Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

202. zk., 2003ko urriaren 16a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Agintariak eta Langileria

Euskal Herriko Unibertsitatea
5564

EBAZPENA, 2003ko irailaren 23koa, Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitateko gerentearena, izendapen askeko lanpostu baten adjudikazioa argitaratzeko dena. Lanpostuaren deialdia 2003ko uztailaren 17ko erabakiaren bidez egin zen (2003ko abuztuaren 7ko EHAA).

Donostiako Erizaintzako U. Eskolako zuzendariak egindako txostena ikusita, eta lanposturako proposatutako pertsonak 2003ko uztailaren 17ko erabakian (2003ko abuztuaren 7ko EHAA) eskatzen ziren betekizunak eta ezaugarriak betetzen dituela ikusita -erabaki horretan UPV / EHUko lanpostu huts bat izendapen askeaz betetzeko deialdi publikoa iragartzen zen-, erabaki horren laugarren oinarria betez eta Euskal Funtzio Publikoari buruzko uztailaren 6ko 6/1989 Legearekin bat etorriz (1989ko uztailaren 28ko EHAA), Gerentzia honek, UPV / EHUko errektorearen 2000ko ekainaren 14ko erabakiak eman dizkion ahalmenez baliatuz (Unibertsitateko Errektoregoaren egitura eta funtzionamendu-arloak eta eginkizunen ordezkapenak zehazteari buruzko erabakia; 2000ko abuztuaren 10eko EHAA),

HONAKO HAU EBATZI DU:

Lehena.– Blanca Imicoz Ordoñez andrea, Pertsonalaren Erroldan 1594013035 A zenbakia duena, lanpostu huts hau betetzeko izendatzea:

Izena: Dekano/Zuzendariaren idazkaria.

Eskala: Administrazio laguntzailea.

Taldea: D.

Lanpostuaren zenbakia: 14.

Maila: 17.

Hizkuntz eskakizuna: 2.

Lantokia: Erizaintzako U. Eskola.

Campusa: Gipuzkoa.

Bigarrena.– Ebazpen honek administrazio-bidea agortzen du, eta bere aurka, nahi izanez gero, berraztertzeko errekurtsoa aurkez dakioke Gerentzia honi hilabeteko epean, edo bestela, zuzenean aurka egin daiteke Bilboko Administrazioarekiko Auzien Epaitegietan. Horretarako hilabete biko epea izango da, ebazpen hau argitaratzen den egunaren biharamunean hasita. Hori guztia, Unibertsitateko Estatutuetako 46. artikuluan, urtarrilaren 13ko 4/1999 Legeak aldatutako azaroaren 26ko Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen 30/1992 Legeko 116. artikuluan, eta uztailaren 13ko 29/1998 Legeak, Administrazioarekiko Auzi Jurisdikzioa arautzen duenak, 8. eta 14. artikuluetan ezarritakoa betez egingo da.

Leioa, 2003ko irailaren 23a.

Gerentea,

F.J. ANDECHAGA VIVANCO.


Azterketa dokumentala