Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

185. zk., 2003ko irailaren 23a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Iragarpenak

Industria, Merkataritza eta Turismo Saila
5178

LEHIAKETA PUBLIKOA. "Turismoari buruzko Euskadiko zenbait argitalpen egitea, eguneratzea eta datuak zuzentzea" xede duen kontratua esleitzeko iragarkia. (Espedientea: ICT 41/22/03).

1.– Entitate esleitzailea.

a) Erakundea: Eusko Jaurlaritza. Industria, Merkataritza eta Turismo Saila

b) Espedientea izapidetzen duen bulegoa: Kontratazio-mahaia.

c) Espedientearen zenbakia: ICT 41/22/03.

2.– Kontratuaren ezaugarriak.

a) Helburua: Turismoari buruzko argitalpenak eguneratzea.

b) Loteak: ez.

c) Gauzatzeko lekua: ikusi oinarri teknikoen plegua.

d) Gauzatzeko epea (hilabeteak) edo entregatzeko azken eguna: bi hilabetekoa izango da, esleipena jakinarazi eta behin betiko bermea gordailuan uzten den egunetik hasita.

3.– Izapideak, prozedura eta esleitzeko era.

a) Izapideak: presakoak.

b) Prozedura: irekia.

c) Esleitzeko era: lehiaketa publikoa.

4.– Lizitaziorako oinarrizko aurrekontua. Kontratuak gehienez jota izango duen aurrekontua: hirurogeita hamalau mila eta bostehun (74.500,00) euro.

5.– Behin-behineko fidantza: 1.490 euro.

6.– Agiriak eta argibideak.

a) Entitatea: Eusko Jaurlaritza. Industria, Merkataritza eta Turismo Saila (Lakua I eraikina, 5. solairua).

b) Helbidea: Donostia kalea 1.

c) Herria eta posta-kodea: Vitoria-Gasteiz 01010.

d) Telefonoa: (945) 019921.

e) Faxa: (945) 019931.

f) Agiriak eta argibideak eskuratzeko azken eguna: 2003ko urriaren 1a.

7.– Kontratistaren betebeharrak.

a) Sailkapena: ez.

b) Ekonomia- eta finantza-kaudimena eta gaitasun teknikoa eta profesionala:

– Finantza-erakundeek emandako txostena edo, halakorik izanez gero, arrisku profesionalengatiko kalteordain-asegurua baduela egiaztatzen duen ziurtagiria.

– Azken hiru urteetan egindako zerbitzu edo lanik garrantzizkoenen zerrenda; horien zenbatekoa, egunak eta onuradun publikoak edo pribatuak jasoz.

8.– Eskaintzak edo parte hartzeko eskabideak aurkeztea.

a) Aurkezteko azken eguna: 2003ko urriaren 2a, 10:00ak baino lehen.

b) Aurkeztu beharreko agiriak: ikusi pleguak.

c) Aurkezteko lekua: Kontratazio Mahaiko Idazkaritza.

1.a Entitatea: Eusko Jaurlaritza. Industria, Merkataritza eta Turismo Saila (Lakua I eraikina, 5. solairua).

2.a Helbidea: Donostia kalea 1.

3.a Herria eta posta-kodea: Vitoria-Gasteiz 01010.

d) Lizitatzaileak zenbat denbora eutsi behar dion bere eskaintzari (lehiaketa): hiru hilabete, eskaintzak irekitzen direnetik.

e) Aldaerak: ez.

f) Prozedura mugatua izanez gero, eskaintzak aurkezteko deia egingo zaien enpresen kopurua: ez.

9.– Eskaintzak irekitzea.

a) Entitatea: Eusko Jaurlaritza. Industria, Merkataritza eta Turismo Saila

b) Helbidea: Donostia kalea 1, Lakua I eraikina, 5. solairua.

c) Herria eta posta-kodea: Vitoria-Gasteiz 01010.

d) Eguna: 2003ko urriaren 8a.

e) Ordua: 12:00.

10.– Bestelako argibideak: ikusi pleguak.

11.– Iragarkien gastuak: esleipendunak ordainduko ditu.

12.– Iragarkia Europako Erkidegoen Aldizkari Ofizialera bidali den eguna:

13.– Deialdiari buruzko argibideak lortzeko edo pleguak eskuratzeko informatika-ataria edo web-orria:

– www.ej-gv.net.

Vitoria-Gasteiz, 2003ko irailaren 5a.

Administrazio eta Plangintza sailburuordea,

JOSE IGNACIO ZUDAIRE ARANA.


Azterketa dokumentala