Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

184. zk., 2003ko irailaren 22a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Iragarpenak

Arabako Foru Aldundia
5157

IRAGARKIA, "A-3210 errepidean, 71,000 kilometrotik 73,280 kilometrora, trazadura hobetzeko eta plataforma zabalagotzeko eraikuntza-proiektua. Laguardia-Elciego-Cenicero ibilbidea egokitzeko lanen 3. fasea"k eragindako ondasun eta eskubideen behin betiko onarpenari dagokiona.

Diputatuen Kontseiluak, 2003ko ekainaren 25ean egindako bilkuran, 584 zenbakiko Erabakia onartu du. Horren testuak honela dio:

"Diputatuen Kontseiluak, 2003ko urtarrilaren 21ean egindako bilkuran onartutako 34 Erabakiaren bidez, behin betiko onartu zuen "A-3210 errepidean, 71,000 kilometrotik 73,280 kilometrora, trazadura hobetzeko eta plataforma zabalagotzeko eraikuntza-proiektua. Laguardia-Elciego-Cenicero ibilbidea egokitzeko lanen 3. fasea" eta hasierako onarpena eman zion proiektu horrek eragindako ondasun eta eskubideen bana-banako zerrenda zehatzari, nahitaezko izapidea den informazio publikoan jarriz."

Izapide hori betetzeko, ebazpena eta zerrenda argitara eman dira Elciegoko Udaletxeko iragaki-taulan, bertan baitaude desjabetu beharreko finkak, Arabako Lurralde Historikoaren Aldizkari Ofizialean, 24. zenbakian, 2003ko otsailaren 28koan, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian, 55. zenbakian, 2003ko martxoaren 18koan, eta "El Correo Español el Pueblo Vasco" egunkarian, 2003ko otsailaren 12koan.

Informazio publikorako aldian, ondoren azaltzen diren interesatuek alegazio-idazkiak aurkeztu dituzte. Erabaki honen bitartez erantzuten zaie horiei.

A.– Bodegas Murua, S.A.ren alegazioak, espedientean 2/000 zenbakia duen finkaren ingurukoak.

Bodegas Murua S.A.k aurkeztutako idazkian (Arabako Foru Aldundiaren Erregistro Orokorreko sarrera-data 2003ko apirilaren 30ekoa), eskatzen du 2/000 finka honen datuetan aurkitutako akatsa zuzendu dadila, 371 lurzatiari eta 8 poligonoari dagokiola jartzen baitu, egiaz Elciegoko Udalerriko 6 poligonoko 333 lurzatiari dagokiolarik. Beraz, akats hori zuzendu egiten da Erabaki honen bitartez onartzen den eragindako ondasun eta eskubideen behin betiko zerrendan.

B.– Carlos Uribe Armentia jaunaren alegazioak, espedientean 15/000 zenbakia duen finkaren ingurukoak.

Alegatzaileak, 2003ko martxoaren 4an eta maiatzaren 7an aurkeztutako idazkietan, eskatzen du bere lurzatiari eragindako ondasun eta eskubideen behin-behineko zerrendan esleitutako aprobetxamendua –laborantza-lurra- aldatu dadila, haren ordez mahastia jarriz. Horretarako, adierazten du lur hori desinfekzio aldian dagoela geroago landaketa egiteko.

Nahitaezko Desjabetzapenari buruzko 1954ko abenduaren 16ko Legearen 20. artikuluan aurreikusitakoaren arabera, eragindako ondasun eta eskubideen zerrendak zehatz-mehatz jaso behar ditu bera onartzen den momentuan desjabetzeko diren ondasunek dituzten egoera, ezaugarriak, baldintzak, eta abar.

Alde horretatik, egiaztatu da aprobetxamendua aldatu behar dela, 1441 m2 laborantza-lurretatik 675 baratzea eta 736 basoa baitira; horrengatik, ezin daiteke onartu alegatzailearen erreklamazioa, zeren eta, gainera, 2003ko martxoaren 4ko alegazio-idazkitik ondorioztatzen den bezala, aipatutako finka, Elciegoko Udalerriko 8 poligonoko 378 lurzatiari dagokiona, mahats-landaketarik gabe baitago.

Hala ere, ondorio guztietarako balio duen aprobetxamendua Okupazioaren Aurreko Aktan jasotzen dena izango da. Akta honetan, alegatzaileak bere interesak aldezteko egokitzat jotzen dituen erreserbak egin ahal izango ditu. Honek ez du eragozten alegatutako arazoa balio justuaren izapidean erabakitzerik, izapide horretan, gainera, mahastietako oraingo mahats-euskarriak eta dauden olibondoak, mahatsondoak eta fruitu-arbola gazteak kontuan eduki beharko direlarik.

C.– M.ª Nieves Uribe Morgak, Angelina Blanco Alvarezek, Juan Antonio Trincado Laordenen oinordekoek eta Fidel San Andrés Muruak J. Maria Murua Rualesen ordezkaritzan egindako alegazioak, espedientean hurrenez hurren 25/000, 29/000, 37/000 eta 43/000 zenbakiak dituzten finken ingurukoak.

Aipatutakoek, Arabako Foru Aldundiaren Erregistro Orokorreko sarrera-data 2003ko apirilaren 30ekoa duten idazkietan, finkak osorik desjabetzea eskatzen dute, zeren eta, desjabetutako azalera eta lurzatien neurri txikien ondorioz, geratzen diren lurzati-hondarrak hain txikiak baitira ezen ez diren baliagarriak lehen zeukaten nekazaritza-erabilerarako.

Gai horretan Derrigorrezko Desjabetzapenari buruzko Legearen 23. artikuluaren osagarri dira lege bereko 46. artikulua eta Derrigorrezko Desjabetzapenari buruzko Erregelamenduaren 22. artikulua. Arau horien arabera, desjabetzapenaren beharrak finkaren zati bati eragiten badio bakarrik, desjabetzapena ez da finka osora zabaldu beharko. Beraz, jabeak desjabetzapena finka guztira zabaltzea eska dezake, zati hori desjabetzearen ondorioz gainerako finkaren zatien baliabide ekonomikoak gutxitzen badira. Baina horretarako honako baldintzak bete behar dira: lehenengoa, zati baten desjabetzapenaren ondorioz, finkaren gainerakoaren ustiapena antiekonomikoa gertatzea (egiaztatu beharko da); bigarrena, jabeak finka osoaren desjabetzapena eskatzea; eta, hirugarrena, Administrazioak eskaria onartzea. Hiru baldintza horiek betetzea nahitaezkoa da Auzitegi Gorenak behin eta berriz emandako doktrinaren arabera, besteak beste, 1959ko ekainaren 16ko, 1961eko abenduaren 12ko eta 1965eko urtarrilaren 28ko Auzitegi Gorenaren epaien arabera.

Orobat, 1994ko maiatzaren 4ko Auzitegi Gorenaren epaiak ebazten duenez, Administrazioak ez du finka-zatiaren desjabetzapena finka osora zabaldu behar ustiapen antiekonomikoa denean. Hala ere, egoera hori kontuan hartuko da zatikako desjabetzapenaren kalte eta galerak ordaintzerakoan. Izan ere, bi kontzeptu ezberdinei buruz ari gara; batetik, finka baten zatia desjabetzeak gainerakoaren ustiapena antiekonomikoa egitea eta bestetik, desjabetzapenak desjabetu gabeko zatiari eragiten dion demeritua. Auzitegi Gorenak aitortu duenez, Administrazio desjabetzailearen eskumenekoa da eragindako finka osoa edo horren zati bat desjabetzeko beharra zehaztea.

Azaldutakoagatik, Nahitaezko Desjabetzapenari buruzko Legearen 23. artikuluaren babespean, ez dira onartzen finkak osorik desjabetzeko eskaerak, ez baita frogatu desjabetu gabeko finka-hondarren ustiapena antiekonomikoa gertatzen denik.

D.– M.ª Paz Palacios Gómezek, José Agustín Marauri Gastonek Victoriano Rivacoba Martínez de la Piscina-ren ordezkari moduan, M.ª Carmen Bauza Ibáñezek eta Monserrat Seigido Uribek aurkeztutako alegazioak, espedientean hurrenez hurren 31/000, 35/000, 36/000 eta 39/000-40/000 zenbakiak dituzten finken ingurukoak.

Alegatzaile hauek 2003ko apirilaren 30ean Arabako Foru Aldundiaren Erregistro Orokorrean aurkeztutako idazkietan, eskatzen dute, alde batetik, finkaren aprobetxamendu-mota zuzentzea eta, beste aldetik, finka osorik desjabetzea, zeren eta, desjabetutako azalera eta lurzatien neurri txikien ondorioz, geratzen den lurzati-hondarra hain txikia baita ezen ez den baliagarria lehen zeukan nekazaritza-erabilerarako.

Finken aprobetxamendua zuzentzeari dagokionez, behin beharrezko jarduketak burutu eta gero, aldatu behar da 31/000, 36/000, 39/000 eta 40/000 zenbakidun finken aprobetxamendua –mahastia laborantza-lurraren ordez-, baina ez 35/000 zenbakidun finkaren aprobetxamendua, basobera baita.

Beste alde batetik, desjabetzapena finka osoetara hedatzeko alegazioei dagokienez, gai horri buruz aurreko C epigrafean azaldutakoari eutsi behar diogu eta, horregatik, orobat ezetsi egiten ditugu alegatzaile hauek finkak osorik desjabetzeko egindako eskaerak, ez baita kreditatzen desjabetu gabeko finka-hondarren ustiapena antiekonomikoa gertatzen denik.

E.– María Jesús Ramírez de Olano Acedo andrearen alegazioak, espedientean 34/000 zenbakia duen finkaren ingurukoak.

Arabako Foru Aldundiaren Erregistro Orokorreko sarrera-data 2003ko otsailaren 17koa duen idazkian, gauzatu beharreko proiektuaren aurka agertzen da, honako arrazoibide hauek azalduz. Horiei buruzko txostena eman du Plangintza, Proiektu eta Obra Zerbitzuak:

"A" alegazioari dagokionez, eragindakoak adierazten du errepidearen trazadura berria bere jabetzeko mahasti horretan eragina duen eremuan aberrazio tekniko bat dela, zeren eta, bere ustez, orain dagoen bihurgunea ezabatu edo bigundu beharrean, gogorragotu egin baita, trazadura berriko maldak areagotuz.

Horri buruz, aditzera eman behar dugu oraingo errepidea alegatzailaren finkaren ondotik pasatzen den zatia luzera txikiko lerro zuzen bat dela, 150en bat metrokoa, 120 eta 70 metroko arradioa duten bi bihurguneren artean dagoena. Bihurgune horiei dagokien proiektu-abiadura, lehenengoaren kasuan, orduko 60 km baino gutxiagokoa eta, bigarrenaren kasuan, orduko 50 km baino gutxiagokoa da. Horrek arrisku nabarmena sortzen du bideko segurtasunerako. Aldiz, aipatutako proiektuan aurreikusten den trazadura berriak 250 metroko arradioa duen bihurgune bakar bat jasotzen du, orduko 80 km inguruko proiektu-abiadurari dagokiona. Beraz, ez da inola ere aberrazio tekniko bat, alegatzaileak adierazten duen bezala, baizik eta hobekuntza bat, zalantzarik gabe.

Halaber, bihurgunea -alegatzaileak adierazten duen bezala- "gogorrago" egin delako sentsazioa badaiteke interpretazio oker batetik sortu izana, honako egitate honen ondorioz: alegia, bihurgune berriak 443 metroko luzera daukan bitartean, trantsizioko bihurguneak barne hartuta, gaur egun dagoen bihurgunearekin proiektuko bihurgunearen antzeko angelua duen biraketa bat egiten da, baina 90 metroko luzerarekin, eta, gainera, trantsizioko bihurgunerik gabe. Azken hau bai da benetan "gogorra". Horren ondorioz, bihurgunearen luzera handitzea haren gogorragotze modura har daiteke, okerreko bidez, baina biraketaren angelua ia-ia berdina dela kontuan harturik, bihurgune arradioaren gehikuntza garrantzitsuaz eta diseinatutako trantsizioko bihurguneez gainera (gaur egun horrelakorik ez dagoelarik), ikus dezakegu emaitza aurreko egoeraren aldean hobekuntza nabarmena besterik ez dela, bai segurtasunaren ikuspuntutik, baita errepidearen erabiltzailearen erosotasunaren aldetik.

Beste alde batetik, ez dira inola ere handitzen trazadura berriko aldapak. Izan ere, orain dagoen errepideko aldaparik handiena, justu alegatzailearen mahastiaren ondotik pasatzen den lerro artez txikiaren aurreko bihurgunean dagoena, %8 baino handiagoa da; trazadura berriarekin, berriz, eremu horretako aldaparik gogorrenak ez du inoiz ere %6 gainditzen. Horrek hobekuntza nabarmena dakar.

"B" alegazioari dagokionez, alegatzaileak uste du sen onak agintzen duela errepidearen trazadura berria errepidearen ezkerreko aldetik joatea, hau da, orain dauden bihurguneen barrualdetik, modu horretan bihurgunea eta aldapa bigunduz.

Aurretik azaldu den bezala, aipatutako proiektuan aurreikusitako trazadurak nabarmenki biguntzen ditu alegatzailearen finka beren artean hartzen duten bihurguneak, baita alde horretan bertan dagoen malda ere. Halaber, alegatzaileak eskatzen duen bezala, bihurgune itxiaren aldean trazadura berria haren barruko aldetik doa, hau da, ezkerreko aldetik. Gainera, proiektuko trazadura hori, orain dagoen plataforma aprobetxatzeko irizpideari jarraituz egin da, eta hori bateragarria da trazadurari eskatu behar zaizkion gutxieneko ezaugarri geometrikoak mantentzearekin.

Hala ere, badirudi alegatzaileak nahi duela bere mahastiaren ondotik pasatzen den oraingo errepidearen zati zuzenean bihurgune berriaren trazadura ere oraingo errepidearen ezkerreko aldetik joatea, eta, horrela eginez gero, bihurgune berriaren ondoan dauden bide-zati zuzenetan dagoen plataforma aprobetxatu gabe geldituko litzateke, hamabost metro inguruko altuerako lubetak izango lituzkeen saihesbide-zati handi bat egongo litzatekeelarik. Horrek, obraren kostua izugarri gehitu eta plataforma bidezko arrazoirik gabe aprobetxatu gabe utzi ez ezik, obra gauzatzeko okupatu beharko litzatekeen lur-azaleraren gehikuntza justifikaezina ekarriko luke, baita onartu ezineko ingurumen-eragina ere. Hori, interes orokorraren ikuspuntutik, onartezina gertatzen da.

Azkenik, "C" alegazioan, delako mahastiaren inguruetan lubiziak izateko joera dagoela aipatzen da, eta horma bat eraikitzea eskatzen da. Horri dagokionez, aditzera eman behar dugu errepide berrian aurreikusitako ezpondak, alegatzailearen mahastiaren aldean, gaur egun errepidearen alde horretan daudenak baino malda etzanagoarekin diseinatu direla. Horrekin, ez da aurreikusten hasiera batean haien egonkortasun orokorreko arazorik izatea eta, beraz, ez da beharrezkoa inolako hormarik eraikitzea. Nolanahi ere, obrak egin bitartean ezegonkortasun lokaleko arazoren bat somatuz gero, ezponda horietan nahiz trazadurako gainerakoetan, onartutako proiektuan jasotako partidekin zuzenduko lirateke arazo horiek.

Beraz, aurkeztutako alegazioak ezestea proposatzen da.

F.– José Luis Entrena Ibañez jaunaren alegazioak, espedientean 45/000, 46/000, 47/000, 48/000 eta 49/000 zenbakiak dituzten finken ingurukoak.

Arabako Foru Aldundiaren Erregistro Orokorreko sarrera-data 2003ko otsailaren 18koa duen idazkian, eragindako ondasun eta eskubideen behin-behineko zerrendako datu okerrak zuzentzea eskatzen du. Datu horiek bere jabetzako lursail batzuen kalifikazioari dagozkio. Zehazkiago, 45/000 eta 49/000 zenbakiekin identifikatutako finken kalifikazioa zuzentzea eskatzen du. Kalifikazio hori zuzenduta geratu behar da eragindako ondasun eta eskubideen behin betiko zerrendan, bi finka horien aprobetxamendua, egiaztapen egokiak egin eta gero, laborantza-lurra eta basobera ez, baizik eta mahastia delako.

Horrez gainera, adierazten du espedientean 46/000, 47/000 eta 48/000 zenbakiak dituzten finkak mahasti berbera direla, baina ez du frogatzen eta kreditatzen zirkunstantzia hori. Beraz, puntu honi buruz planteatutako alegazioa ezetsi egin behar da.

Beraz, alegazioei erantzunda, eta delako proiektua behin betiko onartu eta gero, horrek eraginpean hartutako ondasun eta eskubideen zerrenda onartu behar da, eta horiek okupatu beharra aitortu.

Beste alde batetik, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 105.2. artikuluan xedatutakoaren arabera, ofizioz zuzendu behar dira eragindako ondasun eta eskubideen behin-behineko zerrendan nabaritutako akatsak. Hauek, alde batetik, zenbait finkaren aprobetxamenduaren deskripzioari dagozkio, behin betiko zerrendan honela azaldu behar baita: mahastia 8/000 finkarako, lur elkorra 12/000 finkarako, alfer lurra 14/000 finkarako, 2090 m2 mahasti eta 1941 m2 baso 18/000 finkarako, 497 m2 mahasti eta 789 m2 baso 27/000 finkarako; basoa 28/000, 29/000, 32/000, 37/000, 38/000, 52/000 eta 53/000 zenbakidun finketarako; hiri-lurzorua 56/000, 57/000 eta 58/000 finketarako, lorategia 59/000 finkarako eta basoa 62/000 finkarako. Eta beste aldetik, 55/000 zenbakidun finkaren titulartasunari, behin betiko onarpenaren une honetan Viña Salceda, S.L.ri esleituta baitago, Aurora eta Inés Laorden Domínguez andreei esleitu beharrean.

Desjabetzapen-espedientearen bideraketari dagokionez, Foru Aldundi honek uste du espedientea Nahitaezko Desjabetzapenari buruzko Legearen 52. artikuluan ezarritako salbuespenezko prozeduraz bideratu behar dela eta, ondorioz, Eusko Jaurlaritzari okupazioa presazkotzat jotzeko eskatu behar zaiola.

Erabaki hau oinarritzen den arrazoia honetan datza: A-3210 errepideak, Arabako Laguardia herria Cenicerorekin lotzen duenak, trazadura-akatsak dituela bere ibilbide guztian, baita zeharkako sekzio estua ere. Horrek arrisku maila altua sortzen du bertatik ibiltzen diren ibilgailuetarako. Trazaduraren ezaugarri eskas horiei gaineratzen zaizkie ikuspen eskasa, erabat urria den zeharkako sekzioa eta hau bezalako hiri-zeharbide batek ezartzen dituen baldintzak: kontrolik gabeko sarbideak, inolako antolaketarik gabe, eta errepidearen bi alboetan industria jarduera dagoen bide-zati batean ibilgailuen trafikoarekin batera oinezkoen trafikoa egotea. Horren guztiaren ondorioz, A-3210 errepidearen zati honetako zirkulazio-kondizioek ez dute betetzen beharrezko segurtasun- eta erosotasun-maila, errepidetik ibiltzen den trafikoa eta errepide honen komunikabide-izaera eta turismo- eta merkataritza-eremu baterako irispide-izaera kontutan edukiz. Horrengatik guztiagatik, haren trazadura aldatu eta bide-plataforma zabalagotu egin behar da.

Arabako Foru Aldundiak eskumena du Arabako errepideen plangintza eta proiektugintzarako eta errepideak egin eta aldatzeko, Autonomia Erkidego Osoko Erakundeen eta bertako Lurralde Historikoetako Foru Erakundeen arteko Harremanei buruzko azaroaren 25eko 27/1983 Legeak 7.a.8. artikuluan eta Arabako Lurralde Historikoko Errepideei buruzko ekainaren 25eko 20/1990 Foru Arauak 8. artikuluan diotenaren arabera. Eskumen hori betetzeko, Foru Aldundiak beharrezko ondasunak eta eskubideak desjabetu ahal izango ditu, Nahitaezko Desjabetzapenari buruzko Legearen 2.1. artikuluan ezarritakoarekin bat etorriz.

Erakunde honen barruan, desjabetzapen ondorioetarako herri-onurakotzat jotzea berekin daramaten proiektuak eta desjabetzapenak eragindako ondasun eta eskubideen behin betiko zerrenda onartzeko eskumena duen organoa Diputatuen Kontseilua da, Arabako Foru Aldundiaren Antolaketa, Funtzionamendu eta Lege Araubideari buruzko abenduaren 18ko 52/1992 Foru Arauaren 8.26) artikuluan ezarritakoaren ondorioz.

Horren ondorioz, Herrilan eta Hirigintza Saileko foru diputatuaren proposamenez eta Diputatuen Kontseiluak gaurko egunean egindako bilkuran gaia aztertu ondoren,

ERABAKI DU

Lehenengoa.– "A-3210 errepidean, 71,000 kilometrotik 73,280 kilometrora, trazadura hobetzeko eta plataforma zabalagotzeko eraikuntza-proiektua. Laguardia-Elciego-Cenicero ibilbidea egokitzeko lanen 3. fasea" gauzatzeko hasitako 03/12 desjabetzapen-espedienteari buruz informazio publikorako aldian aurkeztutako alegazioei erantzutea, horiek Erabaki honen azalpen-zatian esaten denaren arabera baietsiz edo ezetsiz.

Bigarrena.– "A-3210 errepidean, 71,000 kilometrotik 73,280 kilometrora, trazadura hobetzeko eta plataforma zabalagotzeko eraikuntza-proiektua. Laguardia-Elciego-Cenicero ibilbidea egokitzeko lanen 3. faseak" eragindako ondasun eta eskubideen zerrenda, honekin batera doan I. Eranskinean jasotzen dena, behin betiko onartzea eta ondasun eta eskubide horiek okupatu eta eskuratu beharra aitortzea, desjabetzapenari, aldi baterako okupazioari eta zortasunak ezarri, aldatu edo iraungitzeari begira.

Hirugarrena.– Eusko Jaurlaritzari eraginpeko ondasun eta eskubideen okupazioaren Presazko Aitorpena eskatzea, eta ondoren desjabetzapen-espedientea Nahitaezko Desjabetzapenari buruzko Legearen 52. artikuluan aurreikusitako presazko prozeduraz izapidatzeari ekitea.

Laugarrena.– 233.517,62 euroko kreditu-atxikipena egitea, eraginpeko ondasun eta eskubideen balio justuaren ordainketari aurre egiteko, ondoren zehazten denaren arabera:

1.000 euro, 2003ko aurrekontuaren 50.50 lerroaren kontura, xedapen-erreferentzia: 105-3067/000 03.1.03.

232.517,62 euro 2004ko aurrekontuaren kontura, xedapen-erreferentzia: 105-100/000 03.3.04.

Horren berri ematen da jakina izan dadin eta ondorioak izan ditzan, eta jakinarazten da egintza honek administrazio-bideari amaiera ematen diola eta haren aurka Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jarri ahal izango dela EAEko Auzitegi Nagusiaren Administrazioarekiko Auzietako Salan, argitalpena edo, hala badagokio, jakinarazpena egin ondorengo egunetik hasita bi hilabeteko epean.

Hala ere, egokia iritziz gero, lehenago berraztertzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango da, egintza hau agindu duen erakunde beraren aurrean. Errekurtso hori, aurkatutako egintza argitaratu edo, hala badagokio, jakinarazi ondorengo egunetik hasi eta hilabeteko epearen barruan jarri beharko da. Horrela egitekotan, ezin izango da administrazioarekiko auzi errekurtsorik aurkeztu berraztertzeko errekurtsoa espresuki ebatzi arte edo haren ustezko ezespena gertatu arte (Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen Legea, 116. eta 117. artikuluak).

Balio beza, orobat, argitalpen honek jakinarazitzat hartuak izan daitezen jakinarazpena egiterik izan ez den pertsona eta entitate guztiak, zein diren edo nora jakinarazi behar zitzaien jakiterik izan ez delako edota, jakinarazpena egiten saiatu arren, gauzatu ezin izan delako (Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen 30/1992 Legea, azaroaren 26koa, 59.4 artikulua).

Vitoria-Gasteiz, 2003ko uztailaren 1a.

Herrilan zuzendaria,

RODOLFO SÁENZ DE UGARTE CORRES.

A-3210 ERREPIDEAN 71, 000 KM-AREN ETA 73,280 KM-AREN ARTEAN TRAZADURA HOBETZEKO ETA PLATAFORMA ZABALAGOTZEKO ERAIKUNTZA PROIEKTUA, GUARDIA-ELCIEGO-CENICERO IBILBIDEAREN EGOKIKUNTZAREN 3. URRATSA.				

PROYECTO DE CONSTRUCCIÓN DE MEJORA DE TRAZADO Y AMPLIACIÓN DE PLATAFORMA DE LA CARRETERA A-3210, P.K. 71,000 A P.K. 73,280. 3.ª FASE DE ACONDICIONAMIENTO DEL ITINERARIO LAGUARDIA-ELCIEGO-CENICERO

FINKA-	TITULARRAREN IZENA ETA 	KATASTROKO DATUAK		UDALA	APROBETXAMENDUA	ERAGINDAKO AZALERA M2

REN ZK.	HELBIDEA	POLÍGONOA	ETXADIA	LURSAILA			BEHIN 	 BEHIN-	ZORTASUNA

							BETIKOA	BEHINEKOA

N.º 	NOMBRE Y DOMICILIO DEL 	DATOS CATASTRALES		AYUNTAMIENTO	 APROVECHAMIENTO	SUPERFICIE AFECTADA M2	

FINCA	PROPIETARIO	POLÍGONO 	MANZANA	PARCELA			 DEFINITIVA	TEMPORAL	SERVIDUMBRE

									PASO

1	VALDELANA LOPEZ JUAN JESUS	8		371	ELCIEGO	CEREAL	271

2	BODEGAS MURUA S.A. 	6		333	ELCIEGO	VIÑA	350

3	ELCIEGO AYUNTAMIENTO DE 	8		372	ELCIEGO	MONTE	269

4	IBAÑEZ DEL RIO RAFAEL	6		332	ELCIEGO	VIÑA	293		 169

5	CAÑAS CABALLERO JULIO	8		354	ELCIEGO	VIÑA	226	 36

6	URIBE MARTINEZ M.INES	8		370	ELCIEGO	CEREAL		 129

7	AJAMIL BALLOJERA GALO	8		373	ELCIEGO	MONTE	787

8	NEGUERUELA GUNDIN PEDRO	6		331	ELCIEGO	VIÑA	1212

9	URIBE MARTINEZ RAFAEL

	VARELA MAJUELO MARIA SOLEDAD	8		376	ELCIEGO	FRUTALES	 143	295

10	NAJERA URIBE PEDRO	8		375	ELCIEGO	FRUTALES	609

11	URIBE LEIVA MIGUEL	8		374	ELCIEGO	FRUTALES	485

12	ELCIEGO AYUNTAMIENTO DE 	6		329	ELCIEGO	IMPRODUCTI	 308

13	DIEZ-CABALLERO LASHERAS CELIA	6		328	ELCIEGO	VIÑA	 239

14	ELCIEGO AYUNTAMIENTO DE 	8		377	ELCIEGO	ERIAL	 379

15	URIBE ARMENTIA CARLOS	8		378	ELCIEGO	MONTE	740	 425

						HUERTA	675	

16	RUBIO ABAIGAR DELIA	6		327	ELCIEGO	VIÑA	34

17	RUBIO ABAIGAR M.TERESA	6		325	ELCIEGO	VIÑA	1293

18	VIÑA ALMUDENA S.L. 	8		642	ELCIEGO	VIÑA	2090	 94

						MONTE	1945	

19	RUBIO SAN JUAN VICENTE	6		324	ELCIEGO	VIÑA	1328

20	VIñA ALMUDENA S.L. 	8		451	ELCIEGO	MONTE	209

21	VIñA ALMUDENA S.L. 	8		459	ELCIEGO	MONTE	650

FINKA-	TITULARRAREN IZENA ETA 	KATASTROKO DATUAK		UDALA	APROBETXAMENDUA	ERAGINDAKO AZALERA M2

REN ZK.	HELBIDEA	POLÍGONOA	ETXADIA	LURSAILA			BEHIN 	 BEHIN-	ZORTASUNA

							BETIKOA	BEHINEKOA

N.º 	NOMBRE Y DOMICILIO DEL 	DATOS CATASTRALES		AYUNTAMIENTO	 APROVECHAMIENTO	SUPERFICIE AFECTADA M2	

FINCA	PROPIETARIO	POLÍGONO 	MANZANA	PARCELA			 DEFINITIVA	TEMPORAL	SERVIDUMBRE

									PASO

22	VIÑA ALMUDENA S.L. 	8		460	ELCIEGO	MONTE	677

23	VIÑA ALMUDENA S.L. 	8		461	ELCIEGO	MONTE	446

24	RUBIO SAN JUAN VICENTE	6		323	ELCIEGO	VIÑA	1016	 	367

25	URIBE MORGA MARIA NIEVES	8		462	ELCIEGO	MONTE	64

26	VIñA ALMUDENA S.L. 	8		464	ELCIEGO	MONTE	899

27	SALAMERO LAORDEN FCO.JAVIER	6		321	ELCIEGO	VIÑA	 497

						MONTE	789

28	MARTINEZ GOMEZ BARREDO FELISA	6		322	ELCIEGO	MONTE	 544

29	BLANCO ALVAREZ ANGELINA	8		465	ELCIEGO	MONTE	408

30	ELCIEGO AYUNTAMIENTO DE 	8		469	ELCIEGO	MONTE	 405

31	PALACIOS GOMEZ M.PAZ	8		470	ELCIEGO	VIÑA	732

32	REMIREZ DE GANUZA SAENZ 	8		471	ELCIEGO	MONTE	 1175

	DE URTURI FERNANDO	

33	TRINCADO SAENZ MARIA FERNANDA	6		320	ELCIEGO	MONTE	 26

34	RAMIREZ DE OLANO ACEDO M.JESUS	7		550	ELCIEGO	VIÑA	 2537

35	RIVACOBA MARTINEZ

	DE LA PISCINA VICTORIANO	6		315	ELCIEGO	MONTE	1317

36	BAUZA IBAÑEZ M. CARMEN	6		314	ELCIEGO	VIÑA	1378

37	HRDOS. JUAN ANTONIO 	6		316	ELCIEGO	MONTE	734

	TRINC ADO LAORDEN

38	GARCIA RAMIREZ DE LA PISCINA 	6		310	ELCIEGO	MONTE	 2

	JOAQUIN

39	SEIGIDO URIBE MONTSERRAT	6		313	ELCIEGO	VIÑA	421

40	SEIGIDO URIBE MONTSERRAT	6		312	ELCIEGO	VIÑA	340

41	MONJE HERVIAS MIGUEL ANGEL	7		606	ELCIEGO	VIÑA	 2422

42	MARTINEZ SENRA JULIANA	6		311	ELCIEGO	MONTE	626

FINKA-	TITULARRAREN IZENA ETA 	KATASTROKO DATUAK		UDALA	APROBETXAMENDUA	ERAGINDAKO AZALERA M2

REN ZK.	HELBIDEA	POLÍGONOA	ETXADIA	LURSAILA			BEHIN 	 BEHIN-	ZORTASUNA

							BETIKOA	BEHINEKOA

N.º 	NOMBRE Y DOMICILIO DEL 	DATOS CATASTRALES		AYUNTAMIENTO	 APROVECHAMIENTO	SUPERFICIE AFECTADA M2	

FINCA	PROPIETARIO	POLÍGONO 	MANZANA	PARCELA			 DEFINITIVA	TEMPORAL	SERVIDUMBRE

									PASO

43	MURUA RUALES J.MARIA	6		309	ELCIEGO	VIÑA	659

44	ELCIEGO AYUNTAMIENTO DE 	7		615	ELCIEGO	MONTE	 12805

45	ENTRENA IBAÑEZ JOSE LUIS	6		304	ELCIEGO	VIÑA	281

46	ENTRENA IBAÑEZ JOSE LUIS	6		303	ELCIEGO	VIÑA	121

47	ENTRENA IBAÑEZ JOSE LUIS	6		302	ELCIEGO	VIÑA	250

48	ENTRENA IBAÑEZ JOSE LUIS	6		301	ELCIEGO	VIÑA	126

49	ENTRENA IBAÑEZ JOSE LUIS	6		298	ELCIEGO	VIÑA	225

50	DEL RIO OGUETA ROSA	6		299	ELCIEGO	VIÑA	496

51	DEL RIO OGUETA ROSA	6		291	ELCIEGO	VIÑA	240

52	DIAZ PUELLES J.LUIS	6		290	ELCIEGO	MONTE	270

53	DIAZ PUELLES J.LUIS	6		288	ELCIEGO	MONTE	426

54	ELCIEGO AYUNTAMIENTO DE 	6		289	ELCIEGO	MONTE	 889	21

55	VIÑA SALCEDA S.L. 	7		657	ELCIEGO	VIÑA	3982	 347

56	VIÑA SALCEDA S.L. 	6		281	ELCIEGO	URBANO		57

57	ELCIEGO AYUNTAMIENTO DE 	6		272	ELCIEGO	URBANO	 357

58	ELCIEGO AYUNTAMIENTO DE 	5		285	ELCIEGO	URBANO	 197

59	FERNANDEZ APELLANIZ SANTIAGO	7		644	ELCIEGO	JARDIN	 156

60	ELCIEGO AYUNTAMIENTO DE 	5		286	ELCIEGO	MONTE	45

61	ELCIEGO AYUNTAMIENTO DE 	7		459	ELCIEGO	MONTE	46

62	VIÑA SALCEDA S.L. 	7		546	ELCIEGO	MONTE		33


Azterketa dokumentala