
185. zk., 2003ko irailaren 23a, asteartea
- Bestelako formatuak:
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
Iragarpenak
Herrizaingo Saila
5179
IRAGARKIA, Adelaida Purificación Amunarriz Indo andreak eta Juan Cruz Chinchurreta Díaz jaunak Segurtasun Sailburuordetzari egindako eskabideei emandako erantzunak jakinarazteko dena.
2003ko martxoaren 17an izenburuan aipatzen diren interesatuek egindako eskaerei (Segurtasun Sailburuordetza honetako organoei zuzendatutakoak) emandako erantzunen jakinarazpena ezin izan denez egin, iragarki hau argitaratzen da, Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.5 eta 61. artikuluetan xedatutakoa betez. Era berean, jakinarazten zaie interesatuak Segurtasuneko Sailburuordearen Kabinetera (Kale Nagusia, 81-3.solairua Bilbo) joan daitezkeela iragarki hau argitaratu eta biharamunetik 15 eguneko epean. Horrela, euren esku izango dituzte jakinarazpena eta erantzunaren edukin osoa.
Bilbao, 2003ko abuztuaren 6a.
Segurtasun Sailburuordearen Kabineteko zuzendaria,
JAVIER INDA ORTIZ DE ZARATE.
RSS