Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

186. zk., 2003ko irailaren 24a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Bestelako Xedapenak

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila
5192

AGINDUA, 2003ko uztailaren 30ekoa, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuarena, Urduñako (Bizkaia) "Nuestra Señora de la Antigua" ikastetxe pribatuaren baimena aldatzeko dena.

Haur Hezkuntza, Lehen Hezkuntza eta Hezkuntza Berezia irakasteko eta Lanbide Heziketako heziketa zikloak murrizteko baimena eskatuz Urduñako (Bizkaia) "Nuestra Señora de la Antigua" ikastetxe pribatuaren erakunde titularraren ordezkariak hasarazi duen espedientea aztertu da.

Espediente horri Hezkuntzako Bizkaiko Lurralde Ordezkaritzak egin dizkio izapideak, indarreko arauek eskatzen dituzten agiriak erantsi zaizkio, eta eskumena duten erakundeek eman diote informea.

Unibertsitateaz kanpoko araubide orokorreko irakaskuntzak eskaintzeko baimena ikastetxe pribatuei emateari buruzko apirilaren 3ko 332/1992 Errege Dekretua (9ko EAO), unibertsitateaz kanpoko araubide orokorreko irakaskuntzak ematen dituzten ikastetxeen gutxieneko baldintzak ezartzeko den ekainaren 14ko 1004/1991 Errege Dekretua (26ko EAO), beharrizan bereziak dituzten ikasleak eskolatzeko irizpideak ezartzeko eta ikasle horiek behar dituzten baliabideak hezkuntza-sistemako maila guztietara helarazteko 1998ko uztailaren 30eko Agindua (abuztuaren 31ko EHAA), eta indarrean dauden eta gai horretan erabiltzeko diren gainerako xedapenak ikusi ondoren, hau

EBATZI DUT:

1. artikulua.– - Haur Hezkuntza (1. eta 2. zikloak), Lehen Hezkuntza eta Hezkuntza Berezia irakasteko eta Lanbide Heziketako Hezkuntza Zikloak murrizteko baimena ematen zaio ondoren adierazen den ikastetxeari:

Kode zenbakia: 48006589

Izen generikoa: Haur Hezkuntzako, Lehen Hezkuntzako eta Bigarren Hezkuntzako ikastetxe pribatua.

Izen espezifikoa: "Nuestra Señora de la Antigua"

Titularra: PP. Josefinos de Murialdo.

– Helbidea: Foruen plaza, 5.

Udalerria: Urduña

Lurralde Historikoa: (Bizkaia).

Baimena:

Haur Hezkuntzako 1. zikloa irakastea, 4 unitatetarako edukieraz.

Haur Hezkuntzako 2. zikloa irakastea, 3 unitatetarako edukieraz.

– Lehenengo Hezkuntza, 8 unitatetarako edukieraz.

– Hezkuntza Berezia, 2 unitaterako edukieraz.

– Lanbide Heziketa hiru hezkuntza ziklo murriztea ("Natur ingurunean gorputz-eta kirol-ekintzak eroatea", familia: gorputz- eta kirol-ekintzak; "Kudeaketa administratiboa", familia: Administrazioa; eta "Merkataritza", familia: Merkataritza eta marketinga).

Ikastetxearen osaera:

– Haur Hezkuntzako 1. zikloa: 4 unitate, 8, 13 edo 18 ikaspostutarako edukiera izango dutenak, ikasleak, hurrenez hurren, urtebetez beherakoak, urtebetetik bi urtera bitartekoak, edo bi urtetik hiru urtera bitartekoak izatearen arabera.

– Haur Hezkuntzako 2. zikloa: 3 unitate 75 ikaspostutarako edukieraz.

– Lehen Hezkuntza: 8 unitate 200 ikaspostutarako edukieraz.

– Hezkuntza Berezia: 2 unitate.

– Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza: 8 unitate 240 ikaspostutarako edukieraz.

– Batxilergoa: Modalitateak: "Natur eta Osasun-zientziak" eta "Giza eta Gizarte-zientziak", 6 unitaterekin eta 210 ikasposturekin.

– Lanbide Heziketa:

Familia: Ostalaritza eta Turismoa:

– Sukaldaritzako erdi mailako prestakuntza-zikloa. Edukiera: ziklo bat.

2. artikulua.– Indarrean dauden legeak betetzera beharturik gelditzen da ikastetxea agindu honen bidez baimendutako unitateetako irakasleen tituluei dagokienez. Bestela, bidezkoa litzateke emandako baimena baliogabetzea.

3. artikulua.– Ikastetxeak NBE CPI/96 Eraikuntzako Oinarrizko Araua bete beharko du, suteen aurka babesteko eraikinek bete beharreko baldintzei buruzkoa (urriaren 4ko 2177/1996 Errege Dekretuak onartua), bai eta indarreko legeriak ezartzen dituen higiene, akustika, bizigarritasun, segurtasun eta irisgarritasun baldintzak ere.

AZKEN XEDAPENAK

Lehenengoa.– Agindu honetan dagoen baimen-emate honek ez dauka bere baitan, inola ere, hezkuntza-itunen araubidearen bitartezko laguntzak lortzea.

Bigarrena.– Agindu honen kontra aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkeztu ahal zaio Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuari, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunean kontatzen hasita, hilabeteko epean; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkeztu ahal da Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusian, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunetik aurrera, bi hilabeteko epearen barruan.

Vitoria-Gasteiz, 2003ko uztailaren 30a.

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburua.

ANJELES IZTUETA AZKUE.


Azterketa dokumentala