
184. zk., 2003ko irailaren 22a, astelehena
- Bestelako formatuak:
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
Iragarpenak
Herrizaingo Saila
5153
IRAGARKIA, Segurtasuneko sailburuordearen ebazpen batzuk jakinarazteko dena. Ebazpen horiek, ondoren adierazitakoak dira eta alderdiek eskatuta hasi dira, eta Norberaren Datuen Babeserako abenduaren 13ko 15/1999 Legean azaltzen diren eskubideak betearazteari buruzkoak dira .
2003ko uztailaren 8an Segurtasun Sailburuordeak hainbat ebazpen eman ditu, eta horien bidez, interesatuek egindakoa ezetsitzat joko da.
Ebazpenak ezin izan direnez gero jakinarazi, iragarki hau argitaratzen da, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.5 eta 61. artikuluetan xedatutakoa bete nahian. Hala ere, honako oharrak ematen dira:
1.– Ebazpen hauek ez dute administrazio bidea agortzen. Beroien aurka, nahi izanez gero, Herrizaingo Saileko Sailburuari edo ebazpen hauek eman dituenari gorako errekurtsoa jarri ahal izango zaio hilabeteko epearen barruan, iragarki hau argitaratzen den egunaren biharamunetik aurrera zenbatzen hasita. Hori guztia, Herri Administrazioen Araubide juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 114. artikuluan eta hurrengoetan ezarritakoaren arabera. Hala ere, gorako errekurtsoa jarri beharra izan gabe, interesatuak zuzenean jo dezake Norberaren Datuen Babeserako Agentziara bere interesak defendatzeko, Norberaren Datuen Babesari buruzko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoko 18.2 eta 23.3. artikuluetan eta LORTAD garatzen duen ekainaren 20ko 1332/1994 Errege Dekretuaren 17. artikuluan ezarririk dagoenarekin bat etorriz; interesatuak argi azaldu beharko du erreklamazioaren edukia, baita zaurtutakotzat jotzen dituen Norberaren Datuen Babesari buruzko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoaren manuak ere. Datuen Babeserako Agentziak emandako ebazpenaren aurka administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jarri ahal izango da.
2.– Interesatuek bere esku dituzte aipaturiko ebazpenen testu osoa Segurtasuneko Sailburuordearen Kabinetean (Kale Nagusia, 81-3. Solairua, Bilbo). Alabaina, bulego horretan bertaratu arren ez da etengo ezta oztopatuko ere aurreko atalean azaltzen diren inpugnatzeko edo erreklamazioa jartzeko epeak zenbatzen hastea.
ABIZENAK ETA IZENA	ESPEDIENTE ZK.
APELLIDOS Y NOMBRE	N.º DE EXPEDIENTE
ECHAVARRI ARAMENDIA, ROSA	277/02
LÓPEZ DE DICASTILLO ARRONIZ, JOSÉ IGNACIO	280/02
NAVASCUES CHIVITE, SANTIAGO	282/02
ROS CHARRAL, BENITO	283/02
CHARRAL MORENTÍN, MARÍA DEL PUY	284/02
URBE BERMEJO, VICENTE	286/02
RAMOS RODRÍGUEZ, JUAN	287/02
Bilbo, 2003ko abuztuaren 5a.
Segurtasun Sailburuordearen Kabineteko zuzendaria,
JAVIER INDA ORTIZ DE ZARATE.
RSS