Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

185. zk., 2003ko irailaren 23a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Agintariak eta Langileria

Okondoko Udala
5165

IRAGARKIA, 2003. urteko lan-eskaintza publikoari buruzkoa.

Udalbatzak 2003ko maiatzaren 30eko osoko bilkuran onartu zuen udal honen zerbitzuan aritzeko 2003ko urterako egindako honako lan-eskaintza hau: hiru langile, era askotako zerbitzuetarako. Zerbitzu berezietako lanbide-kategoria. Taldea: E. Destino-osagarria: 12. Tituluak: eskola-ziurtagiria. Hizkuntza-eskakizuna: 1, derrigortasun-data barik. Lantokia: Okondoko udala.

Eskainitako lanpostu hauek betetzeko prozedura eta betekizunak geroago zehaztuko dira, dagokion deialdian onartuko diren oinarrietan, hain zuzen.

Lanpostuak betetzeko prozedura orokorrean lehiaketa-oposaketaren sistema erabiliko da, eta, legeak uzten duen neurrian, lehiaketak ahalik eta puntuaziorik handiena hartuko du.

Lan-eskaintza publiko hau behar bezala sailkatuta eta argitaratuta agertzen da 2003ko ekainaren 18ko Arabako Aldizkari Ofizialean, 70. zenbakian. Lan-eskaintza publiko honen laburpena jakinarazten da jende aurrean, xedapen hauek betetzearren: Euskal Funtzio Publikoari buruzko Legearen 24. artikulua, Toki Araubidearen Oinarriei buruzko Legearen 91. artikulua, Euskal Funtzio Publikoa aldatzeko neurriei buruzko abuztuaren 2ko 30/1984 Legearen 18. artikulua, eta Euskal Funtzio Publikoari buruzko uztailaren 16ko 6/1989 Legearen 22. artikulua eta hurrengoak.

Okondo, 2003ko abuztuaren 7a.

Alkateordea,

JOSÉ ANTONIO OTAOLA ALDAY.

(Alkatea ez dagoelako. 7/1985 Legearen 23.3 art., Legegintzako 781/1986 Errege Dekretuaren 21. art. eta 2568/1968 Errege Dekretuaren 47.2 art.ko 2. paragr.).


Azterketa dokumentala