Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

186. zk., 2003ko irailaren 24a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Bestelako Xedapenak

Jaurlaritzaren Lehendakaritza
5187

EBAZPENA, 2003ko irailaren 8koa, Emakumearen Euskal Erakundeko zuzendariarena. Ebazpen honen bidez, ekintza positiborako udal-planak onartuta dituzten Euskal Autonomia Erkidegoko udalei 2003. urtean emandako dirulaguntzen zerrenda argitara ematen da.

2003ko uztailaren 29an zenbait ebazpen berariazko eta banakako hartu ziren. Horien bidez dirulaguntzak esleitzea erabaki zen, gizonezkoen eta emakumezkoen arteko aukera-berdintasunari buruzko informazioarekin, sentsibilizazioarekin eta prestakuntzarekin zerikusia duten jarduerak egiteko. Ekintza positiborako udal-planak onartuta dituzten Euskal Autonomia Erkidegoko udalei 2003. urteko ekitaldian eman beharreko dirulaguntzak arautzen dituen Emakumearen Euskal Erakundeko zuzendariaren 2003ko apirilaren 15eko Ebazpenean oinarrituta esleitu ziren dirulaguntzak. Bestalde, adierazitako ebazpenak dirulaguntzak eskatu zituzten udalei jakinarazi zitzaizkien, deialdirako ebazpenaren 13. artikuluan ezartzen den bezalaxe.

Deialdirako ebazpenaren 13. artikuluan, era berean, emandako dirulaguntzen zerrenda argitaratuko dela ezartzen da, eta horretan oinarrituta, ondokoa

EBATZI DUT:

Lehenik.– Ekintza positiborako udal-planak onartuta dituzten Euskal Autonomia Erkidegoko udalei 2003. urtean emandako dirulaguntzen zerrenda argitara ematea. Adierazitako zerrenda Ebazpen honen Eranskin gisa jasotzen da.

Bigarren.– Ebazpen honen aurka aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkez dakioke Emakumearen Euskal Erakundeko zuzendariari, hilabeteko epean; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Administrazioarekiko Auzietako Epaitegian, bi hileko epean. Ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunetik aurrera zenbatuko dira epeok.

Vitoria-Gasteiz, 2003ko irailaren 8a

Emakumearen Euskal Erakundeko zuzendaria,

TXARO ARTEAGA ANSA.

ERANSKINA / ANEXO

	ERAKUNDEA	 ZENBATEKOA (EURO)
	ENTIDAD	IMPORTE (EUROS)
AYUNTAMIENTO DE VITORIA-GASTEIZ	6.000,-	
AYUNTAMIENTO DE LLODIO	375,-	
AYUNTAMIENTO DE HERNANI	1.340,-	
AYUNTAMIENTO DE IRUN	2.400,-	
AYUNTAMIENTO DE ARRASATE-MONDRAGON	6.000,-	
AYUNTAMIENTO DE BERRIZ	3.425,-	
AYUNTAMIENTO DE EIBAR	3.850,-	
AYUNTAMIENTO DE ORTUELLA	750,-	
AYUNTAMIENTO DE ONDARROA	4.400,-	
AYUNTAMIENTO DE ZALLA	625,-	
AYUNTAMIENTO DE BERANGO	1.135,-	
AYUNTAMIENTO DE ERMUA	3.820,-	
AYUNTAMIENTO DE GERNIKA-LUMO	1.400,-	
AYUNTAMIENTO DE MUSKIZ	900,-	
AYUNTAMIENTO DE MUNGIA	380,-	
AYUNTAMIENTO DE BALMASEDA	1.090,-	
AYUNTAMIENTO DE BILBAO	6.000,-	

Azterketa dokumentala