Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

185. zk., 2003ko irailaren 23a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Bestelako Xedapenak

Nekazaritza eta Arrantza Saila
5172

EBAZPENA, 2003ko uztailaren 28koa, Arrantza zuzendariarena, "Prestige" petroliontziak izandako istripuak kaltetutakoentzako 2003ko ekitaldirako diru laguntzak finantzatzeko kreditua handitu duena. Izan ere, laguntza horiek 2003ko martxoaren 14ko Agindu bidez arautu dira.

Nekazaritza eta Arrantza sailburuak 2003ko martxoaren 14an emandako aginduaren bidez "Prestige" petroliontziak izandako istripuak kaltetutakoentzako diru laguntzak arautu ziren.

Diru laguntza-deialdi hori finantzatzeari begira, eta agindu horren 4. artikuluan ezarritakoaren arabera, Gobernu-Kontseiluak, 2003ko martxoaren 18an, 3.000.000 eurotik gorako gastua onartu zuen eta 4.785.840 eurotan finkatu zuen gehienezko gastua.

Nolanahi ere, artikulu horrekin bat, zenbateko horrek aurrekontu-aldaketak izan ditzake, eskatutako laguntzen guztizkoa kontutan hartuta, Nekazaritza eta Arrantza Sailaren beste programa batzuek gauzatzetik eta Nekazaritza eta Arrantza Sailaren eta beste erakunde publikoen artean ezarri beharreko lankidetza-hitzarmenetatik atera daitezkeen aurrekontu-baliabide agortu gabeen arabera; beti ere, laguntzei buruzko ebazpena eman baino lehen.

Aipatutako diru laguntza horietara biltzeko aurkeztutako eskabideak aztertu eta gero, eta, kalte ekonomikoak ordaintzeko laguntza horien garrantzia kontuan hartuta, beharrezkoa da deialdi hori finantzatzeko jarritako diru-baliabideak handitzea.

Horrela, 4. artikulu horrek gaitutako kreditua eta aurrekontu-eskuarteak kontuan hartuta, beharrezkoa da kreditua 708.025 eurotan handitzea, 03.0.1.13.21. 0100.4.453.01.71120.005.V. aplikazioan jasoz.

Horiek horrela, honako hau

EBATZI DUT

"Prestige" petroliontziak izandako istripuak kaltetutakoentzako diru laguntzak finantzatzeko kreditua 708.025 eurotan handitzea. Izan ere, laguntza horiek 2003ko martxoaren 14ko Agindu bidez arautu dira. Beraz, baimendutako gehienezko gastua 5.493.865 eurotan ezarri da.

Vitoria-Gasteiz, 2003ko uztailaren 28a.

Arrantza zuzendaria,

JOSU SANTIAGO BURRUTXAGA.


Azterketa dokumentala