Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

188. zk., 2003ko irailaren 26a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Agintariak eta Langileria

Arabako Foru Aldundia
5226

IRAGARKIA, Zerbitzu Orokorren Zuzendaritzako Laborategi Orokorreko Zerbitzuaren buruaren lanpostua izendapen askeko sistemaren bidez betetzeko deialdiari buruzkoa.

Araba Lurralde Historikoko Aldizkari Ofizialean, 2003ko irailaren 19ko 109 zenbakian, argitaratu zen Zerbitzu Orokorren Zuzendaritzako Laborategi Orokorreko Zerbitzuaren buruaren lanpostua izendapen askeko sistemaren bidez betetzeko deialdia.

Lehendakaritzako foru diputatuari zuzenduko dizkiote interesatuek euren eskabideak, eta Arabako Foru Aldundiko Erregistro Orokorrean aurkeztuko dituzte, edo Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legeko 38. artikuluan jasotako edozein bide erabiliz. Hamabost egun balioduneko epea izango da, iragarki hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2003ko irailaren 17a.

Langile Zerbitzuko burua,

JOAQUÍN ERVITÍ ORTIZ.


Azterketa dokumentala