Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

192. zk., 2003ko urriaren 2a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Iragarpenak

Osasun Saila
5326

LEHIAKETA PUBLIKOA, Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuarena, Gorlizko Ospitaleko sukaldeko janarien eta kafetegiaren ustiaketa zerbitzua kontratatzeko dena.

1.– Entitate esleitzailea:

a) Erakundea: Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzua.

b) Espedientea izapidetzen duen bulegoa: Gorlizko Ospitalea (Bizkaia).

c) Espediente zenbakia: 240/20/1/0864/O571/ 082003.

2.– Kontratuaren ezaugarriak.

a) Helburua: Gorlizko Ospitaleko sukaldeko janarien eta kafetegiaren ustiaketa zerbitzua.

b) Loteak: Bai, 1 eta 2.

c) Gauzatzeko lekua: Gorlizko Ospitalea.

d) Gauzatzeko epea: izenpetzen denetik bi urte.

3.– Izapideak, prozedura eta esleitzeko era.

a) Izapideak: arrunta.

b) Prozedura: irekia.

c) Esleitzeko era: lehiaketa publikoa.

4.– Lizitaziorako oinarrizko aurrekontua.

Gastuaren gehienezko zenbatekoa, 1 lotea: 940.000,00 euro (470.000,00 euro urteko).

Dirusarreren gutxienezko zenbatekoa, 2 lotea: 37.560,00 euro (18.780,00 euro urteko).

5.– Fidantzak:

Behin-behinekoa: Gastuaren lizitazio aurrekontuaren %2a.

6.– Agiriak eta argibideak.

a) Web orria: www.osakidetza-svs.org.

b) Entitatea: Gorlizko Ospitalea.

c) Helbidea: Astondo ibiltoki 2.

d) Herria eta posta kodea: 48630 Gorliz (Bizkaia).

e) Telefonoa: 94 400 66 22.

f) Telefaxa: 94 400 66 29.

g) Dokumentazioa eta informazioa jasotzeko azken eguna: 2002ko urriaren 17a, 15:00ak.

7.– Kontratistaren betebeharrak.

a) Sailkapena: Egungo araudiaren arabera: M taldea, 6 azpitaldea eta C kategoria, ekainaren 16ko 2/2000 Errege Dekretuan eta Administrazio Publikoetako Kontratuen Legeari buruzko urriaren 12ko 1098/2001 Errege Dekretuan jasotzen den moduan. Honen aurreko araudiaren arabera: III taldea, 8 azpitaldea eta C kategoria (1991ko urtarrilaren 30eko Aginduz aldatutako 1982ko azaroaren 24ko Ogasun Ministerioaren Agindua).

b) Bestelako betebeharrak: Karatulan, berariazko klausula administratiboen pleguan eta betekizun teknikoen pleguan adierazitakoak.

8.– Eskaintzak edo parte hartzeko eskabideak aurkeztea:

a) Aurkezteko azken eguna: 2003ko urriaren 20a, 14:00ak.

b) Aurkeztu beharreko agiriak: Karatulan, berariazko klausula administratiboen pleguan eta betekizun teknikoen pleguan eta II. eranskinean adierazitakoak.

c) Aurkezteko lekua: Gorlizko Ospitalea (Erosketa Departamentua). Astondo Ibiltoki 2. 48630 Gorliz.

d) Lizitatzaileak zenbat denbora eutsi behar dion bere eskaintzari (lehiaketa): Urte bi, izenpetu eta gero.

e) Aldaerak (lehiaketa): ez.

9.– Eskaintzak irekitzea.

a) Entitatea: Gorlizko Ospitalea.

b) Helbidea: Astondo ibiltoki 2.

c) Herria: 48630 Gorliz (Bizkaia).

d) Eguna: 2003ko urriaren 24a.

e) Ordua: 12:00.

10.– Bestelako argibideak.

11.– Iragarkien gastuak: esleipendunak ordainduko ditu.

Gorliz, 2003ko irailaren 8a.

Kontratazio Mahaiko lehendakaria,

M.ª JOSÉ NIETO FERRERAS.


Azterketa dokumentala