Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

185. zk., 2003ko irailaren 23a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Iragarpenak

Industria, Merkataritza eta Turismo Saila
5176

IRAGARKIA. Honen bidez jendaurrean jakinarazi nahi da kanpoko merkataritzan eta nazioarteko marketinean prestakuntza-ikastaroa antolatzeko kontratua esleitu dela. (Espedientea: I.C.T. 23/15/03).

1.– Entitate esleitzailea.

a) Erakundea: Eusko Jaurlaritza. Industria, Merkataritza eta Turismo Saila

b) Espedientea izapidetzen duen bulegoa: Kontratazio-mahaia.

c) Espediente-zenbakia: I.C.T. 23/15/03.

2.– Kontratuaren ezaugarriak.

a) Kontratu-mota: aholkularitza eta sorospena.

b) Helburua: kanpo-merkataritzan prestakuntza eta hautaketa bideratzeko ikastaroa antolatzea.

c) Loteak: ez.

d) Lizitaziorako iragarkia argitaratu den eguna edo aldizkari ofiziala: 2003ko apirilaren 23ko EHAA, 79 zenbakia.

3.– Izapideak, prozedura eta esleitzeko era.

a) Izapideak: ohikoak.

b) Prozedura: irekia.

c) Esleitzeko era: lehiaketa publikoa.

4.– Lehiaketarako oinarrizko aurrekontua. Kontratuak gehienez izango duen aurrekontua: berrogeita hemezortzi mila (58.000,00) euro, BEZ barnean dela. Horrez gainera, kontratuaren esleipen-hartzaile den erakundearekin kitapena egiterakoan, 14.000,00 euroko diru-kopurua ere egongo da, ikastaroan parte hartzen dutenei joan-etorrietarako ordainsariak emateko, xede horretarako bakarrik. Parte-hartzaileetako bakoitzak bere etxetik ikastaroa ematen den lekuraino joateko zein garraio-modu duen merkeen, horixe hartuko da oinarritzat ordainsariak kalkularatzerako orduan.

5.– Esleipena.

d) Eguna: 2003ko ekainaren 4a.

b) Kontratista: Euskal Herriko Unibertsitatea / Saila: Ekonomia Aplikatua, V.

c) Nazionalitatea: espainiarra.

d) Esleipenaren zenbatekoa: 45.003,29 euro, eta 14.000 euro ordainsarietarako.

Vitoria-Gasteiz, 2003ko uztailaren 4a.

Administrazio eta Plangintza sailburuordea,

JOSE IGNACIO ZUDAIRE ARANA.


Azterketa dokumentala