Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

184. zk., 2003ko irailaren 22a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Iragarpenak

Zerga Administrazioko Estatuko Agentzia Bartzelonako Ordezkaritza
5159

IRAGARKIA, pertsona bat azal dadin, jakinarazpena egiteko zitazioari buruzkoa.

Zergei buruzko Lege Orokorraren 105.6 artikuluak, hain zuzen ere, abenduaren 30eko 66/1997 Legeak (31ko EAO)emandako idazkera duenak dioenari jarraiki, Zerga Administrazioko Estatuko Agentziak Bartzelonan duen Dirubilketarako Lurralde Bulegoko buruak

JAKINARAZTEN DU:

Ahalegina egin bada ere, Zergei buruzko Lege Orokorraren 105 artikuluak dioenaren arabera, ondorengo zerrendan adierazitako prozeduretan interesa dutenei edo haien ordezkariei ezin izan zaie jakinarazpena egin —zerga administrazioari ezin zaio egotzi horren arrazoia—; hori dela eta, zerrenda horretan agertzen diren pertsonei zitazioa egiten zaie, hamar egun balioduneko epean, iragarki hau argitaratzen den egunaren biharamunetik kontatua, adierazten den tokian ager daitezen, legeak agindu bezala jakinarazpena egiteko.

Adierazitako epe eta tokian azaldu ezean, jakinarazpena legezko ondorio guztietarako egin dela ulertuko da; epea amaitzen den egunaren biharamunetik izango da hori.

Bartzelona, 2003ko abuztuaren 5a.

Dirubilketarako Lurralde Bulegoko buru laguntzailea,

SILVIA SERRA GUERRERO.

Izena.– Cobo Soledad, Angel.

Ifz.– 35042042R.

Prozedura.– Premiamenduzko prozedurari hasiera ematea.

Erreferentzia.– C1500003480106956, C150000348 0106802.

Non azaldu behar den.– Poble Nou-ko Dirubilketa Unitatea, Pedro IV kalea 453, Bartzelona

Izena.– Garrigo Puerto Josep Ignasi.

Ifz.–35113170J.

Prozedura.– Premiamenduzko prozedurari hasiera ematea.

Erreferentzia.– C1500003200109447.

Non azaldu behar den.– Vilanova-ko Dirubilketa Unitatea, Rambla Sama 45, Vilanova.


Azterketa dokumentala