Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

188. zk., 2003ko irailaren 26a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Justizi Administrazioa

Donostia-San Sebastiángo Lehen Auzialdiko 5 Zenbakiko Epaitegia
5236

EDIKTUA, 770/02 zenbakiko Prozedura Arruntaren ondoriozkoa.

JAKINARAZPEN-ZEDULA

Gaia judizio arrunta zelarik, Amparo Arteaga Carrey eta Generosa Carrey Maloren jaraunsle ezezagunen kontra, Isabel Martinez Zaratek eskaturik, Donostia-San Sebastiángo Lehen Auzialdiko 5 zk.ko Epaitegi honetan burututako 770/02 Prozedura Arruntean epai eman da, zeinaren idazpurua eta epaitza honako hauek baitira hitzez hitz:

174/03 ZENBAKIKO EPAIA

Donostia-San Sebastiánn, bi mila eta hiruko uztailaren hogeita bederatzian.

Maria Gema Luengo Gonzalezek, Donostia-San Sebastiángo Lehen Auzialdiko 5 zk.ko epaile magistratu denak, 770/02 zk.ko Prozedura Arruntaren autoak ikusi ditu. Amparo Arteaga Carrey eta Generosa Carrey Maloren jaraunsle ezezagunen kontra, prokuradoretzat Teresa Zulueta Calvo zuela eta letratutzat Natalia Puerta Sagarzazu, Isabel Martinez Zaratek sustatu zituen aipatu autoak eta euretan auzigaia jabetza baten gaineko deklarazioa zen. Eta Erregearen izenan eta eman zaizkidan eskumenez baliatuaz, ondoko epaitza ematen dut,

EPAITZA

Isabel Martínez Zárateren ordezkaritza prozesalak aurkeztutako demanda ezestsi egiten dut, eta hala egin behar-eta, demandatuak beherago zehazten den erregistro-finka eskuratzeari dagokionez, euren kontrako uzi guztietatik absolbitzen diut Amparo Arteaga Carrey eta Generosa Carrey Maloren jaraunsle ezezagunak. Delako finka: 5314/1 zk.duna, Artxiboko 385 liburukian inskribatua, 163 liburua, 169 folioa, Donostiako Jabetza-Erregistrokoa. Eta prozedura honetako kostuak berariaz ezartzen zaizkio demandatuari.

Parteei jakinarazi bekie ebazpen hau, irmoa ez dela eta bere kontra apelazio-errekurtsoa aurkez daitekeela adieraziaz. Errekurtso hori epaitegi honetan aurkeztu beharko da, jakinarazpena egin eta hurrengo egunetik harako bost eguneko epearen barruan, eta behin aurkeztu ondoren Gipuzkoako Probintzia Auzitegiak ebatziko du.

Eta epai hau eman, agindu eta sinatu egiten dut. Bestalde, epai honen testigantza bat emanen da, autoei batu dakien hain justu ere.

Eta demandatu diren Generosa Carrey Maloren jaraunsle ezezagunei behar bezalako jakinarazpena egiteko balio dezan ematen eta sinatzen dut hau, Donostian (Gipuzkoako), bi mila eta hiruko uztailaren hogeita hamarrean.

IDAZKARIA.


Azterketa dokumentala