
185. zk., 2003ko irailaren 23a, asteartea
- Bestelako formatuak:
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
Agintariak eta Langileria
Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza Saila
5164
EBAZPENA, 2003ko ekainaren 4koa, Giza Baliabideak Antolatzeko zuzendariarena, Justizia Administrazioko laguntzaileen kidegoan sartzeko hautaprobetarako deialdia egiten duen 2003ko maiatzaren 27ko Agindua argitaratzen duena.
Botere Judizialaren Lege Organikoaren 455. artikuluan eta ofizial, laguntzaile eta agenteen kidegoetarako Araudi Organikoaren 20.2 artikuluan xedatzen denez, hautatzeko prozesuetarako deialdiak Justizia Ministerioak onartuko ditu, autonomia erkidegoek txostena eman ondoren, baina Justizia Administrazioak jardun ahal izateko, langileen eskualdaketa jaso duten erkidegoek beren lurraldeei dagozkienak antolatuko dituzte.
Aipatutako Araudiak 20.3 artikuluan finkatzen duenez, halaber, autonomia erkidegoetako aldizkari ofizialetan eta Estatuko Aldizkari Ofizialean, batera, argitaratuko dira deialdiaren arauak. Nolanahi ere, aldizkari guztietan batera ezin badira argitaratu Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunetik hasiko dira epe–mugak eta epeak.
Ondorioz, Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen dituen otsailaren 12ko 44/2002 Dekretuak 14.a) artikuluan ematen dizkidan eskumenez baliatuz, zeinak Justizia Administrazioko langileen gainean Giza Baliabideen Zuzendaritzak dituen egitekoak ezartzen baititu, hau
EBATZI DUT:
Artikulu bakarra.– Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea Justizia Administrazioko laguntzaileen kidegoan sartzeko hautaprobetarako deialdia egiten duen Justizia Ministerioaren 2003ko maiatzaren 27ko Agindua. Ebazpen honen I. eranskin gisa argitaratzen da agindua.
Vitoria-Gasteiz, 2003ko ekainaren 4a.
Giza Baliabideen zuzendaria,
JULIÁN ASURMENDI BARRIO.
ERANSKINA, 2003KO EKAINAREN 4KO BAZPENARENA
2003KO MAIATZAREN 27KO AGINDUA, JUSTIZIA ADMINISTRAZIOKO LAGUNTZAILEEN KIDEGOAN SARTZEKO HAUTAPROBETARAKO DEIA EGITEN DUENA.
Ministerio honek Justizia Administrazioko laguntzaileen kidegoan sartzeko hautaprobak barne-sustapeneko txandak eta txanda irekiak deitzea erabaki du, ondokoetan ezarritakoarekin bat: Botere Judizialaren Lege Organikoaren 454. artikulua eta hurrengoak; ofizialen, laguntzaileen eta agenteen kidegoen Araudi Organikoa onartzen duen otsailaren 16ko 249/1996 Errege Dekretuaren 19. eta 20. artikuluak eta horiekin bat datozenak (martxoaren 1eko EAO), eta 2003ko lan eskaintza publikoa onartzen duen otsailaren 21eko 215/2003 Errege Dekretua. Horren aurretik, gainera, lanpostu-deialdia egin eta, aldi berean, Justizia Administrazioaren zerbitzupeko langileen arloan eskumena duten autonomia erkidegoek irizpena eman dute eta Funtzio Publikoaren Zuzendaritza Nagusiak aldeko txostena eman du. Hauek dira, beraz,
DEIALDIKO OINARRIAK
1. Arau orokorrak.
1.1.– Justizia Administrazioko laguntzaileen kidegoan 717 lanpostu betetzeko hautaprobak deitzen dira, honako lurralde banaketaren arabera:
Lurraldea	Txanda irekia	Barne- sustapena
	Irekia	Minusbal. kupoa	
Andaluzia	102	3	105
Kanariak	57	2	59
Katalunia	15	–-	15
Madril	95	3	99
Nafarroa	2	–-	3
Euskal Autonomia Erkidegoa	21	–-	21
Valentzia	10	–-	10
Penintsulako gainerakoak 	43	4	48
eta Balearrak 	
1.2.– Otsailaren 21eko 215/2003 Errege Dekretuko 13. artikuluan xedatutakoari jarraituz, txanda irekian dauden plazetatik 12 minusbaliotasun-maila %33koa edo altuagoa duten pertsonentzat gordeko dira, 1.1. puntuan zehaztuta daude lurralde bakoitzari dagozkionak; beti ere, pertsona horiek hautaprobak gainditzen badituzte eta, bestetik, behar bezala egiaztatzen badute minusbaliotasun hori eta Justizia Administrazioko laguntzaileen kidegoari dagozkion eginbeharrekiko bateragarritasuna.
Minusbaliatuentzako kupoan onartuak izan, hautaprobak gainditu, baina kupo horren barruan plaza lortu ez dutenek aukera izango dute, baldintza berberak beteta, txanda irekiko plaza lortzeko.
1.3.– Barne-sustapeneko txandako hautaketa-prozesua txanda irekikoa baino lehenago bukatu beharko da.
1.4.– Barne-sustapeneko txandarako, eta minusbaliatuentzat gordetako kupoarekin betetzen ez diren plazak txanda irekiari erantsiko zaizkio, lurraldean lurraldekoak. Txanda irekian bete gabeko plazak ezin izango zaizkio erantsi beste lurralde batekoei
1.5.– Hautaproba hauek egiteko, men egingo zaio ondoko lege arauetan xedatutakoari: otsailaren 16ko 249/1996 Errege Dekretuak onartzen duen ofizialen, laguntzaileen eta agenteen kidegoen Araudi Organikoa (martxoaren 1eko EAO), Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legea (urtarrilaren 13ko 4/1999 Legeak aldatua), eta agindu honek xedatzen duena.
Deialdi honek jasotzen ez dituen gainerako gorabeheretan Langileak Estatuko Administrazioaren zerbitzura sartzeko Araudi Orokorrean xedatutakoa aplikatuko da. Araudi hori martxoaren 10eko 364/1995 Errege Dekretuaren bidez (apirilaren 10eko EAO) onartu zen.
1.6.– Botere Judizialaren Lege Organikoaren 315. eta 491. artikuluetan, ofizialen, laguntzaileen eta agenteen kidegoen Araudi Organikoaren 19. eta 20. artikuluetan, eta otsailaren 21eko 215/2003 EDaren 11. artikuluan adierazitakoari jarraituz, 1.1. oinarrian aipatutako autonomia erkidegoetako justizia-auzitegi nagusietan dauden plaza betegabeentzako deialdia egiten da.
Barne-sustapeneko txandako lehiaketa mugatuan parte hartuz gero, ez da galduko txanda irekian aurkezteko aukera. Hautagaia bi txandetan —barne-sustapenekoa eta irekia— aurkezten bada, eskari bakarra egin ahalko du txanda bakoitzeko. Proba gaindituz gero, nahitaez proba egin duen lurraldean lortuko dute destinoa.
1.7.– Oinarri hauek aldi berean argitaratuko dira EAOn eta plazak deitzen diren autonomia erkidegoetako aldizkari ofizialetan. Hori ezinezkoa bada, epe-mugak eta epeak Estatuko Aldizkari Ofizialean agindua argitaratzen denetik aurrera kontatuko dira.
1.8.– Hautaproba hauen gaineko informazioa honako lekuetan eskuratuko da: Justiziako lurralde-gerentzietan, Justizia Ministerioan (Estatuko Justizia Idazkaritza, San Bernardo 21; telefonoa: 91 390 21 67), Justizia Ministerioaren web-orrian: www.mju.es, Lan Publikoaren Eskaintzak, Herri Administrazioetako Ministerioaren Administrazio Informazioko Zentroan (telefonoa: 91 586 14 00), eta plazak deitzen diren autonomia erkidegoetako organo eskudunetan:
Autonomia erkidegoa	Organo	Telefonoa
Andaluzia	Giza Baliabide eta Baliabide Materialen Zuzendariordetza. 	955 03 18 15
	Gavidia plaza, 10. 41071 Sevilla 	955 03 18 07
Kanariak	Justizia Administrazioarekiko Harremanetarako Zuzendaritza Orokorra,
	Buenos Aires kalea, 26. 35002 Las Palmas (Kanaria Handikoa)	928 30 07 04
	Justizia Administrazioarekiko Harremanetarako Zuzendaritza Orokorra,
	José Manuel Guimera hiribidea, 8 (Erabilpen anitzeko II. eraikina). 38071 	922 47 38 93
	– Santa Cruz (Tenerifekoa)	
Katalunia	Justizia Saila. Pau Clarís 81. 08010 Bartzelona 	93 316 41 23
		93 316 41 24
Madril	Justizia Zuzendaritza Orokorra, Madrilgo Erkidegoa, Gran Vía, 18. 	91 397 04 90
	28013 - Madril	91 397 04 75
		91 397 06 81
Nafarroa	Justizia Zuzendaritza Orokorra, Iratxeko monasterioa kalea, 22, behea. 	948 42 67 80
	31011 - Iruñea	948 42 67 91
Euskal Autonomia 	Giza Baliabideen Zuzendaritza, Donostia kalea, 1. 01010 –
Erkidegoa	Vitoria-Gasteiz	945 01 91 32
Valentzia	Justizia Zuzendaritza Orokorra, Historiador Chabas kalea, 2. 46003 - 	
	Valentzia	96 398 69 22
2.– Barne-sustapeneko txanda.
2.1.– Hautagaien betebeharrak. Hauek dira Justizia Administrazioko agenteen kidegoko funtzionarioek bete behar dituzten baldintzak, lehiaketa mugatuaren bidez barne-sustapenean parte hartzeko: erkidego horretan gutxienez hiru urteko benetako zerbitzualdia karrerako funtzionario gisa beteta izatea, espedientean kontrako oharrik ez duela; bigarren hezkuntzako graduatu-titulua edo baliokidea (Hezkuntza eta Kultura Ministerioaren 1986ko otsailaren 4ko Aginduaren arabera, eskola-graduatua eta 1975/76 ikasturtearen aurretik emandako lehen ikasketen ziurtagiria baliokideak dira enplegu publiko zein pribatuetara sartu ahal izateko eta ez beste edozertarako); eta gutxienez zortzi puntu edukitzea 2.4. oinarrian ezarritako baremoaren arabera.
Norberaren interesa dela eta, borondatezko eszedentzia egoeran dauden hautagaiek 3.1 oinarrian adierazitako baldintzak bete beharko dituzte eskabideak aurkezteko epea amaitzen den momentuan, eta laguntzaileen kidegoko karrerako funtzionario lanpostuaz jabetzen den momentura arte mantendu. Kasu bakarrean ez da horrela izango, hain zuzen ere, titulazioaren kasuan; izan ere, titulua eskuratua edo eskuratzeko bidean eduki beharko dute agindu hau argitaratzen den egunerako.
2.2.– Mekanografiako proba: Justizia Administrazioko laguntzaileen kidegoko funtzionarioek bete behar dituzten zereginak direla eta, hautagaiek mekanografian aski gaituak direla egiaztatu beharko dute proba baten bidez: alegia, 200 pultsazio minutuko iritsi behar dituzte idazmakina mekanikoan eta 243 makina elektronikoan (makina elektrikoa eta elektronikoa berdinak izango dira ondorio horietarako). Ez dira onartuko memoria edo bisore optikoa, duten makinak, ezta xingola zuzentzailea dutenak ere.
Proba hau gainditzen ez duten hautagaiek ezingo dute parte hartu merezimenduen lehiaketan.
Mekanografiako proba hautagaiek euren eskabidean aukeratutako egoitzan egingo da, deialdi honetako 1.7 oinarrian adierazitakoaren ondorioetarako.
Ariketa testu baten transkripzioa izango da, bertan lerroalderik errepikatzen ez delarik.
Zuzenketa ondorioetarako, txanda irekiaren 9.2 oinarrian aurreikusitakoa izango da erabilgarria.
2.3.– Merezimenduak egiaztatzea: Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen Legearen 38.5 artikuluari jarraituz, aurkeztutako merezimenduak behar bezala egiaztatu beharko dira eskabideari bidezko agiriak erantsiz (jatorrizko egiaztagiriak edo konpultsaturiko fotokopiak), eta agiriok eskariak aurkezteko epea bukatzen den eguneko balioarekin baloratuko dira. Hala ere, salbuespenez, eskariak aurkezteko epea bukatu aurretik finkatutako merezimenduei buruzko agiriren bat aurkeztu ezin denean, aukera egongo da eskariarekin batera horri buruzko deklarazio bat aurkezteko, eta agiri horiek onartutakoen behin-behineko zerrenda zuzentzeko ematen den epean aurkezteko.
Norbere espedientean agertzen den zerbitzaldia Estatuko Justizia Idazkaritzak egiaztatuko du, ofizioz, Langileen Erregistro Nagusiaren bidez. Katalunia, Nafarroa eta Euskal Autonomiako Erkidegoko erkidegoetan lanpostua duten funtzionarioen kasuan, berriz, autonomia erkidego horietako organo eskudunak egiaztatu beharko du.
Interesatuak berak aurkeztu beharko ditu orokorrak ez diren tituluen baliokidetasuna eta homologazioa frogatzen duten Hezkuntza eta Kultura Ministerioaren edo autonomia erkidegoko kasuan kasuko organoaren ziurtagiriak. Autonomia erkidegoetako hizkuntza ofizialen ezagutza bertako organo eskudunak emandako ziurtagiriaren bitartez egiaztatuko da, deialdi honetako 9.4 oinarrian ezarritako prozedurari jarraituz.
Hautagaiak bidaltzen dituen merezimenduen egiaztagiriek merezimendu-lehiaketako espedientea osatuko dute. Espediente hori Justizia Ministerioan geldituko da; ez zaie interesatuei itzuliko.
2.4.– Merezimenduak baloratzea: honako merezimenduak hartuko dira aintzakotzat laguntzaileen kidegoan sartzeko:
2.4.1.– Ikasketen historiala:
a) Zuzenbideko lizentziadunaren titulua: sei puntu.
b) Unibertsitateko goi-mailako beste tituluak: puntu bana; baina gehienez bi puntu.
c) Lan-harremanetako diplomatua, gizarte-graduatuko diplomatua, kriminologiako diplomatua edo hiru ikasturte oso Zuzenbide Fakultatean: 1,5 puntu tituluko edo ikasturte-multzoko; gehienez ere hiru puntu.
d) Ingeniari tekniko edo diplomatua, edo hiru ikasturte zuzenbidez besteko unibertsitate eskolan edo fakultatean: 0,5 puntu tituluko edo ikasturte-multzoko; gehienez ere puntu bat.
e) Atzerriko hizkuntzen ezagutza, ofizialki onartutako zentro edo erakunde nazionaletan, autonomikoetan edo nazioartekoetan egindako ikasketa espezializatuen bidez egiaztatua; edo autonomia erkidegoetako hizkuntza ofizialen ezagutza, agindu honetako 9.4 oinarrian adierazten diren ziurtagirien bidez egiaztatua: puntu bat hizkuntza bakoitzeko; gehienez ere bi puntu.
f) Takigrafia: puntu bat gehienez.
2.4.2.– Lanbide-historiala:
Justizia Ministerioak edo berak homologaturiko erakundeek edo, hala badagokio, Justizia Administrazioaren jardunerako giza-baliabideen eskualdaketa jaso duten autonomia erkidegoen organo eskudunak antolatutako edo homologatutako hobekuntza-ikastaroetan lortutako diploma edo ziurtagiriak: gehienez ere zortzi puntu, baremo honen arabera:
1.– Hemeretzi ikastordura arteko ikastaroak: 0,2 puntu bakoitzeko.
2.– Hogeitik hogeita hemeretzira ikastorduko ikastaroak: 0, 21etik 0,50 puntura ikastaro bakoitzeko.
3.– Berrogeitik hirurogeita hemeretzira ikastorduko ikastaroak: 0,51tik puntu 1era arteko ikastaro bakoitzeko.
4.– Laurogeitik ehun eta berrogeita bederatzira ikastorduko ikastaroak: 1,01etik bi puntura ikastaro bakoitzeko.
5.– Ehun eta berrogeita hamar ikastordutik gorako ikastaroak: 2,01etik hiru puntura ikastaro bakoitzeko.
Probetxamendu-ziurtagiria lortu den ikastaroetan, lehen zehaztutako orduen araberako puntuazioari 0,1 puntu gehituko zaio.
b) Estatu, autonomia edo nazioarte mailan espezializazio juridikorako egindako ikastaro eta kongresu ofizialetan lortutako diplomak edo ziurtagiriak: gehienez bi puntu.
Aurreko puntuan adierazi eta ikastordu kopuruaren arabera kalkulatu den baremoa hartuko da kontuan puntuazioa zehazteko kasu honetan ere.
c) Informatikari buruzko ezagupenak, gehienez lau puntu emango dira, a) lerroaldean finkatutako baremoari jarraituz baloratuko direnak.
Ikastegi ofizialetan eta beroiek homologatutako ikastegietan egindako ikastaroak baino ez dira baloratuko.
Probetxamendu ziurtagiria lortu den ikastaroetan, lehen zehaztutako orduen araberako puntuazioari 0,1 puntu gehituko zaio.
d) Bitarteko laguntzaileen eginkizunetan aritu izanaren ondorioz lortutako esperientziagatik: 0,2 puntu hilabete osoko, gehienez zortzi puntu.
2.4.3.– Antzinatasuna, osotasunean konputatuko da eta gehienez 12 puntu emango dira. Honako baremo hau hartuko da kontuan ondorio horietarako:
a) Agenteen kidegoan titular edo bitarteko funtzionario egindako zerbitzu urte bakoitzeko: puntu bat.
b) Edozein administrazio publikotako kidego edo eskalaren batean benetan egindako zerbitzu-urte bakoitzeko edo abenduaren 26ko 70/1978 Legean ezarritakoaren babespean aitortutako urte bakoitzeko: 0,20 puntu urtebete bakoitzeko. Behin baino ez dira konputatuko batera egindako zerbitzuak.
Oinarri honetako idatz-zatietan finkatutako puntuazioaren arabera baloratuko dira merezimenduak. Berdinketa gertatuz gero, lurralde bakoitzeko hurrenkera agenteen kidegoan dagoen eskalafoi-hurrenkerari eutsiz finkatuko da.
Merezimendu bat baloratzerakoan baremo bat baino gehiago erabili ahal izatea gertatuz gero, puntu gehien ematen dizkiona erabiliko da.
2.5.– Autonomia erkidegoko hizkuntza jakitea: hizkuntza propioa duten autonomia erkidegoetan deitutako lanpostuetara aurkezten diren hautagaiei dagokienez (1.1 oinarria), hizkuntzaren ahozko eta idatzizko ezagupena baloratuko da, eta baloratu ere 2.4.1.e) oinarrian aurreikusitako moduaz gain, 6 puntura arteko kopurua gehituz, betiere deialdi honen 9.4 oinarrian finkatutako mailen arabera. Era horretan lortutako puntuak autonomia erkidegoan baino ez dira erabilgarri izango, baldin eta lurralde horretarako aurkezten badira, eta lurralde horren barruan destinoa esleitzeko baino ez dira kontuan hartuko; horregatik hain zuzen agertu beharko dira bereizita 2.4 oinarriaren arabera baloratutako merezimenduengatik lortutako puntuazio orokorrarekiko eta azpieskalafoian sartu ahal izateko, 11.7 oinarrian ezarritakoaren arabera.
2.6.– Aurkeztu beharreko agiriak: eskabideekin batera, ondoren adierazten diren agiriak aurkeztu beharko dituzte hautagaiek:
a) Deialdian eskatutako tituluaren fotokopia konpultsatua edo ikasgai guztiak gainditu dituelako eskatutako titulua lortzeko gaitasuna ematen dion ziurtagiri akademikoa; eta, horrekin batera, titulua jasotzeko eskubideak ordaindu dituela ziurtatzen duen agiria. Atzerrian lortutako tituluen kasuan, homologazioa egiaztatzen duen agiriaren fotokopia konpultsatua aurkeztu beharko da.
b) Merezimendu gisa aurkezten diren titulu, diploma eta ziurtagirien fotokopiak, behar bezala konpultsatuta. Izaera orokorra ez duten baina aurkeztu diren tituluen baliokidetasunei dagokienez, Hezkuntza eta Kultura Ministerioaren edo Justizia Administrazioko pertsonalaren arloan eskumenak dituen autonomia erkidegoko organoaren ziurtagiri bidez egiaztatu beharko dira, eta interesatuak berak aurkeztu beharko du.
c) Hizkuntzen ikastaro eta informatika-diplomen fotokopiak, behar bezala konpultsatuta, 2.4.1.e) oinarrian aurreikusitako moduan. Hizkuntza ofizial propioa duten lurraldean aurkeztu eta hizkuntza baloratzea nahi duten hautagaiek dagozkien ziurtagiriak aurkeztu beharko dituzte, 9.4 oinarrian aurreikusitakoaren arabera.
2.7.– Epaimahai kalifikatzailea: Justizia Administrazioko laguntzaileen kidegoan sartzeko barne sustapeneko txandan egin beharreko hautaproban aritzeko Epaimahai Kalifikatzaile Nagusia izendatuko da.
Justizia Administrazioaren pertsonalaren arloan eskumena duen autonomia erkidego bakoitzean, betiere bertan lanpostuak betetzeko deialdia egin bada, autonomia erkidegoetan eskumena duten organoen proposamenez, epaimahai eskuordetu bat izendatuko da, agindu honen 6.2 oinarriarekin zerikusia duen 6.1 oinarrian ezarritakoaren arabera, eta txanda irekirako aurreikusitako arau berberak izango ditu hautaketa-prozesuak aplikagarri gertatzen guztietan.
Epaimahai Kalifikatzaile Nagusiak, epaimahai eskuordetuekin batera, barne-sustapeneko txandako hautaketa–prozesua burutuko dute.
2.8.– Onartutakoen zerrenda eta destinoen esleipena.
2.8.1.– Merezimenduen balorazioa amaitu ostean, epaimahai eskuordetuek lurralde bakoitzean onartutako hautagaien zerrendak igorriko dizkiote Epaimahai Kalifikatzaile Nagusiari Estatuko Aldizkari Ofizialean argitara daitezen. Deialdiaren gai diren lanpostuei dagokien autonomia erkidegoetako aldizkarian, halaber, lehiaketa mugatua gainditu duten hautagaien zerrenda argitaratuko da behin-behingoz. Beroietan, nolanahi ere, hautagaien zerrenda ez da izango inolaz ere lurralde bakoitzean txanda horretan dei egindako plaza kopurua baino handiagoa eta bertan, gainera, honakoak adieraziko dira: lortutako zenbakia, NAN, baremo orokorreko merezimendu bakoitzean lortutako puntuazioa eta puntuazio orokorra.
Berdinketa egonez gero Justizia Administrazioko Agenteen kidegoaren eskalafoi-hurrenkerari jarraituko zaio.
Epaimahaiek ezingo dute, inola ere, deklaratu barne- sustapeneko txandako lehiaketa murriztua gainditu duten hautagaien kopurua lurralde bakoitzean deitutako plazen kopurua baino handiagoa dela. Hori hautsiko duen gainditutakoen edozein proposamen erabat ezdeusa izango da.
Hizkuntza ofizial propioa duten lurraldeetan, 2.5 oinarrian aurreikusitakoari jarraituz hizkuntza badakitela egiaztatu duten hautagaiei dagokienez, merezimenduen baremo orokorrari jarraituz lortutako puntuazio orokorrarekin batera autonomia erkidegoko hizkuntza ofizialean lortutako puntuazioa adieraziko da. Azken hau funtsezkoa izango da dagokion lurraldean lortutako kopurua zehazteko.
Gainditutakoen behin-behineko zerrenda argitara ematen duen ebazpenaren aurka bidezko iritzitako alegazioak aurkeztu ahal izango dira dagokien lurraldeko epaimahaiaren aurrean, zerrenda argitaratzen den egunaren biharamunetik hasi eta hamabost egun naturaleko epearen barruan, 1.8 oinarrian aurreikusitakoaren arabera.
Dagozkien epaimahaiek alegazioak ikusi eta ebatzi ondoren, Epaimahai Kalifikatzaile Nagusiak behin betiko proposamena igorriko dio Estatuko Justizia Idazkaritzari, lurralde bakoitzean hurrenkeraren arabera, zerrenda onartu eta Estatuko Aldizkari Ofizialean nahiz plazei dagokien autonomia erkidegoko aldizkarian argitaratzeko.
2.8.2.– Destinoen esleipenerako arauak, aplikagarri gertatzen diren guztietan, txanda irekirako aurreikusitako arau berberak erabiliko dira.
3.– Txanda irekia
3.1.– Hautagaien betebeharrak: Justizia Administrazioko laguntzaileen kidegoan txanda irekiaz sartzeko diren hautagaiek, hautaprobetan eskuartzeko baimena jasotzeko, honako hauek bete beharko dituzte:
a) Espainiarra izatea, adinez nagusia, eta erretiratzeko adina ez izatea.
b) Bigarren hezkuntzako graduatuaren tituluaren edo baliokidekoaren jabe izatea edo deialdia argitaratzen denean berori lortzeko moduan egotea. Hezkuntza eta Kultura Ministerioaren 1986ko otsailaren 4ko Aginduaren arabera, eskola-graduatua eta 1975/76 ikasturtearen aurretik emandako lehen ikasketen ziurtagiria dira baliokideak, baina betiere enplegu publiko zein pribatuetara sartu ahal izateko eta ez beste edozertarako.
Atzerrian lorturiko tituluak badira, homologazioa egiaztatzen duen kredentziala eduki beharko da.
c) Doluzko delituagatik kondenatua ez egotea edo arrazoi berberagatik prozesupean edo errua egotzita ez egotea, baldin eta birgaikuntza lortu ez badu edo bertan behera uzteko autoa eman ez bada auzian.
d) Funtzio publikoetan aritzeko gaitasungabetuta ez egotea.
e) Estatuko kidego batetik, autonomia erkidegoetatik edo toki administrazioetatik zigor prozedura baten bidez bananduta ez egotea, ezta zigor edo auzi bidez funtzio publikoetan aritzeko indargabetu ez izana ere, behar bezala birgaituta egotea gertatzen bada salbu.
f) Postuan jardutea galarazten dion akats fisiko, psikiko edo gaixotasunik ez izatea.
Minusbaliotauentzako kupoan sartu nahi duten hautagaiek Justizia Administrazioko Laguntzaileen kidegoko zereginak betetzeko ezintasun funtzionala ez dutela egiaztatu beharko dute. Horretarako eskumena duen profesional anitzen taldeak eman beharko du irizpena, parte hartzeko eskabidearekin batera aurkeztu beharko dena, eta aurkeztu ezean, hautagaia bazter uzteko arrazoia izango dena.
Eskabideak aurkezteko epea amaitzen denean bete beharko dira eskakizun horiek; karrerako funtzionarioaren plazaz jabetu arte bete beharko dira. Titulazioari dagokionez, aldiz, oinarri honen b) idatz-zatian ezarritakoa bete beharko da.
4.– Azterketa eskubideak ordaintzea eta eskabideak aurkezteko modua.
Barne-sustapeneko txandan nahiz txanda irekian hautagaiek honakoak hartu beharko dituzte kontuan:
4.1.– Azterketa-eskubideak ordaintzea. Hautaprobetan parte hartu ahal izateko, ezinbestekoa izango da eskaera-idazkia eredu ofiziala bete eta aurkeztea (ale-autokopiatzailea, eskuineko goiko angeluan "790 eredua" agertzen da) eta goi-aldean "Justizia Ministerioa, Justizia Administrazioaren hautaprobetan parte hartzeko eskaria eta azterketa-eskubideen tasaren kitapena" ageri da). Hona hemen eskaera-idazkiak eskuragarri dituzten lekuak: Justizia auzitegi nagusiak, probintzia-auzitegiak, lurraldeko gerentziak, lanpostu-deialdia egin duten autonomia erkidegoetako organo eskudunak, Herri Administrazioetako Ministerioaren Administrazio Informazio Zentroa, Justizia Ministerioa bera eta Gobernuko Ordezkaritza eta Ordezkariordetzetan.
Eskaera-idazkia kopia-paperean egindako hiru kopiek osatzen dute: bat entitate kolaboratzaileentzat, beste bat interesadurarentzat, eta bestea Administrazioarentzat.
Azterketa-eskubideak ordaintzeko, eskaera-idazkia (beti ere deialdiak ezarri bezala beteta) zerga-bilketan parte hartzen duten bankuetan, aurrezki-kutxetan edo kreditu-kooperatibetan aurkeztu beharko da. Eskaera-idazkian azterketa-eskubideak ordaindu izana ageri beharko da, edo diru-sarrera jaso duen entitate laguntzaileak emandako ziurtagiri mekanikoaren bidez, edo, bestela, zigilua, baimendutako sinadura eta sarrera egin den data ipiniz, datu horietarako propio lagatako tokian. Behin ordainketa egin eta gero, interesdunak entitate laguntzailetik bi ale hartuko ditu: bat berarentzat eta bestea Administrazioarentzat. Ale bietan ere ageriko da kreditu-entitateak ontzat eman duela egindako ordainketa.
Eskaera-idazkia eredu ofizialaren arabera egin ezean, hautagaia prozesutik at geratuko da. Dena den, berriro hautaprobetan onartua izateko aukera izango du, baldin eta gainerako eskakizunak betetzen baditu.
Atzerrian aurkeztutako eskaera-idazkiak Espainiako ordezkaritza diplomatikoetan edo kontsuletxeetan bideratu ahalko dira, haietatik deialdia egin duen organoari bidaliko baitizkiote. Horrela eginez gero, interesdunak eskaera-idazkiarekin batera azterketa-eskubideak ordaindu izana egiaztatzen duen jatorrizko agiria aurkeztu beharko du. Orobat, ordaindu beharreko diru-kopurua BBVAko ES 62 0182 2370 42 0208000060 zk.ko kontu korrontean sartu beharko du (Madrilgo San Bernardo kalea, 18), eta hartzaile gisa "Tesoro Público, Cuenta restringida para la recaudación de tasas en el extranjero" ageri beharko da. Diru-sarrera zuzenean egin ahalko da, nahiz BBVAn edozein bulegotan, nahiz edozein banku-entitatetan transferentzia baten bidez.
Barne-sustapenerako txandakoek 4,69 euro ordaindu beharko dute azterketa egin ahal izateko, eta txanda irekikoek, berriz, 9,38 euro.
Eskaera-idazkiak aurkezteko ezarritako epean azterketa-tasa ordaindu ezean, hautagaia azterketalditik kanpo geratuko da.
Dena den, 4.2 oinarrian ezarritakoaren arabera, entitate laguntzailean azterketa-tasa aurkeztu eta ordaindu izanak ez du ordeztuko, inola ere, azterketaldian parte hartzeko eskaera-idazkia deialdia egin duen organoan garaiz eta behar bezala aurkeztu beharra.
Abenduaren 30eko 50/1998 Legean xedatutakoaren arabera, ez dute azterketa-tasa ordaindu beharko:
a) %33ko minusbaliotasuna edo hortik gorakoa duten hautagaiek, eskari-idazkian berariaz adierazten badute legeen arabera zer minusbaliotasun-gradua duten onartua, baita Justizia Administrazioko laguntzaileen kidegoarenak berezkoak diren zereginak gauzatu ahal izateko bateragarritasun funtzionala dutela ere. Horretarako profesional anitzeko talde eskudunak eman beharko du irizpena eta eskabide orriarekin batera aurkeztu beharko da; aurkeztu ezean, kanpo geldituko da hautagaia.
b) Deialdi hau argitaratu aurretik, hilabete bat lehenago, gutxienez, enplegu-eskatzaile gisa agertzen direnek, betiere, epe horretan bidezko lan eskaintzei ezezkoa eman ez badiote, edo sustapeneko, prestakuntzako edo lanbideen berrikuntzako jardueretan parte hartzeari uko egin ez badiote, arrazoirik gabe, eta lanbidearteko gutxieneko ordainsaria —hilabetekoa— baino gehiagoko errenta ez dutenek.
Hautagaia enplegu-eskatzailea dela —legeak xedatutakoaren arabera— egiaztatzen duen ziurtagiria dagokion Enplegu Bulegoan eskatu beharko da. Errentak egiaztatzea, berriz, zinpeko aitorpenaren bidez egingo da, edo hautagaiaren idatzizko hitz ematearen bidez. Agiri bi horiek eskaera-idazkiarekin batera aurkeztu beharko dira, hala egin ezean, bazter geldituko da hautagaia.
4.2.– Eskabideak aurkeztea: eskaera-idazkiak (eskaera-idazkiaren administrazioarentzako alea) Justizia Ministerioaren Erregistro Nagusian (Justiziako Estatu-Idazkaritza, La Manzana kalea, 2, 28015 Madril) edo Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legeko 38.4 artikuluan (lege hori urtarrilaren 13ko 4/1999 Legeak aldatu zuen) ezarri bezala, hogei egun naturaleko epean, Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunaren biharamunetik aurrera kontatzen hasita. Eskaera-idazkian azterketa-tasa ordaindu dela ageri beharko da, 4.1 oinarrian ezarri bezala.
Eskabideak posta bulegoen bidez bidaltzen badira, kartazala zabalik aurkeztu beharko da, posta-funtzionarioak zertifikatu baino lehen, eguna eta zigilua jar diezazkion.
4.2.1.– Eskabidea egiterakoan eskatzaileek ondoko jarraibideok bete beharko dituzte:
Lehiaketako hautagaiek "Laguntzaileen barne-sustapena" jarri beharko dute "kidegoa" laukian, kodearen laukian 002, eta barne-sustapeneko sarbideko laukitxoa markatu beharko dute. Txanda irekiko hautagaiek, berriz, "Laguntzaileen kidegoa, txanda irekia" adierazi beharko dute, kodearen laukian 020 eta X batez markatuko dute sarbide-motan libreari dagokion laukitxoa.
Hautagaiak idazmakina-motari dagozkion laukitxoak betetzen ez baditu, "mekanikoa" aukeratuko da.
Sustapen-txandako hautagaiek "Azterketako probintzia" laukian zer probintziatan aurkezten diren, izena eta kodea zehaztuta, adierazi beharko dute, bertan mekanografiako proba egingo dutelarik, beti ere agindu honetako arau orokorretako 1.7 oinarrian ezarritakoari jarraiki. Txanda horretako hautagaiek eskabide bakarra aurkeztu ahal izango dute.
Txanda irekiko hautagaiek, berriz, "Azterketako probintzia" laukian oposizioko ariketak zer probintziatan egin nahi dituzten eraso beharko dute, eta horrek berekin batera ekarriko ditu agindu honetako 1.7 oinarrian aurreikusitako ondorioak. Txanda horretako hautagaiek eskabide bakarra aurkeztu ahal izango dute.
Barne-sustapeneko txanda mugatuan parte hartzeak ez du eragotziko hautagaiek txanda irekian parte hartzea. Horrela gertatuz gero, txanda bakoitzerako eskaera bana egin beharko du hautagaiak.
Ondoren zehazten diren herrietan (zein lurralderi dauden atxikirik eta guzti) egingo dira azterketak.
Lurraldea	Azterketa-lekua
Andaluzia	Granada (18)
	Malaga (29)
	Sevilla (41)
Kanariak	Las Palmas (Kanaria Handikoa) (35)
	Santa Cruz (Tenerifekoa) (38)
Katalunia	Bartzelona (08)
Madril	Madril (28)
Nafarroa	Iruñea (31)
Euskal Autonomia Erkidegoa	Gasteiz (01)
Valentzia	Valentzia (46)
Gainontzeko penintsula eta Balearrak	A Coruña (15)
	Albacete (02)
	Burgos (09)
	Caceres (10)
	Ceuta (51)
	Logroño (26)
	Melilla (52)
	Murtzia (30)
	Oviedo (33)
	Palma (07)
	Santander (39)
	Valladolid (47)
	Zaragoza (50)
Edozelan ere, eskabidean azterketa egin nahi den lekuari buruzko zehaztasunik adierazten ez bada, bere helbideari doakion Auzitegi Nagusia dagoenean bertan sartuko da ofizioz; beraz, delako auzitegiko lurraldeari atxikita geratuko da, deialdi honetako 1.7 oinarriari jarraiki.
4.2.2.– Legez minusbaliatuak izanik txanda irekian aurkezten diren hautagaiek ondoko hau adierazi beharko dute "Deialdiaren oinarrien arabera, eraso beharreko datuak" izeneko laukian:
%33ko minusbaliotasuna edo hortik gorakoa duten hautagaiek, baldin eta minusbaliatuentzako erreserbako kupoan sartzeko aurkezten badira, horixe adierazi beharko dute "X" batez "Minusbaliatuentzako kupoa" laukian, eta, orobat, ariketak egin ahal izateko behar dituzten denboraren eta baliabideen egokitzapenak ere adierazi beharko dituzte "Deialdiaren oinarrien arabera eraso beharreko datuak" epigrafearen A) laukian, epaimahaiak behar besteko informazioa izan dezan ariketak egokitzeko.
Ezin izango da aldi berean txanda irekian eta minusbaliatuentzako erreserbako txandan parte hartu.
%33tik beherako minusbaliotasuna duten hautagaiek eta minusbaliotasuna %33koa edo hortik gorakoa izanik, minusbaliatuentzako erreserbako kupoan aurkezten ez diren hautagaiek (ariketak egin ahal izateko behar duten denboraren eta baliabideen egokitzapena nahi badute), horixe adierazi beharko dute "X" batez "minusbaliotasuna" laukian; eta "Deialdiaren oinarrien arabera eraso beharreko datuak" epigrafearen B) laukian, berriz, ariketak egin ahal izateko behar dituzten denboraren eta baliabideen egokitzapena adierazi beharko dituzte.
4.2.3.– Barne-sustapen txandako eta txanda irekiko hautagaiek eskabideko dagokion laukian adieraziko dute bigarren ariketa egiteko zer makina-mota erabili behar duten (mekanikoa edo elektrikoa/elektronikoa). Lauki hori betetzen ez bada, mekanikoa erabiliko dela ulertuko da.
4.2.4.– Txanda irekiko hautagaiek aukerako proba egin nahi badute, hau da, lanpostu-deialdia egin eta bertan parte hartzen duten autonomia erkidegoko hizkuntza ofizialaren jakintza-mailari dagokiona egin nahi badute, "Deialdiaren oinarrien arabera jarri beharreko datuak" izeneko epigrafearen C) laukian "hizkuntza ofizialari buruzko proba egingo du" esaldiarekin adierazi beharko dute hori, eta, horretaz gain, "egin" laukian gurutze bat jarri beharko du. Erkidegoko hizkuntzaren gaineko jakintza-maila dokumentuen bidez ziurtatzea aukeratzen duten hautagaiek, berriz, probetan parte harzeko eskariarekin batera, hizkuntza horren gainean duten jakintza-maila 9.4. oinarrian ezarritakoaren arabera ziurtatu beharko dute dokumentuen bidez eta horrela adieraziko dute "Hizkuntza ofizialarekiko agiriak aurkezten ditu" laukian. Ziurtagiriak bidaliz gero, jakintza-mailari dagokion proba ez dute egin beharko.
Lanpostu deialdia egiten duen autonomia erkidegoko hizkuntza-ezagupena baloratzeko froga egin nahi duten barne-sustapeneko hautagaiek, betiere autonomia erkidego horretatik eskuartzen badute, eskabidearen C) epigrafean hala adierazi beharko dute, eskabidearekin batera baloratzekoak diren agiriak eta ziurtagiriak bidaliz 9.4 oinarrian ezarritakoaren arabera.
4.2.5.– Hautagaiek eskabideetan adierazi dituzten datuak behin betikotzat joko dira. Datuak aldatzeko eskatu nahi badute, eskaerak aurkezteko epean aldaketak egiteko arrazoiak azaltzen dituen idazki bat aurkeztu beharko dute.
5.– Hautagaiak onartzea.
5.1.– Eskabideak aurkezteko epea bukatutakoan, eskaturiko betebeharren konplimendua eta azterketaren ordainketa egiaztaturik, Estatuko Justizia Idazkaritzak bazter utzitako hautagaien zerrenda duen ebazpena argitaratuko du. Argitaratu ere, Estatuko Aldizkari Ofizialean eta plazetarako deialdia egiten deneko autonomia erkidegoen aldizkari ofizialetan, bazter uzteko arrazoiak ezezik, bazter utzitako eta onartutakoen zerrenda ziurtatuak ikusgai egongo diren lekuak aipatuaz, eta gehienez berrogei egun naturaletan. Hona hemen zerrendak ikusgai izango dituzten lekuak: Justizia Ministerioa, Herri Administrazioetako Ministerioaren informazio administratiborako zentroak, Justizia auzitegi nagusiak, probintzia-auzitegiak, plazetarako deialdia egiten duten autonomia erkidegoen organo eskudunak eta Justizia Ministerioaren lurralde-gerentziak.
Aipatutako zerrendan honako datuok agertuko dira beti: erregistro-zenbakia, NAN, izen-abizenak eta zergatik baztertu duten hautaprobetatik.
5.2.– Hautagaiek bazter utzitakoen zerrendan ez daudela ez ezik, onartutakoen zerrendan ere, bai izenak baita gainerako datuak ere, badaudela egiaztatu beharko dute. Bazter utzitako hautagaiek hamabost egun naturaleko epea izango dute, ebazpena argitaratzen den egunaren biharamunean hasita, deialdia egin duen organoaren aurrean ondoko hauek zuzentzeko: errakuntza materialak, ez aipatzeak edo bazter uztea eragin duen akatsa; organo horrek egokia denean onartutakoen zerrenda aldaraz lezake. Barne hartzeko eskubidea justifikatzen dutenek ez badute konpontzen bazter utzi izana edo ez aipatu izana alegatzen badute, behin betiko utziko dira bazter.
Erreparatzen diren errakuntzak, zuzendu egingo dira, ofizioz edo interesdunak eskatuta, baldin eta horrek hautaketa-prozesu normalari ez badio kalterik egiten.
5.3.– Tasa eta prezio publikoei buruzko apirilaren 13ko 8/1989 Legeko 12. artikuluan ezarritakoa betez, azterketa-eskubideak izateko ordaindutako tasa itzuliko da, baldin eta hautagaiak ez badu azterketa egin, berari egotzi ezin zaizkion arrazoiak direla-medio. Beraz, azterketa-eskubideak izateko ordaindutako tasarik ez da itzuliko, baldin eta hautagaiari egoztekoak diren arrazoiengatik ez badu azterketarik egiten.
6.– Epaimahaiak
6.1.– Bi epaimahai kalifikatzaile nagusi izendatuko dira: bat barne-sustapen txandaren hautaketa-prozesurako (agindu honen 2.7 oinarria) eta beste bat txanda irekiko hautaketa-prozesurako.
Justizia Administrazioko pertsonalaren gainean eskumenak dituzten autonomia erkidegoen lurraldeetan plazak betetzeko deialdirik egiten bada, autonomia erkidegoko organo egokiek proposaturik Justizia Ministerioak barne-sustapen txandarako epaimahai eskuordetu bat izendatuko du eta beste bat txanda irekirako. Horretarako, aipaturiko organoek hirukote bat jakinaraziko dute proposaturiko bokal bakoitzeko. Autonomia erkidegoko organo eskudunak izendatuko ditu autonomia erkidegoko funtzionarioen A, B edo C taldeko bokalak, hau da, aipaturiko epaimahai eskuordetuan Estatuaren Administrazio Zibileko funtzionarioen ordeak egingo dituztenak.
Epaimahairik ez dagoen egoitzetan azterketarik egiten bada, txanda irekiari dagozkion probak egiteko, Justiziako Estatutuko Idazkaritzak Estatuaren Administrazio Zibileko edo autonomia erkidegoetako funtzionarioak (bi kasuetan Justizia Ministeriorako edo autonomia erkidegoan eskumena duen organorako lanean arituko dira) edo Justizia Administraziokoak izenda litzake. Eta funtzionario hauen zereginak honako hauek izango dira: epaimahai kalifikatzailearen edo epaimahai eskuordetuaren zuzendaritzapean —hauen ordezkariak baitira— aipatu probak garatzen laguntzea, horretarako berenak dituzte zeregin hauen gaineko eskumenak: hautaketa-proba bakoitzean egokitzen zaizkien ariketen antolamendu administratiboa eta ariketok gauzatzea.
Barne-sustapen txandako epaimahai kalifikatzaile nagusiak barne-sustapeneko txandako hautaketa-prozesua bideratuko du; horretarako, epaimahai eskuordetuen laguntza izango du eta epaimahairik ez duten egoitzetan egingo diren mekanografiako probetan jardungo duten txanda irekiko toki-unitateen lankidetza.
Txanda irekiko hautaketa-prozesua ondoko hauek egingo dute: txanda irekiko epaimahai kalifikatzaile nagusiak eta epaimahai eskuordetuek, epaimahaiak ez dauden tokietan azterketetarako egoitzetan toki-unitateak bertan direla.
Txanda irekiko epaimahai kalifikatzaile nagusiari dagozkio: ariketa bakoitzean egin behar diren probak prestatzea, ariketok egiteko egutegia eta baloratzeko irizpideak zehaztea, eta epaimahai eskuordetuekin edo toki-unitateekin atera daitezkeen kontsultak eta desadostasunak ebaztea.
Barne-sustapen txandako epaimahai kalifikatzaileari honako eginbeharrak dagozkio: hautaketa-prozesua burutzeko egutegia zehaztea, eta deialdiko oinarriak eta merituak balioesteko irizpideak interpretatzerakoan eta epaimahai eskuordetuekin eta/edo toki-unitateekin sor daitezkeen dudak eta kontsultak ebaztea.
Epaimahai kalifikatzaile nagusien eta epaimahai eskuordetuen artean, txanda libreko ariketak zuzentzeko eta barne-sustapenean baremoko merituak baloratzeko irizpideen inguruan desadostasunik izanez gero, epaimahai eskuordetuei entzun ondoren, epaimahai kalifikatzaile nagusien irizpideak izango du lehentasuna.
Epaimahai eskuordetuek epaimahai kalifikatzaile nagusitik datorkien ahala erabiliz jardungo dute beren lurraldean, haren zuzendaritzapean eta menpean, beti ere hautaketa-prozesuan zehar hautagaien artean aukera berdintasuna bermatzearren.
6.2.– Txanda irekiko eta barne-sustapen txandetako epaimahai kalifikatzaile nagusiek, titularrek eta ordezkoek, ondoko osaketa hau izango dute: lehendakari bat, karrera judizialeko edo fiskaleko funtzionarioen artetik aukeratua, eta sei bokal: Justizia Administrazioko laguntzaileen kidegoko bi, Justizia Ministerioan destinoa duten Estatuaren Administrazio Orokorreko A, B edo C taldeko bi eta idazkari judizialen kidegoko bi. Bokaletariko batek idazkari gisa jardungo du.
Nahiz epaimahai kalifikatzaile nagusietako kideek, epaimahai eskuordetuetakoek eta aholkulari eta toki-unitateek izendatuak izan diren epaimahaia edo unitatearen herrian izan beharko dute egoitza, dagozkien epaimahaien eta unitate laguntzaileen antolakuntza, eraginkortasuna eta ekonomia arrazoiak direla-medio. Txanda irekiko eta barne-sustapeneko txandako epaimahai eskuordetuek epaimahai kalifikatzaile nagusiaren osaketa berdina izango dute, Estatuaren Administrazio Zibileko funtzionarioen ordez A, B edo C funtzionarioen taldeko autonomia erkidegoetako funtzionarioak jarriaz. Horiek izendatzeko, autonomia erkidegoetako eskudun organoek Estatuko Justizia Idazkaritzari izendatu beharreko bokal bakoitzeko hirukote baten izenak jakinaraziko dizkio, salbu eta autonomia erkidegoko A, B edo C taldekoen kasuan, bada, hauek autonomia erkidegoak zuzenean izendatuko ditu eta. Bokaletariko batek idazkari gisa jardungo du.
Txanda irekiko eta barne-sustapeneko epaimahai eskuordetuetako ordezkoek eta epaimahai kalifikatzaile nagusietakoek titularra ez dagoenean jardungo dute.
Barne-sustapeneko mekanografiako proba egiteko, txanda irekiko toki-unitateek Epaimahai Kalifikatzaile Nagusiarekin eta barne-sustapeneko epaimahai eskuordetuekin elkarlanean jardungo dute.
Epaimahai Kalifikatzaile Nagusiaren, barne-sustapeneko txandako eta txanda irekiko epaimahai eskuordetuen eta txanda irekiko toki-unitateen izendapenak Estatuko Justizia Idazkaritzaren ebazpen bidez jakinaraziko dira eta Estatuko Aldizkari Ofizialean eta lanpostuak betetzeko deialdiak egiten diren autonomia erkidegoetako aldizkari ofizialetan argitaratu. Epaimahai hauek maiatzaren 24ko 462/2002 Errege Dekretuan aurreikusitako III. kategoria izango dute.
6.3.– Barne-sustapeneko txandako eta txanda irekiko epaimahai eskuordetuak, behin beren lehendakariek deialdia egin eta gero, honako kide hauek egonik eratuko dira: lehendakaria, idazkaria eta, gutxienez, kideen (titularrak edo ordezkoak) erdia (horietarik batek behintzat Justizia Administrazioko laguntzailea izan beharko du, derrigorrean). Eratze-ekitaldia izendatuak izan direnetik gehienez hogeita hamar eguneko epean egingo da.
Txanda bakoitzean parte hartuko dutenen kopurua jakindakoan, epaimahai kalifikatzaile nagusiek Estatuko Justizia Idazkaritzari hautaketa-prozesua burutzeko beharrezkoa den egutegia proposatuko diote, beti ere, txanda irekikoen lehenengo ariketaren behin betiko zerrenda argitaratzen denetik aurrera, gehienez ere, bi hilabeteko epean egin beharko dela kontuan izanik.
Jakinarazpenak eta beste gorabeheren berri emateko, txanda irekiko eta baren-sustapenerako txandako epaimahai kalifikatzaile nagusiek Justizia Ministerioan izango dute egoitza ( Estatuko Justiziako Idazkaritza, San Bernardo 21 kalea, 28015 Madril. Tel.: 91 390 21 67). Txanda irekiko eta barne-sustapeneko txandako epaimahai eskuordetuek, berriz, agindu honen 1.9 oinarrian zehazten diren helbideetan.
Hautaproba hauen gainean sortzen diren gorabeherak atenditzeko epaimahaien egoitzetan gutxienez pertsona bat, epaimahaikidea ala ez, egon dadin aginduko dute epaimahaiek.
6.4.– Estatuko Justizia Idazkaritzak epaimahai kalifikatzaile nagusiei, eta horien bidez epaimahai eskuordetu eta toki-unitateei, hautaketa-prozesua burutzeko beharrezkoak diren baliabide materialak eta giza baliabideak kontratatzeko adina diru-kopurua emango die lurralde guztietan.
6.5.– Txanda irekiko epaimahai kalifikatzaile nagusien bitartez epaimahai eskuordetu eta toki-unitateek azterketak zaintzeko eta materiala kontrolatzeko eta antolatzeko beharrezkoa izango den zaintzaile-kopurua proposatu ahal izango diote Estatuko Justizia Idazkaritzari. Zaintzaile hauek ezin izango dute epaimahaikideen eta toki-unitateetako kideen berariazko eginbeharrik beregain hartu. Esandako proposamenak Estatuko Justizia Idazkaritzaren onespena jaso beharko du eta zaintzaile horiek Justizia Administrazioko, Estatuko Administrazio Zibileko edo autonomia erkidegoko organo eskuduneko funtzionarioak izan beharko dute.
6.6.– Epaimahai kalifikatzaile nagusiek eta epaimahai eskuordetuek erabakirik hartu ahal izateko beren lehendakaria eta idazkaria edo haien ordezkariak, eta gutxienez kide guztien erdia bildu beharko dira eta kide horietako batek, derrigorrez, Justizia Administrazioko laguntzailea izan beharko du. Idazkariek egiten diren batzar guztietako bilkura-akta egingo dute. Akta hori hurrengo batzarrean irakurri eta egin beharreko zuzenketak jaso ondoren, idazkariak izenpetu eta lehendakariak ontzat emandakoan onetsiko da. Bilkura-aktetan batzarraren eguna, ordua eta helburua jasoko dira eta horrekin batera, bildutako kideek egiten dituzten boto-emateak. Ariketei buruzko batzarretako aktetan, proben edo gaien enuntziatua edo edukia idatziko dira eta baita gorabeherak ere. Barne-sustapeneko txandan merezimenduen balorazioa egiterakoan, merezimendu bakoitzarengatik hautagaiei banan-banan eman zaien puntuazioa jasoko da.
Hautaprobaldiaren dokumentazio guztia —bai txanda irekikoa, bai barne-sustapeneko txandakoa— artxibatu eta zaindu egingo da epaimahaiaren edo toki-unitatearen egoitzan; bertan idazkari edo gerente batek zainduko ditu dokumentuak, eta dokumentuak ezin izango dira erabili egoitzatik kanpo, ezta hautaprobaldiaren helburuez besteko helburuetarako ere. Behin hautaprobaldia amaituta, idazkariak edo gerenteak espedientearen dokumentazio guztia bidaliko diote Justizia Administrazioarekiko Harremanen Zuzendaritza Nagusiari, artxiba eta zain dezan.
6.7.– Epaimahaiak osatu eta jarduteko orduan, Herri Administrazioan sartzeko Araubide Orokorrak eta Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen Legeak dioena hartuko da kontuan.
6.8.– Era berean, hautagaiek ere aurreko idatz-zatian esandako arrazoiengatik epaimahaiko edo toki-unitateetako kideak ezetsi ahal izango dituzte.
6.9.– Uko egitea edo parte hartu ezina aurkezteko epea izendapena argitaratzen den egunetik hasi eta hamar egun naturalekoa izango da. Izendapena EAOn eta autonomia erkidegoetako aldizkarietan egun berean argitaratzen ez bada, epearen hasiera eguna Estatuko Aldizkari Ofizialekoa izango da.
6.10.– Estatuko Justizia Idazkaritzak, hautaketa-prozesua hasi aurretik, Estatuko Aldizkari Ofizialean eta plazak deitzen diren autonomia erkidegoetako aldizkarietan argitaratuko du aurrez aipatutako arrazoiak direla-eta epaimahaiko edo unitate laguntzaileetako kide izaera galtzeagatik horien ordez jardungo duten kide berrien izendapenaren erabakia.
6.11.– Azterketak edo ariketak egiterakoan minusbaliotasunak dituzten hautagaiek besteen antzeko egoera izan dezaten epaimahaikide eta toki-unitateek beharrezko neurriak hartuko dituzte.
Eskatutako egokitzapenak egin ahal izateko, hautagaien artean onartutako eta baztertutakoen behin betiko zerrendak argitaratzen diren bezain azkar, minusbaliotasunak dituzten hautagaiek probak egokitzeko beharrezko neurriak jakinaraziko dizkiote epaimahaiari. Eskarietan eman behar zituzten egokitzapen horien berri, 4.2.1 oinarrian adierazten denari jarraiki.
Horretarako, Epaimahaiak txostena, edo dagokionean lankidetza, eskatu ahal izango die Lan eta Osasun Administrazioko organo teknikoei, Lan eta Gizarte Gaietarako Ministerioan eskumenak dituzten organoei edo autonomia erkidegoetan eskumenak dituztenei.
6.12.– Epaimahai kalifikatzaile nagusiek eta epaimahai eskordetuek ezingo dute, inola ere, lurralde bakoitzean txanda bakoitzerako deitu diren plaza kopurua baino hautagai gehiago gainditu edo hautapobrak gainditu dituztela adierazi. Ezarritakoaren aurka doan gaindituen edozein proposamen erabat ezdeusa izango da.
6.13.– Beharrezkoa den koordinazioa erdiesteko, epaimahai eskuordetuek epaimahai kalifikatzaile nagusien menpe jardungo dute, eta horrek erabakiko ditu deialdiaren arauen inguruan sor daitezkeen galderak eta ezadostasunak, eta epaimahai eskuordetuek derrigorrez bete beharko dituzten jardute-arauak emango ditu.
Hautagai guztien berdintasuna bermatzeko, txanda irekiko Epaimahai Kalifikatzaile Nagusiari dagokio ariketen edukia lantzea batetik, eta bestetik, zuzentzerakoan erabili beharreko irizpideak erabakitzea, baita zuzenketa informatizatua denean ere. Barne-sustapeneko Epaimahai Kalifikatzaile Nagusiari dagokio, berriz, merezimenduen baloraziorako irizpideak finkatzea. Hori guztia, 6.1 oinarrian ezarritakoarekin bat etorriz.
Epaimahai kalifikatzaile nagusiek eta txanda irekiko epaimahai eskuordetuek laguntzaile eta zaintzaileei azterketak egiteko ematen den denbora errespetatzea eskatuko diete, guztientzako ezarritako denbora baino gehiago ematea debekatua baitago.
6.14.– Epaimahai kalifikatzaile nagusiek eta epaimahai eskuordetuek botoen gehiengoz hartuko dituzte beren ebazpenak, berdinketa emanez gero lehendakariarena kalitatezkoa izango delarik.
6.15.– Oposiziogileek azterketan eta merezimenduen lehiaketan lortutako puntuazioari buruzko informazioa eskatuz gero, epaimahai kalifikatzaile nagusiek eta epaimahai eskuordetuek informazio hori bideratzeko beharrezko diren neurriak hartuko dituzte.
Txanda irekiko Epaimahai Kalifikatzaile Nagusiak zuzenean eta epaimahai eskuordetuen bitartez testaren erantzun zuzenen plantilla ezagutarazi egingo du, eta baita oposizioko ariketetatik kanporatua ez izateko behar den gutxienezko puntuazioa zehazten duen erabakia ere.
Epaimahaietako eta toki-unitateetako kideek eta aholkulariek bileretan landutako gaiak isilpean mantenduko dituzte bileretatik kanpo, zuhurtasun profesionalez joz, hau da, ezin izango dute bileretatik kanpo bertan epaimahaietako edo toki-unitateetako kide edo aholkulari diren aldetik hautaprobaldiari buruz jaso duten informazioa erabili.
6.16.– Epaimahai Kalifikatzaile Nagusiak eta epaimahai eskuordetuek oposizioaldiko azterketak norenak diren jakin gabe zuzentzea bermatzeko neurriak hartuko dituzte eta horretarako, azterketetan izenak, arrastoak, seinaleak edo zeinuak dituzten hautagaiak baztertu egingo dira.
7.– Hautaketa-prozesua
7.1.– Hautaketa-prozesu hau, epaimahaien eta hautagaien kidegoaren antolaketa administratiboen arrazoiak direla-medio, ofizialeena baino beranduago hasiko da. Horrela, txanda irekiko lehen ariketa ofizialen lehen ariketa egin eta aste bat geroago egingo da.
7.2.– Hautagaien jardunaldia "X" letradun lehenengotik hasiko da alfabetoaren hurrenkera jarraituz Administrazio Publikorako Estatu Idazkaritzaren 2003ko martxoaren 10eko Ebazpenean (14ko EAOn) zehaztutakoarekin bat etorriz.
"X" letradun lehen abizenik duen hautagairik ez badago, "Y" letradun lehenengotik hasiko da hurrenkera, eta horri jarraituta hortik aurrera.
7.3.– Barne-sustapeneko txandaren lehiaketa onartuen eta baztertuen behin betiko zerrenda argitaratu ondoren hasiko da, eta gehienez ere, sei hilabeteko iraupena izango du. Estatuko Justizia Idazkaritzak, kasuan kasuko epaimahaiaren iritzia entzun ondoren, aurkakoa zuritu eta arrazoi objektiboren bat ematen ez bada, behintzat. Txanda irekikoak zazpi hilabetekoa izango du, lehenengo ariketa egiten denetik kontatzen hasita.
Barne-sustapeneko txandako mekanografia-froga zuzentzerakoan txanda irekirako aurreikusitakoa erabiliko da.
7.4.– Galarazita dago azterketetara sakelako telefonorik eta telefonia mugikorreko edozein tresna eramatea. Epaimahaiak, laguntzaileek edo zaintzaileek hautagaiei edozein unetan deitu ahal izango diete tresna horien erabilera eta nortasuna kreditatzea eskatzeko.
7.5.– Azterketa aldian epaimahaiak jakingo balu hautagairen batek deialdian eskatutako baldintzak ez dituela betetzen, hautagai horrekin hitz egin ondoren, azterketatik baztertzeko proposatuko luke. Horrela gertatuz gero, hautagai horren espedientea —parte-hartze eskaeran hautagaiak adierazitako datu faltsuak edo zehatzak ez direnak eta guzti— Estatuko Justizia Idazkaritzari bidaliko zaio, dagozkion ondorioetarako.
Halaber, minusbaliatuentzako kupoaren barruan dagoen hautagai batek Justizia Administrazioko Laguntzaileen kidegokoei dagozkien zereginak gauzatzeko duen gaitasun funtzionalaren inguruko zalantzarik egonez gero, epaimahaiak Lan eta Gizarte Gaietako Ministerioaren organo eskudunaren irizpena eskatu ahalko du, eta, kasuan kasu, dagokion autonomia erkidegoarena; lehenago interesatua entzun beharko dela, eta behin argituz gero, espedientea Estatuko Justizia Idazkaritzara bidaliko da behar dituen ondorioak izan ditzan.
7.6.– Oposizioaren ariketak egun eta ordu berean izango dira azterketetarako egoitza guztietan eta txanda irekikoen lehen ariketa egingo den eguna Estatuko Aldizkari Ofizialean iragarriko da.
7.7.– Ariketa bakoitzerako deialdi bakarra egingo da eta ariketa egitera joaten ez diren hautagaiek eskubide hori galdu egingo dute, hurrengo hogeita lau orduko epean ez joatearen arrazoia behar bezala frogatzen ez badute, eta beti ere, arrazoia azterketa ekitaldi aurretik jazo bada, aintzakotzat hartuko den ala ez Epaimahai Kalifikatzailearen esku geratuko delarik. Epaimahaiak azterketa egin ahal izan ez dutenen arrazoiak onartuko balitu, beste deialdi bat egingo lieke Epaimahaiak berak jarriko duen egunerako. Alegatutako arrazoia gaixotasuna balitz, Epaimahaiak mediku kolegiatu baten mediku ziurtagiria eska dezake eta beharrezkoa iruditzen baldin bazaio bestelako informazioa ere bildu dezake. Hautagai hauei Epaimahaiak egingo dien deialdia 7.8 oinarrian aurreikusitako eran egingo da.
7.8.– Oposizio aldia hasi ondoren Epaimahai Kalifikatzaile Nagusiaren edo epaimahai eskuordetuen iragarpen eta deialdiak 1.9 oinarrian adierazitako zentroetan jarriko dira, eta zabalkunde gehiago izan dezan horrela komeniko balitz, bestela ere jakinaraziko da, ariketa hasi baino hamabi ordu lehenago, gutxienez, ariketa berdina bada edo hogeita lau ordu aurretik beste bat baldin bada.
8.– Oposizioaren ariketak
8.1.– Txanda irekiko hautagaien hautaketa prozesua oposizioa izango da eta agindu honen eranskin bezala argitaratuko den egitarauaren arabera garatuko diren ondorengo ariketek osatuko dute.
8.1.1.– Lehenengo ariketa. Teorikoa, idatzia eta baztertzailea; programari buruzko test bat erantzutean datza (I. eranskinaren arabera).
8.1.2.– Bigarren ariketa. Praktikoa, idatzia eta baz-tertzailea; epaimahaiak proposaturiko testu bat edo gehiago mekanografikoki transkribatzea.
8.1.3.– Hirugarren ariketa. Aukerakoa da eta oposizioaldian plaza lortu duten hautagaientzat, baldin berezko hizkuntza ofiziala duen autonomia erkidegoko lurraldean (1.1 oinarria) parte hartzen badute eta parte-hartze eskabidean horrela adierazi bazuten. Parte-hartze eskabidearekin batera emandako kasuan kasuko autonomia erkidegoko hizkuntza ofiziala dakienaren egiaztagiria aurkeztean edo jakintza-maila neurtuko duen proba bat egitean datza. Nolanahi ere, balorazioa deialdi honen 9.4 oinarrian ezarritako irizpideekin bat etorriz egingo da.
8.2.– Ariketa batetik hurrengora arteko tartea, gutxienez, hirurogeita hamabi ordukoa izango da, eta gehienez ere, berrogeita bost egun naturalekoa.
9.– Txanda irekiko azterketen garapenari eta kalifikazioari buruzko arauak
9.1.– Lehenengo ariketa. Egitarau teorikoaren gaiei buruzko testak ehun galdera izango ditu eta galdera bakoitzak lau erantzun. Erantzun zuzena bakarra izango da.
0tik 100 puntura emango dira.
Ongi erantzundako galdera bakoitzeko 1,00 puntu emango da; oker erantzundako galdera bakoitzeko 0,33 puntu kenduko da; erantzun gabeko galderak ez dira puntuatuko. Aurkeztu diren hautagaien kopurua eta horien ezagupen-maila kontuan hartuta, lurralde bakoitzean ariketa honetarako izan beharreko gutxieneko puntuazio zein izango den ebatziko du Epaimahai Kalifikatzaile Nagusiak eta ebazpen hori argitaratu egingo du.
Hautagai bakoitzak lortutako puntuazioa ondo erantzundako galdera-kopuruaren batuketa izango da, behin gaizki erantzundakoengatik kenketa egin ondoren.
Ariketa hori egiteko 60 minutu emango dira.
9.2.– Bigarren ariketa. Epaimahaiak proposaturiko testua mekanografikoki transkribatzean datza; bertan ez da lerroalderik errepikatuko, eta oposiziogileei ematen zaien hurrenkera bera jarraitu beharko da. Pultsazio-kopurua eta zuzentasuna baloratuko dira, eta mekanografiako akatsak eta ariketako arauak ez betetzea zigortuko da.
Zenbaketan, akats batek hutsegite bat ekarriko du, eta hutsegite bakoitzak hiru pultsaziotako zigorra.
Hona akastzat zer hartzen den:
Puntuazio-ikurrak oker transkribatzea: komak, puntuak, puntu eta komak, azentuak eta beste; jatorrizko testuko letrak, puntuazio-ikurrak, letra larriak aldatzea; letrak elkargainka jartzea edo beste idazkera-mota batez gainean ezartzea; hitzen arteko hutsune ezegokiak idaztea edo jatorriz adierazten diren hitzen arteko tarteak ez gordetzea; letrakera larriaren erabilera okerra edozein hitzetan, edo tokiz aldatuta egotea (gorantz nahiz beherantz).
Oker idatzitako hitzetako akatsak honela zigortuko dira:
. Akatsa letra batean (hitzaren hasieran, erdian edo bukaeran): hutsegite bat.
. Akats bat baino gehiago hitz batean:
– Lau pultsazio arteko hitzetan: 2 hutsegite.
– Bost pultsaziotik 8ra arteko hitzetan; 2,5 hutsegite.
– Zortzi pultsaziotik gorako hitzetan: 4 hutsegite.
Jatorrizko testuko hitzak edo lerroaldeak errepikatzea, edo kanpoko hitzak ezartzea, ez da pultsazioen zenbatekoan kontuan hartuko, eta aurreko idatz-zatian adierazitako baremoaren arabera zigortuko dira.
Falta diren hitz edo esaldiak pultsaziotan kenduko dira kontaketa orokorretatik. Horretarako, aurreko idatz-zatian adierazitako baremoa erabiliko da eta gehienez ere 15 hitzen falta onartuko da; hortik gora probatik kanporatu egingo da oposiziogilea.
Lerro oso bakar baten saltoa ez da baztertzeko zioa izango. Hitz bateko letren transposizioa (tokiz aldatzea); aurreko idatz-zatian adierazitako baremoa erabiliko da.
Ariketan egindako akats-kopurua %4tik gorakoa denean ariketa baliogabetuko da.
Pultsazio-zenbaketari begira, idazmakina elektronikoko 347 pultsazio mekanikoko 280 dira (makina elektrikoa eta elektronikoa berdinak izango dira ondorio horietarako).
Ariketa testu baten transkripzioa izango da, bertan lerroalderik errepikatzen ez delarik.
Ariketa egiteko oposiziogileek idazmakina eraman beharko dute, baina memoria, bisore optiko eta xingola zuzentzailea dituen makinarik ez da onartuko.
0tik 100 puntura emango dira.
Ariketa hau gainditzeko 60 puntu beharko dira, hots, idazmakina mekanikoko 280 pultsazio-kopuruari dagokiona, behin akatsengatik kendu beharrekoak kendu eta gero. Hori iristen ez duten hautagaiak kanporatu egingo dira.
100 puntuko puntuazioari dagokion idazmakina mekanikoko pultsazio-kopurua 450koa da, akatsengatik kendu beharrekoak kendu eta gero.
Ariketa hau egiteko hamar minutu emango dira.
9.3.– Hirugarren ariketa. Aukerakoa izango da. Eta 1.1 oinarrian ageri diren eta hizkuntza propioa duten erkidegoetan aurkezten diren hautagaiek egin beharko dute. Gehienez ere, 6 puntu emango dira, hautagaiak erakutsitako ezagutza–mailaren eta agindu honen 9.4 oinarrian jarritako balorazio–irizpideen arabera.
Jakintza-maila egiaztatzeko, horretarako propio jarritako proba bat egin ahalko da edo, bestela, aipatu hizkuntza badakiela egiaztatu beharko du oposiziogileak; horretarako, parte hartzeko eskabidearekin batera, parte hartzen duen autonomia erkidegoak egindako egiaztagiria aurkeztu beharko du, 9.4 oinarrian aurreikusi legez, aurkeztutako tituluari dagokion homologazioa eta maila egiaztatzeko.
Autonomia erkidegoko hizkuntza ofizialari buruzko aukerako probaren puntuazio autonomia erkidego horretan baino ez da aplikatuko, hautagaia aurkezten den lurraldearen barruan onartutakoen zerrendan zenbakia jartzeko soil-soilik. Hori dela eta, puntu hori derrigorrezko ariketa bietan jasotakoaz bananduta jarri beharko da, azpieskalafoian sartzeko 11.7 oinarrian aurreikusitakoaren arabera.
9.4.– Autonomia erkidegoko hizkuntza baloratzeko irizpideak. Autonomia erkidegoko hizkuntza baloratzeko, bai barne-sustapenean bai txanda irekian, irizpide hauek erabiliko dira:
9.4.1.– Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoetan euskararen erabilera normalizatzeko plangintza arautzen duen urriaren 17ko 224/1989 Dekretuan agindutakoaz bat etorriz:
1.– 2. hizkuntza-eskakizuna: puntu bi.
2.– 3. hizkuntza-eskakizuna: lau puntu.
3.– 4. hizkuntza-eskakizuna: sei puntu.
Nafarroako Foru Komunitatearen abenduaren 15eko 18/1986 Legearen 5. artikuluan aipatzen den alderdi euskaldunean eta mistoan, aurreko idatz-zatian jarritako irizpide berak erabiliko dira.
9.4.2.– Kataluniako Autonomia Erkidegoa. Kataluniako Hizkuntzaren Normalizaziorako Batzordearen 1991ko ekainaren 19ko akordioaz bat etorriz:
Hizkuntzaren ezagutza egiaztatzeko, Katalaneraren Batzorde Iraunkorrak emandako ziurtagiriak aurkeztu beharko dira, edo katalaneraren eremuko tokian-tokiko baliokidea.
1.– B mailaren egiaztagiria: puntu bi.
2.– C mailaren egiaztagiria: lau puntu.
3.– D mailaren egiaztagiria: sei puntu.
9.4.3.– Galiziako Autonomia Erkidegoa:
1.– Hasierako eta hobekuntzako ikastaroa edo oinarrizkoa:puntu bi.
2.– Galizieraren hizkera juridikoaren erdi mailako ikastaroa: lau puntu.
	3.– Galizieraren hizkera juridikoaren goi mailako ikastaroa: sei puntu.
9.4.4.– Valentziako Autonomia Erkidegoa:
1.– Ahoz eta idatziz valentzieraren oinarrizko mailaren egiaztagiria: puntu bi.
2.– Ahoz eta idatziz valentzieraren erdiko mailaren egiaztagiria: lau puntu.
3.– Ahoz eta idatziz valentzieraren goiko mailaren egiaztagiria: sei puntu.
9.4.5.– Balear Uharteetako Autonomia Erkidegoa:
1.– B mailaren egiaztagiria: puntu bi.
2.– C mailaren egiaztagiria: lau puntu.
3.– D mailaren egiaztagiria: sei puntu.
9.4.6.– Euskal Autonomia Erkidegoan eta Nafarroako Foru Komunitatean, 2. hizkuntza-eskakizunari dagokion egiaztagiri ofizialik ez dagoenez, arlo horretako organo eskudunek horretarako propio jartzen duten azterketa bat gainditu beharko da eta orduan emango da egiaztagiria.
Bai barne sustapenean bai txanda irekian, autonomia erkidegoetako hizkuntza ofizialen ezagutza-maila oinarri honen arabera egiaztatzeko, autonomia erkidegoek egindako egiaztagiria, homologazioarena eta aurkeztutako tituluari dagokion mailarena, aurkeztu beharko da; edo, bestela, ezagutza-mailari buruzko proba bat egin beharko da txanda librean.
10.– Onartutakoen zerrenda.
10.1.– Derrigorrezko ariketa bakoitza amaitzerakoan, epaimahaiek lurralde bakoitzean ariketa gainditu duten oposiziogileen zerrendak honako tokietan argitaratuko dituzte: Justizia Ministerioaren iragarki-oholetan, Estatuko Justizia Idazkaritza (San Bernardo, 21; tel.: 91 390 21 67), plazak deitzen diren autonomia erkidegoetako organo eskudunetako iragarki-oholean, Herri Administrazioetako Ministerioaren Administrazio Informazioko Zentroan (tel.: 91 586 14 00), Justizia Ministerioaren web-orrian: www.mju.es, Lan Publikoaren Eskaintzetan, Justiziako lurralde-gerentzietakoetan —azterketak egiteko egoitzei dagozkienak—, Justizia auzitegi nagusietan, eta audientzia probintzialetan. Zerrenda horietan azaltzen ez diren oposiziogileak "ez gai" izango dira eta hautaketa-prozesutik kanpo geratuko. Lehehengo ariketa gainditu duten hautagaien zerrendaren aurka alegazioak aurkeztu ahalko dizkiote hautagaiek Epaimahai Kalifikatzaile Nagusiari, hamabost egun naturaleko epea izango dute horretarako.
Epaimahaiek, lurralde bakoitzean lehenengo ariketa gainditu duten hautagaien zerrenda argitaratzen dutenean, bigarren ariketa egiteko deia egingo diete hautagai horiei.
Epaimahaiek lurralde bakoitzean bigarren ariketa gainditu duten hautagaien zerrenda argitaratuko dute, eta interesatuek alegazioak aurkeztu ahalko dituzte hamabost egun naturaleko epean dagokion epaimahaiaren aurrean.
Lurraldeka, bigarren ariketa gainditu duten hautagaien zerrendan daudenei lehenengo ariketan lortutako nota gehituko die dagozkien epaimahaiek.
Lurraldeka ateratzen den zerrendatik, zeina guztirako puntuazio handienetik txikienera ordenatuko baita, lurralde bakoitzean oposizioa gainditu duten hautagaien zerrenda osatuko da, hain zuzen ere, honela: txanda horretan eta lekuan lekuko lurraldean deitutako plaza-kopurua eta guztirako puntuaziorik handiena duten hautagaien kopurua bera izan arte. Guztirako puntuaziorik handiena duten hautagaien kopuruak ezingo du gainditu, inola ere, lurralde bakoitzean deitutako plaza-kopurua. Hautagaiek puntuazio berdina ateraz gero, euren arteko hurrenkera honela ezarriko da: lehenengo eta behin, bigarren ariketan lortutako puntuazioa hartuko da kontuan; eta, bigarrenik, lehen ariketan lortutako puntuazioa.
Zerrenda horretan dauden hautagaiak, autonomia erkidegoren bateko hizkuntza propioarekin lehiatzen badira eta eskabidean hala eskatu badute, hirugarren ariketa, aukerakoa, egiteko dei egingo zaie.
10.2.– Oposizioko ariketa guztiak amaitu ostean, Epaimahai Kalifikatzaile Nagusiak Estatuko Aldizkari Ofizialean eta plazak deitzen diren autonomia erkidegoetako aldizkari ofizialetan behin–behingoz argitaratuko du lurralde bakoitzean oposizioa gainditu duten hautagaien zerrenda, 10.1 oinarriko laugarren eta bosgarren lerroaldeetan aurreikusitakoaren arabera. Zerrenda horretan hauek jasoko dira: lortutako zenbakia, NAN, ariketa bakoitzean lortutako puntuazioa, derrigorrezko ariketetan lortutako puntuazio osoa eta lehiatzen den autonomia erkidegoko hizkuntza ofizialari buruzko ariketan lortutakoa.
Behin-behineko zerrenda argitaratzen duen ebazpenaren aurka, interesatuek alegazioak aurkeztu ahalko dituzte, Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunaren biharamunean kontatzen hasi eta hamabost egun naturaleko epearen barruan.
10.3.– Alegazioak aztertu eta ebatzi ondoren, Epaimahai Kalifikatzaile Nagusiak lurralde bakoitzeko onartutakoen behin betiko proposamena (derrigorrezko bi ariketetan ateratako puntuazioen arabera ordenaturik; puntuazio horren ondoan aukerako ariketan lortutako puntuazioa ere ageriko da) igorriko dio Estatuko Justizia Idazkaritzari, onar dezan eta Estatuko Al-dizkari Ofizialean eta plazak deitzen diren autonomia erkidegoetako aldizkari ofizialetan argitaratzeko. Onartutakoen zerrenda horrek ezingo du gainditu, inola ere, deitutako plazen kopurua.
Hori hautsiko duen gainditutakoen edozein proposamen erabat ezdeusa izango da.
11.– Agiriak aurkeztea, destino-eskabideak eta karrerako funtzionarioak izendatzea.
11.1.– Estatuko Aldizkari Ofizialean eta plazak deitzen diren autonomia erkidegoetako aldizkari ofizialetan onartutakoen behin betiko zerrenda argitaratzen denetik hasi eta hogei egun naturaleko epearen barruan, zerrendotan agertzen diren hautagaiek, bai txanda irekian bai barne-sustapenekoan eta norberaren interesa dela eta borondatezko eszedentzia egoeran daudenak, parte hartu dutenek Justizia Ministerioko Erregistro Nagusian, Estatuko Justizia Idazkaritzan (La Manzana, 2); edota Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 38. artikuluan (lege hori urtarrilaren 13ko 4/1999 Legeak aldatu zuen) aurreikusitako bideak erabiliz, agiri hauek aurkeztu beharko dituzte:
Txanda irekia eta barne-sustapeneko txanda (norberaren interesa dela ete, borondatezko eszedentzian dauden hautagaiak)
a) Nortasun Agiri Nazionalaren kopia konpultsatu bi.
b) Deialdian eskatutako tituluaren kopia konpultsatua edo ikasgai guztiak gaindituta dituela egiaztatzen duen ziurtagiri akademikoa, titulua lortzeko gaitzen dutenak, bai eta titulua lortzeko eskubideak ordainduta dituela egiaztatzen duen agiria ere.
c) Justizia Administrazioko laguntzaileen egitekoetan jardutea eragozten dion gaixotasunik nahiz akats fisikorik ez duela egiaztatzen duen agiri medikoa. Agiri hori Gizarte Segurantzan interesatuari dagokion Medikuntza Orokorreko medikuak egin beharko dio edo, bestela, Gizarte Segurantzako erregimen batean ere sartu gabe baldin badago, Osasun eta Kontsumo Ministerioko zerbitzu probintzialek eta autonomia erkidegoetako dagokien erakundeek. 100eko 33ko edo goragoko minusbaliotasunaren legezko egoera duten hautagaiek egiaztagiria aurkeztu beharko dute, Gizarte Gaietarako Ministerioko nahiz kasuan kasuko autonomia erkidegoko organo eskudunek egindakoa. Aipatu egoera eta Justizia Administrazioko Ofizialen Kidegoko egiteko propioak betetzeko gai dela egiaztatu beharko ditu agiri horrek.
d) Zinpeko deklarazioa, honako hauek jasoz: bateraezintasun kausaren batean sarturik ez dagoela; egiteko publikoetan jarduteko gaitasun gabetua ez dagoela; ez dela kanporatua izan diziplina-prozedura baten bidez Estatuko, autonomia erkidegoetako eta toki administrazioetako kidegoren batetik; eta ez zaizkiola egiteko publikoak kendu diziplina-prozeduraz nahiz bide judizialetik, birgaitua izan denean izan ezik (II. eranskina).
Penaletako egiaztagiria ofizioz emango du Estatuko Justizia Idazkaritzak, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen 30/1992 Legearen 35.f) artikuluan agindutakoaren arabera.
11.2.– Aurreko idatz-zatian aipatutako agiriak aurkeztea ezinezkoa denean —behar bezala justifikatu beharko da—, deialdian eskatzen diren baldintzak betetzen direla egiaztatzeko, legez onargarri den edozein bide erabili ahalko da.
11.3.– Funtzionario publiko diren hautagaiek ez dute aurkeztu beharrik izango beren aurreko izendapenerako erakutsi zituzten baldintzak eta betebeharrak. Egoera hori eta beren zerbitzu-orrian dauden gorabehera guztiak zein laguntzaile izendatua izateko baldintzak betetzen dituela egiaztegiaztatzen dituen agiria, menpe daudeneko ministerioak nahiz erakundeak egina, aurkeztu beharko dute.
11.4.– Hautagaiek, jarritako epearen barruan, halabeharrezko kasuetan izan ezik, agiriak aurkezten ez badituzte, edota, agiriok aztertuta, 3.1 eta 2.1 oinarrietan jarritako baldintzak ez dituztela betetzen ikusten bada, ez dira karrerako funtzionario izendatuko eta, ondorioz, beren egintzak baliorik gabe utziko dira. Gainera, hasierako eskabidean datu faltsuak jartzeagatik eduki dezaketen erantzukizuna izango dute.
11.5.– Estatuko Justizia Idazkaritzak Estatuko Aldizkari Ofizialean eta plazak deitzen diren autonomia erkidegoetako aldizkari ofizialetan argitaratuko du nahiz barne-sustapeneko txandan, nahiz txanda irekian oposaketaldia gainditu duten eta deialdi honetan ezarritako betebeharrak betetzen dituzten hautagaiak karrerako funtzionario izendatzen dituen ebazpena.
Kasu bakoitzean aginpideduna den administrazioak eskainiko ditu nahiz barne-sustapenean nahiz txanda irekian oposaketaldia gainditu duten hautagaiek betebeharreko plazak.
11.6.– Destinoen esleitzea hautagaia lehiatu zen lurraldean egin beharko da nahitaez, lurralde horretan lortutako puntuazioaren hurrenkeraz eta oposiziogileen lehentasunaz bat etorriz.
Lehenik eta behin, lehiaketa mugatuan barne-sustapeneko txandako hautagaiei esleituko zaizkie destinoak, eta, gero, txanda irekian onartuak izan diren hautagaiei.
11.7.– Justizia Administrazioko Laguntzaileen Kidegoak izaera nazionala duenez gero, karrerako funtzionarioak izendatzeko eta dagokion eskalafoian edo azpieskalafoian sartzeko, zerrenda bi osatuko dira txanda bakoitzeko (sustapena eta irekia). Zerrenda biotan, azpieskalafoian sartzeko, oposiziogileek lurralde bakoitzean lortutako puntuazioak hartuko dira kontuan, bai eta lehiatzen den autonomia erkidegoko hizkuntza ofizialari buruzko proban lortutakoa ere. Berdinketarik gertatuz gero, jatorrizko kidegoan izandako eskalafoi-ordenari emango zaio lehentasuna barne-sustapeneko txandan; txanda irekian, berriz, agindu honen 10.1 oinarrian ezarritakoaz arautuko da berdinketa.
12.– Azken araua.
Deialdi honen eta berarengandik eratortzen diren administrazio egintza guztien aurka aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkeztu ahalko da Estatuko Justizia Idazkaritzaren aurrean, hilabeteko epean, edo administrazioarekiko auzi-errekurtsoa Administrazioarekiko auzietako Epaitegi Nagusien aurrean, bi hilabeteko epean. Epe horiek ebazpen hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunaren biharamunetik kontatuko dira 	
Halaber, Estatuko Justizia Idazkaritzak, behar izanez gero, hautaproba hauek baloratzen dituzten epaimahaien ebazpenak aztertu ahalko ditu, aipatu legean esaten den moduan.
Madril, 2003ko maiatzaren 27a.
(1996ko urriaren 29ko Aginduaren bidez)
ESTATUKO JUSTIZIA IDAZKARIA
Justizia administrazioarekiko harremanetarako zuzendari nagusia
CARLOS LESMES SERRANO
I. ERANSKINA
JUSTIZIA ADMINISTRAZIOKO LAGUNTZAILEEN KIDEGOAN SARTZEKO OPOSAKETETARAKO GAIEN ZERRENDAK
LEHENENGO ARIKETA: TEORIKOA
I.– Antolamendu judiziala.
1. gaia.– 1978ko Konstituzio Espainiarra: egitura eta edukia. Oinarrizko eskubide eta askatasunak. Koroa. Gorte Nagusiak: eraketa eta eskumenak. Gobernua: gobernuburua. Ministroen Kontseilua. Estatuaren lurralde antolamendua. Toki-administrazioa: probintzia eta udala. Autonomia erkidegoak.
2. gaia.– Auzitegi Konstituzionala: eraketa eta funtzioak. Botere Judiziala. Botere Judizialaren Kontseilu Nagusia: eraketa eta funtzioak. Jurisdikzioa: epaile eta magistratuak. Independentzia judiziala. Ministerio fiskala: eraketa eta funtzioak.
3. gaia.– Auzitegi Gorena: antolamendua eta eskumenak.
4. gaia.– Auzitegi Nazionala: antolamendua eta eskumenak.
5. gaia.– Auzitegi Nagusiak. Probintzia Auzitegiak. Antolamendua eta eskumenak.
6. gaia.– Penaleko Epaitegiak. Administrazioarekiko Auzietarako Epaitegiak. Sozialeko Epaitegiak. Espetxeratuen Zaintzarako Epaitegiak. Adin Txikikoen Epaitegiak. Antolamendua eta eskumenak.
7. gaia.– Lehen Auzialdiko Epaitegiak eta Instrukziokoak. Bake Epaitegiak. Antolamendua eta eskumenak.
8. gaia.– Epaitegiko Idazkariak. Auzitegiko Medikuak. Antolamendua eta funtzioak.
9. gaia.– Justiziako Administrazioko Ofizialak eta Agenteak. Kidegoan sartzea. Funtzioak.
10. gaia.– Justiziako Administrazioko laguntzaileak. Eskubide-betebeharrak eta Justiziako Administrazioko laguntzaileen bateraezintasunak. Kidegoan sartzea.	Izendapena eta kargu-jabetzea. Plantillak. Plaza hutsak betetzea. Lekualdaketak.
11. gaia.– Bizilekua, oporrak, baimenak eta lizentziak. Ordezkapenak. Justiziako Administrazioko laguntzaileen egoera administratiboak. Jarduneko zerbitzua, zerbitzu bereziak, eszedentzia. Justiziako Administrazioko laguntzaileen izaera galtzea. Eginkizun-gabetzea. Erretiroa hartzea.
12. gaia.– Diziplina Araubidea. Hutsegiteak: motak. Zigorrak. Agintari zigortzaileak. Espedientea bideratzea.	Zigorren kontra jar daitezkeen errekurtsoak. Bananduta izan direnak jarduneko zerbitzura itzultzea.
13. gaia.– Sindikatua Konstituzio Espainiarrean. Hauteskunde sindikalak Ordezkaritza-Organoen Legearen arabera. Grebarako eskubidea.
II.– Prozedura judiziala.
1. gaia.– Jarduketa judizialak (I). Jarduketa judizialak non egiten diren. Jarduketa judizialak noiz egiten diren: egun eta ordu baliodunak; epeak eta epe-mugak; zigor prozesuko epe-muga judizialak.
2. gaia.– Jarduketa judizialak (II). Epailearen prozesuko egintzak: epailearen ebazpenak. Zigor-arloko prozeduraren berezitasunak. Idazkari judizialaren prozesuko egintzak: ordenazioko eginbideak.
3. gaia.– Jarduketa judizialak (III). Jakinarazpen judizialen egintzak (I). Beste auzitegi eta agintariekiko jakinarazpen egintzak: ofizioak eta manamenduak. Laguntza judiziala: exhortoak. Suplikatorioak, exhortoak eta manamenduak zigor-arloko prozeduran. Nazioarteko lankidetza juridikoa: erreguzko gutunak.
4. gaia.– Jarduketa judizialak (IV). Jakinarazpen judizialen egintzak (II). Prozesuko alderdikideei eta bestelako parte hartzaileei egindako jakinarazpen egintzak: jakinarazpenak, errekerimenduak, zitazioak, eta epatzeak. Jakinarazpenak, zitazioak eta manamenduak zigor-arloko prozesuan. 	
5. gaia.– Prozedura zibila: deklarazio-prozedurak eta exekutiboak. Deklarazio-prozedura arruntak: judizio arrunta eta ahozko judizioa. Deklarazio-prozedura berezien aipamena.
6. gaia.– Borondatezko jurisdikzioa; izaera eta prozedura mota. Adiskidetzeari buruzko aipamen berezia.
7. gaia.– Zigor-arloko prozedurak: prozedura arrunta; prozedura laburtua; falta-judizioko prozedura; epaimahaiaren prozedura. "Epaiketa arin"ei buruzko aipamen berezia.
8. gaia.– Administrazioarekiko Auzietarako prozedurak: motak eta prozedura arruntari buruzko aipamen berezia. Lan prozedurak: motak eta prozedura arruntari buruzko aipamen berezia.
9. gaia.– Errekurtsoak: baldintzak eta motak. Errekurtso arruntak prozedura zibilean: berraztertzekoa eta apelazioa. Errekurtso arruntak zigor-arloko prozeduran: erreformakoa, apelazioa, eta kexa errekurtsoak. Ohiz kanpoko errekurtsoen erreferentzia orokorra.
10. gaia.– Erregistro Zibila. Espainiako erregistro zibilen gaurko antolakuntza. Funtzionario arduradunak. Erregistroko liburuak eta sekzioak. Liburu laguntzaileak.
11. gaia.– Erregistroko aktak. Jaiotza, ezkontza eta heriotza inskripzioak. Tutoretzen eta legezko ordezkatzen inskripzioak. Nazionalitatea eta auzotartasun zibila. Ziurtagiriak. Erregistro Zibileko espedienteak.
III.– Espainiako eta Europa Batasuneko araudiak gizonezkoen eta emakumezkoen aukera berdintasunari buruz.
GAI BAKARRA.– Espainiako eta Europa Batasuneko araudiak gizonezkoen eta emakumezkoen aukera berdintasunari buruz. Espainiako Konstituzioko 14. artikulua: sexua dela-eta, desberdinkeriarik ez eragitea.	 Sexu-berdintasuna arlo juridiko eta zibilean. Sexua dela-eta egindako desberdinkeriaren ondorio penalak. Sexu-berdintasuna arlo juridiko laboralean.
II.– ERANSKINA
NAN:...................................– Zin egiten dut Justizia Administrazioko Laguntzaileen Kidegoko funtzionario izendapena jaso ahal izateko, ez nautela inongo Administrazio Publikotako zerbitzutik banandu, ez naizela ezgaitua izan funtzio publikoetan aritzeko eta ez nagoela xedapen organikoetan ezartzen diren inolako ezgaitasun eta bateraezintasun kasuen barne.
............(e)n, 2003ko ..............ren
RSS