Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

184. zk., 2003ko irailaren 22a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Iragarpenak

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila
5152

IRAGARKIA, 1945/03 administrazioarekiko auzi-errekurtsoaren administrazio-espedientea bidali egin dela jakinarazteko eta interesatuak epatzeko dena.

Ardura duenari, honako hau jakinarazten zaio: EAEko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzitarako Salan 1945/03 zenbakiko Administrazioarekiko Auzi errekurtsoa aurkeztu duela Estatuko Administrazioak urtarrilaren 21eko 5/2003 Dekretuaren (DBH-ren kurrikulua ezartzen duen 213/1994 Dekretua bigarren bider aldatzeari buruzkoa) eta urtarrilaren 10eko 6/2003 Dekretuaren (EAEko Batxilergoko kurrikulua onartzen duen 18/1997 Dekretua aldatzeari buruzkoa) aurka.

Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 49.1 artikulua betetzeko, bederatzi eguneko epea jartzen zaie interesatu guztiei autoetan agertu eta pertsonatzeko.

Vitoria-Gasteiz, 2003ko abuztuaren 26a.

Azterlan eta Lege Araubide zuzendaria,

UNAI ZIARRETA BILBAO.


Azterketa dokumentala