztira: ehun eta berrogeita bi mila berrehun eta laurogeita hamabi euro eta hirurogei zentimo (142.292,60).
5.– Behin-behineko fidantza: ez.
6.– Agiriak eta argibideak.
a) Entitatea: Ingurumenaren Plangintza, Partaidetza eta Kontrolerako Zuzendaritza.
b) Helbidea: Donostia kalea 1, Lakua II - 2. solairua.
c) Herria eta posta-kodea: Vitoria-Gasteiz 01010.
d) Telefonoa: 943 01 99 17
e) Faxa: 943 01 98 08.
f) Agiriak eta argibideak eskuratzeko azken eguna: 2003ko urriaren 27a.
7.– Kontratistaren betebeharrak.
b) Ekonomia eta finantza kaudimena eta gaitasun teknikoa eta profesionala: berariazko klausula administratiboen pleguko karatularen 22. puntuan zehaztutakoa.
8.– Eskaintzak edo parte hartzeko eskabideak aurkeztea:
a) Aurkezteko azken eguna: 2003ko azaroaren 3a, 12:00ak.
b) Aurkeztu beharreko agiriak: berariazko klausula administratiboen pleguko 7. klausulan eta karatulako 30. eta 33. puntuetan adierazitakoak.
c) Aurkezteko lekua:
1.a Entitatea: Lurralde Antolamendu eta Ingurumen Saila.
2.a Helbidea: eskaintzak eskutan aurkeztu beharko dira Erregistro Orokorrean, Donostia kaleko 1eko 2. solairuan (Lakua II eraikina), lehen aipatutako epearen barruan; edo, bestela, postaz bidali, baina egun horretan bertan posta-bulegoan zein egunetan jarri den egiaztatu eta jakinarazi beharko zaio kontratazio organoari, telex, telefax edo telegrama baten bidez. Posta elektronikoz ere bidali ahal izango dira. Balioa izateko, hala ere, mezua igorri eta eskuratu dela -eguna adieraziz-, eta jakinarazpenen testu osoa jaso dela egiaztatu beharko da. Horretaz gain, bidaltzaileak eta hartzaileak era fidagarrian identifikatuta egon beharko dute. Bide honi jarraituz egiten bada, kopia inprimatu, erregistratu eta espedientean sartuko da.
Eskakizun bi horiek betetzen ez badira edo eskaintzak jasotzeko finkatutako epeaz eta orduaz kanpo jasotzen badira ez dira onartuko. Nolanahi ere, jakinarazpenean adierazitako egunetik hamar egun igaro eta eskaintzak jaso ez badira ez dira inola ere onartuko.
3.a Herria eta posta kodea: Vitoria-Gasteiz 01010.
d) Lizitatzaileak zenbat denboran eutsi behar dion bere eskaintzari: hiru hilabete, eskaintzak irekitzeko egunaren biharamunetik hasita.
e) Aldaerak: ez.
9.– Eskaintzak irekitzea.
a) Entitatea: Lurralde Antolamendu eta Ingurumen Saila.
b) Helbidea: Donostia kalea 1, Lakua II, 4 aretoa.
c) Herria: Vitoria-Gasteiz 01010.
d) Eguna: 2003ko azaroaren 10a. Postaz bidalitako eskaintzarik egonez gero 2003ko azaroaren 14a.
e) Ordua: 12:00.
10.– Bestelako argibideak. ez.
11.– Iragarkien gastuak. esleipendunak ordaindu beharko ditu.
12.– Iragarkia Europako Erkidegoen Aldizkari Ofizialera bidali den eguna: ez.
13.– Deialdiari buruzko argibideak lortzeko edo pleguak eskuratzeko informatika-ataria edo web-orria: www.ej-gv.net.
Vitoria-Gasteiz, 2003ko irailaren 30a.
Zerbitzu zuzendaria,
JUAN CARLOS MUJIKA ZABALETA.
RSS