Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

185. zk., 2003ko irailaren 23a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Iragarpenak

Herrizaingo Saila
5180

IRAGARKIA, Jendaurreko Ikuskizun eta Jolas-jarduerei buruzko azaroaren 10eko 4/1995 Legearekiko arau-hausteei buruzko zehapen-espediente bat –beherago zehaztutakoa– irekitzeko, Joko eta Ikuskizun zuzendariak emandako Ebazpena jakinarazteko dena.

Aipatu ebazpena jakinarazteko ahaleginik egin bada ere, jakinarazpena ezin izan denez egin, iragarki hau argitara ematen da, betiere, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.4 eta 61.artikuluetan xedatutakoa beteaz.

Eta iragarki hau, interesatuak jakinaren gainean egon daitezen egiten da, eta bai (beheragoko oharrekin) eurentzako jakinarazpentzat har dezaten ere:

1.– Espedientea Joko eta Ikuskizun Zuzendaritzan dago eta bertan azter dezakezu. Bestalde, zeure defentsaren alde egiteko, bidezko deritzezun alegazioak, agiriak eta argibideak aurkez ditzakezu, eta horretaz gain, egoki bada, prozeduran baliarazi nahi dituzun frogak proposa ditzakezu. Epea, betiere, 15 egun baliodunekoa izango da, iragarki hau argitaratu eta hurrengo egunetik hara zenbatuta. Joko eta Ikuskizun Zuzendaritzaren helbidea hauxe da: Donostia kalea, 1 Gasteiz

2.– Aipatutako epea igaro, eta zigor prozedura abiarazteko ebazpenaren edukiari buruzko alegaziorik egiten ez bada, hasiera hori ebazpen-proposamen kontsideratuko da, eta eman dadin zigor-ebazpenaren aurretiko izapideak bukatutzat joko dira.

IZEN-ABIZENAK	ESP.ZK	LEGE-AHUSTE	IREKITZEKO 	HAUTSI

	DATA		DATA	 ARAUA

APELLIDOS Y NOMBRE	N.º EXP.	FECHA	FECHA	 ART.

		INFRACCION	INCOACIÓN	 INFRINGIDO

PORTILLO ARGOS, PEDRO 	75/03-RT	25/06/03	14/07/03	 33H)

Vitoria-Gasteiz, 2003ko abuztuaren 6a

Joko eta Ikuskizun zuzendaria,

ALBERTO SANZ URIEN.


Azterketa dokumentala