Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

188. zk., 2003ko irailaren 26a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Iragarpenak

Garraio eta Herri Lan Saila
5249

IRAGARKIA, Getariako portuan (Gipuzkoan) jabari publikoko portu-aldeko lurrak okupatzeko administrazio-emakida eskuratzeko eskaria jendaurrera ateratzeko dena.

2003ko uztailaren 17ko idazki bidez, Enrique Keller jaunak, Getariako Kostabela Bela Kirol Elkartearen izenean, Getarian portu-aldeko eremu bat okupatu eta bertan arrapala bat jartzeko administrazio-emakida eskatu dio Eusko Jaurlaritzari. Elkarteak ontziak uzteko eta etxola bat jartzeko nahi du eremu hori.

Hori guztia argitara ematen da interesdunek administrazio-espediente hori eta oinarrizko proiektua aztertu ahal izan ditzaten, eta, iragarpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera kontatzen hasita, 20 egun naturaleko epean, beren eskubideen arabera bidezkotzat jotzen dituzten alegazioak aurkeztu, Portu eta Itsas Gaietako Zuzendaritzan (Vitoria-Gasteizko Donostia kalea 1 - Lakua, 1 - 7. solairua) edo Gipuzkoako Portuen Lurralde Zerbitzuan (Donostia-San Sebastiángo kaiko pasealekua, 23).

Vitoria-Gasteiz, 2003ko abuztuaren 29a.

Portu eta Itsas Gaietako zuzendaria,

GUILLERMO GARATE URCELAY.


Azterketa dokumentala