Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

185. zk., 2003ko irailaren 23a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Iragarpenak

Industria, Merkataritza eta Turismo Saila
5175

IRAGARKIA. Honen bidez jendaurrean jakinarazi nahi da Merkataritzarako Informatika Plana ezartzeko kontratua esleitu dela (Espedientea: I.C.T. 31/14/03).

1.– Entitate esleitzailea.

a) Erakundea: Eusko Jaurlaritza. Industria, Merkataritza eta Turismo Saila.

b) Espedientea izapidetzen duen bulegoa: Kontratazio-mahaia.

c) Espediente-zenbakia: I.C.T. 31/14/03.

2.– Kontratuaren ezaugarriak.

a) Kontratu-mota: aholkularitza eta sorospena.

b) Helburua: merkataritza-kudeaketan aplikatutako teknologia berriak jakinaraztea eta jendea arlo horretan prestatzea.

c) Loteak: ez.

d) Lizitaziorako iragarkia argitaratu den eguna edo aldizkari ofiziala: 2003ko apirilaren 23ko EHAA, 79 zenbakia.

3.– Izapideak, prozedura eta esleitzeko era.

a) Izapideak: ohikoak.

b) Prozedura: irekia.

c) Esleitzeko era: lehiaketa publikoa.

4.– Lehiaketarako oinarrizko aurrekontua. Kontratuak gehienez izango duen aurrekontua: berrehun eta berrogei mila (240.000,00) euro.

5.– Esleipena.

d) Eguna: 2003ko ekainaren 12a.

b) Kontratista: Consultoría y Tecnología para el Comercio, S.L. (CONSULTEC).

c) Nazionalitatea: espainiarra.

d) Esleipenaren zenbatekoa: 238.000,00 euro.

Vitoria-Gasteiz, 2003ko uztailaren 4a.

Administrazio eta Plangintza sailburuordea,

JOSE IGNACIO ZUDAIRE ARANA.


Azterketa dokumentala