Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

186. zk., 2003ko irailaren 24a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Iragarpenak

Lurralde Antolamendu eta Ingurumen Saila
5201

IRAGARKIA, "Torre Madariaga deritzona eta alboko erakinak birgaitzeko eta egokitzeko lanaren eta kanpoaldetik urbanizatu beharreko lanen oinarrizko proiektuaren erredakzioa, exekuzio proiektua, segurtasun eta osasun ikerketa eta kalitate-kontrolaren programa, lanaren zuzendaritza, lanaren exekuzioaren zuzendaritza eta segurtasun eta osasunaren koordinazioa" burutzeko kontratua esleitu dela jakinarazteko dena. (19A/03).

1.– Erakunde esleitzailea.

a) Erakundea: Lurralde Antolamendu eta Ingurumen Saila.

b) Espedientea izapidetzen duen bulegoa: Kontratazio Zerbitzua (Lurralde Antolamendu eta Ingurumen Saila).

c) Espediente-zenbakia: 19A/03

2.– Kontratuaren ezaugarriak.

a) Kontratu-mota: aholkularitza eta laguntza.

b) Helburua: "Torre Madariaga deritzona eta alboko erakinak birgaitzeko eta egokitzeko lanaren eta kanpoaldetik urbanizatu beharreko lanen oinarrizko proiektuaren erredakzioa, exekuzio proiektua, segurtasun eta osasun ikerketa eta kalitate-kontrolaren programa, lanaren zuzendaritza, lanaren exekuzioaren zuzendaritza eta segurtasun eta osasunaren koordinazioa"

c) Loteak: ez.

d) Lizitaziorako iragarkia argitaratu den eguna eta aldizkari ofiziala: 2003ko maiatzaren 7ko EHAA, 87 zenbakia.

3.– Izapideak, prozedura eta esleitzeko era.

a) Izapideak: ohikoak.

b) Prozedura: irekia.

c) Esleitzeko era: lehiaketa.

4.– Lizitaziorako oinarrizko aurrekontua edo ustiatzeko kanona.

Guztira: hirurehun eta berrogeita bi mila eta berrehun (342.200) euro, balio erantsiaren gaineko zerga barne.

5.– Esleipena.

a) Eguna: 2003ko uztailaren 30a.

b) Kontratista: Iñaki Aurrekoetxea eta Bazkideak, SL.

c) Nazionalitatea: espainiarra.

d) Esleipenaren zenbatekoa: berrehun eta berrogei mila (240.000) euro.

Vitoria-Gasteiz, 2003ko uztailaren 30a.

Zerbitzu zuzendaria,

ABEL MUNIATEGI ELORZA.

(Lurralde Antolamendu eta Ingurumen sailburuaren 2003ko uztailaren 24ko Agindua, Zerbitzu zuzendaria ez dagoenean jarraitu beharreko arauak ematen dituena.)


Azterketa dokumentala