
185. zk., 2003ko irailaren 23a, asteartea
- Bestelako formatuak:
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
Iragarpenak
Industria, Merkataritza eta Turismo Saila
5177
LEHIAKETA PUBLIKOA. "Umeentzako 2003-2004 Gabonetako Parkean Industria, Merkataritza eta Turismo Sailak jarri nahi duen erakuslekua diseinatu, egin eta laguntza teknikoa emateko kontratazioa egitea" xede duen kontratua esleitzeko iragarkia. (Espedientea: ICT 13/21/03).
1.– Entitate esleitzailea.
a) Erakundea: Eusko Jaurlaritza. Industria, Merkataritza eta Turismo Saila
b) Espedientea izapidetzen duen bulegoa: Kontratazio-mahaia.
c) Espedientearen zenbakia: ICT 13/21/03.
2.– Kontratuaren ezaugarriak.
a) Helburua: Erakuslekua diseinatzea eta egitea.
b) Loteak:
1. lotea: Umeentzako Gabonetako Parkean (P.I.N.) erakuslekua egitea.
2. lotea: P.I.N.–U.G.P.n parte hartzen dutenentzako opariak hornitzea.
c) Gauzatzeko lekua: ikusi oinarri teknikoen plegua.
d) Gauzatzeko epea (hilabeteak) edo entregatzeko azken eguna: kontratua esleitu eta behin betiko bermea gordailuan jartzen den egunetik hasita, Umeentzako Gabonetako Parkea amaitu arte, betiere, oinarri teknikoen pleguan ezarritako epe partzialak kontuan hartuta.
3.– Izapideak, prozedura eta esleitzeko era.
a) Izapideak: ohikoak.
b) Prozedura: irekia.
c) Esleitzeko era: lehiaketa publikoa.
4.– Lizitaziorako oinarrizko aurrekontua. Kontratuaren aurrekontua, gehienez jota, honako hau izango da:
1. lotea: 34.378,00 euro.
2. lotea: 34.378,00 euro.
5.– Behin-behineko fidantza:
1. lotea: 687,56 euro.
2. lotea: 687,56 euro.
6.– Agiriak eta argibideak.
a) Entitatea: Eusko Jaurlaritza. Industria, Merkataritza eta Turismo Saila (Lakua I eraikina, 5. solairua).
b) Helbidea: Donostia kalea 1.
c) Herria eta posta-kodea: Vitoria-Gasteiz 01010.
d) Telefonoa: (945) 019921.
e) Faxa: (945) 019931.
f) Agiriak eta argibideak eskuratzeko azken eguna: 2003ko urriaren 7a.
7.– Kontratistaren betebeharrak.
a) Sailkapena: ez.
b) Ekonomia- eta finantza-kaudimena eta gaitasun teknikoa eta profesionala:
– Finantza-erakundeek emandako txostena edo, halakorik izanez gero, arrisku profesionalengatiko kalteordain-asegurua baduela egiaztatzen duen ziurtagiria.
– Azken hiru urteetan egindako zerbitzu edo lanik garrantzizkoenen zerrenda; horien zenbatekoa, egunak eta onuradun publikoak edo pribatuak jasoz.
8.– Eskaintzak edo parte hartzeko eskabideak aurkeztea.
a) Aurkezteko azken eguna: 2003ko urriaren 8ko 10:00ak baino lehen.
b) Aurkeztu beharreko agiriak: ikusi pleguak.
c) Aurkezteko lekua: Kontratazio Mahaiko Idazkaritza.
1.a Entitatea: Eusko Jaurlaritza. Industria, Merkataritza eta Turismo Saila (Lakua I eraikina, 5. solairua).
2.a Helbidea: Donostia kalea 1.
3.a Herria eta posta-kodea: Vitoria-Gasteiz 01010.
d) Lizitatzaileak zenbat denbora eutsi behar dion bere eskaintzari (lehiaketa): hiru hilabete, eskaintzak irekitzen direnetik.
e) Aldaerak: Lizitatzaileak 2. lotean opari-multzo bat baino gehiago aurkeztu ahal izango du, multzo bakoitzean bina opari daudela, betiere, oinarri teknikoen pleguan adierazitako ezaugarriak errespetatuta.
f) Prozedura mugatua izanez gero, eskaintzak aurkezteko deia egingo zaien enpresen kopurua: ez.
9.– Eskaintzak irekitzea.
a) Entitatea: Eusko Jaurlaritza. Industria, Merkataritza eta Turismo Saila
b) Helbidea: Donostia kalea 1, Lakua I eraikina, 5. solairua.
c) Herria eta posta-kodea: Vitoria-Gasteiz 01010.
d) Eguna: 2003ko urriaren 14a.
e) Ordua: 12:00.
10.– Bestelako argibideak: ikusi pleguak.
11.– Iragarkien gastuak: esleipendunak ordainduko ditu.
12.– Iragarkia Europako Erkidegoen Aldizkari Ofizialera bidali den eguna:
13.– Deialdiari buruzko argibideak lortzeko edo pleguak eskuratzeko informatika-ataria edo web-orria:
– www.ej-gv.net.
Vitoria-Gasteiz, 2003ko irailaren 5a.
Administrazio eta Plangintza sailburuordea,
JOSE IGNACIO ZUDAIRE ARANA.
RSS