
185. zk., 2003ko irailaren 23a, asteartea
- Bestelako formatuak:
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
Bestelako Xedapenak
Lurralde Antolamendu eta Ingurumen Saila
5169
208/2003 DEKRETUA, irailaren 9koa Bizkaiko Foru Aldundiak, nahitaezko desjabetzea egiteko, "Larrabetzuko saihesbidea eraikitzeko Proiektua" burutzeko beharrezkoak diren ondasun eta eskubideak, lehenbailehen hartu behar dituela deklaratzeko dena.
"Larrabetzuko saihesbidea eraikitzeko Proiektua" burutzeko desjabetu behar diren ondasun eta eskubideak hasiera batean jendaurrean jarri ziren Bizkaiko Foru Aldundiko Herri Lan eta Garraio Sailaren Foru Agindu bidez. Udalbatza horretan erabaki zen ere, Eusko Jaurlaritzari nahitaezko desjabetzearen eraginpean dauden ondasun eta eskubideak lehenbailehen hartu beharrekoak direla deklaratzeko eskatzea, Nahitaezko Desjabetzeari buruzko Legearen 52. artikuluan ezarritakoaren arabera.
Lehenbailehen hartu beharreko ondasun eta eskubideak banakatuta eta xehatuta agertzen dira espedientean jasotako zerrendan, zeintzuk diren jakiteko beharrezkoak diren datuekin. Zerrenda hori jendaurrean jarri zen zegokion garaian eta, administrazio espedientean adierazten denez, alegazio batzuk aurkeztu eta ebatzi ziren.
Zerbitzu Teknikoek ikusi dutenez, ez dago espedientea izapidetzeko inolako hirigintzako oztoporik.
Ondasun eta eskubide horiek hartzea luza ezinezkotzat jotzen da honako arrazoi hauengatik:
Bizkaiko Errepideen Lurraldearen Arloko Planaren barruan dagoen Proiektu horren helburua da BI-2713 errepidearen (Larrabetzu – Gerekiz gaina) saihesbidea eraikitzea, hiriguneko zeharbidean, Asua-Erletxe N-637 errepidean, Larrabetzu hegoaldeko konexiotik BI-2713 errepidearekin elkartzen den tartean, 14+300 K.P. Horrek Derio-Erletxe errepidea eta Mungia-Muxika errepidean dagoen Gerekizen arteko ibilbidea erabiltzen duen trafiko ugari kenduko dio Larrabetzuko hiriguneari.
Euskal Herriko Lurralde Antolakuntzari buruzko maiatzaren 31ko 4/1990 Legearen 26.1.f) artikuluan xedatzen denaren arabera, Eusko Jaurlaritzari dagokio nahitaez desjabetu beharreko ondasun eta eskubideak lehenbailehen hartu beharrekoak direla deklaratzea nahitaezko desjabetzeak honako hauek hartzen dituenean: egikaritzapen- unitate osoak, lurraldearen hirigintza-antolaketari dagozkion sistema orokorrak edo antolaketa horren elementuren bat eta lurzoru urbanoan egin beharreko egintza isolatuak. Goian aipatutako Lege horrek 26.2 artikuluan ezarritakoaren arabera, orduko Hirigintza, Etxebizitza eta Ingurugiro sailburuari zegokion horretarako proposamena Jaurlaritzaren Kontseiluan aurkeztea.
Ondorioz, Lurralde Antolamendu eta Ingurumen sailburuaren proposamenez eta Jaurlaritzaren Kontseiluak 2003ko irailaren 9an egindako bilkuran aztertu ondoren, honako hau
XEDATU DUT:
Artikulu bakarra.– Nahitaezko Desjabetzeari buruzko Legearen 52. artikuluan eta Euskal Autonomia Erkidegoko Lurralde Antolakuntzari buruzko Legearen 26.ean xedatutakoari jarraituz, "Larrabetzuko saihesbidea eraikitzeko proiektua" burutzeko beharrezkoak diren ondasun eta eskubideak Bizkaiko Foru Aldundiak lehenbailehen hartu beharrekoak direla deklaratzea. Berariaz hasiarazitako espedientean jasotako zerrendan daude zehaztu eta banakatuta ondasun eta eskubide horiek.
Vitoria-Gasteizen, 2003ko irailaren 9an.
Lehendakaria,
JUAN JOSÉ IBARRETXE MARKUARTU.
Lurralde Antolamendu eta
Ingurumen sailburua,
SABIN INTXAURRAGA MENDIBIL.
RSS