Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

185. zk., 2003ko irailaren 23a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Bestelako Xedapenak

Nekazaritza eta Arrantza Saila
5171

AGINDUA, 2003ko abuztuaren 1ekoa, Nekazaritza eta Arrantza sailburuarena, Euskal Autonomia Erkidegoan esne gordinaren ekoizpenaren higiene- eta osasun-baldintzak kontrolatzeko eta ebaluatzeko laboratorio ofizialak izendatu dituena.

Martxoaren 4ko 55/2003 Dekretuaren bidez (EHAA, 53. zk.koa, 2003-03-14), Euskal Autonomia Erkidegoan esne gordina ekoizteko higiene- eta osasun-baldintzak kontrolatzeko eta ebaluatzeko gidalerroak ezarri ziren, Europako Erkidegoko eta Espainia estatuko arauak garatzeari eta aplikatzeari begira.

Dekretu horren 3.1) artikuluan, laboratorio ofiziala zertan den zehaztu da, hau da, Euskal Autonomia Erkidegoan esneari buruzko kontrol ofizialak egiteari begira Eusko Jaurlaritzako Nekazaritza eta Arrantza Sailak baimendutako eta behar bezala egiaztaturik dagoen laboratorio oro.

Era berean, 8. artikulan honela dio: "Nekazaritza eta Arrantza sailburuaren aginduz izendatuko da, foru aldundien proposamenak kontuan izanik, eta nekazaritzako elikagaien laboratorioak onartzea, kreditatzea eta kontrolatzea arautzen duten xedapen arautzaileekin bat etorriz". Laboratorio ofizial horrek egin beharko du Euskal Autonomia Erkidegoko esne gordinaren kalitatearen kontrol ofiziala".

Horiek horrela, foru aldundiek bi laboratorio ofizial proposatu dute Euskal Autonomia Erkidegoan esne gordinaren ekoizpenaren higiene- eta osasun-baldintzak kontrolatzeko eta ebaluatzeko: Lekunberriko Laktologi Institutua (Nafarroa) eta Eusko Jaurlaritzako Osasun Saileko Herri Osasuneko Arau Laboratorioa.

Horregatik guztiagatik, proposatutako laboratorioek eskakizun normatibo eta teknikoak betetzen dituztela egiaztatu, eta, Araba, Gipuzkoa eta Gipuzkoako foru aldundiei aholkua eskatu eta gero, honako hau

EBATZI DUT:

Lehenengoa.– Lekunberriko Laktologi Institutua (Nafarroa) eta Eusko Jaurlaritzako Osasun Saileko Herri Osasuneko Arau Laboratorioa laboratorio ofizial izendatzea Euskal Autonomia Erkidegoan esne gordina ekoitzeko higiene- eta osasun-baldintzak kontrolatzeko eta ebaluatzeko.

Bigarrena.– Agindu honen aurka, berraztertzeko errekurtsoa aurkez diezaiokete interesatuek Nekazaritza eta Arrantza sailburuari, hilabeteko epean, agindua argitaratu eta biharamunetik kontatzen hasita; edo bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezakete, bi hilabeteko epean, agindua argitaratu eta biharamunetik kontatzen hasita.

Hirugarrena.– Agindu hau, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunean jarriko da indarrean.

Vitoria-Gasteiz, 2003ko abuztuaren 1a.

Nekazaritza eta Arrantza sailburua,

GONZALO SAENZ DE SAMANIEGO BERGANZO.


Azterketa dokumentala