Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

185. zk., 2003ko irailaren 23a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Iragarpenak

Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza Saila
5181

IRAGARKIA, Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza Saileko Azterlanen eta Araubide Juridikoaren zuzendariarena, 228/03 zenbakiko administrazioarekiko auzietako errekurtsoarekin zerikusia duen 03.0268.01.02.01.02 zenbakiko administrazio errekurtsoaren espedientea bidal dadila eskatu dela eta interesa duten hirugarrenei zitazioa egiten zaiela jakinarazteko dena.

Ezin izan da Porfirio Fernández Ruiz aurkitu administrazio espedientean agertzen den helbidean (Martin Olabe kalea, 4 2.); hori dela eta, honen bidez Vitoria-Gasteizko Administraazioarekiko-auzietako 2 zenbakiko epaitegian goian aipatu espedientea bidaltzeko eskatu dela jakinarazten zaio. Espediente hori Aplifunsak eskatu duelako ireki da, eta 01/2003/73 zehapen-espedientean Lan eta Gizarte Segurantza zuzendariak emandako ebazpenaren kontrakoa da.

Administrazioarekiko auzien jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 49. artikuluak dioenaren arabera, Porfirio Fernández Ruiz jaunari zitazioa egiten zaio, baita jakinarazi ere, aipatu prozedura judizialean ager daitekeela bederatzi eguneko epean, iragarkia hau argitaratzen den egunaren biharamunetik kontatua.

Vitoria-Gasteiz, 2003ko irailaren 12a.

Azterlanen eta Araubide Juridikoaren zuzendaria,

ABEL LOPEZ DE AGUILETA QUINTANA.


Azterketa dokumentala