Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

184. zk., 2003ko irailaren 22a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Iragarpenak

Ogasun eta Herri Administrazio Saila
5150

IRAGARKIA, "Trafikoko Lurralde Bulegoen prozedura eraginkorrak mekanizatu eta ezartzea" helburutzat duen aholkularitza- eta sorospen-kontratu administratiboa esleitu dela jakitera ematen duena. (KBN C02/25/2003 esp.).

1.– Entitate esleitzailea.

a) Erakundea: Herrizaingo Saila.

b) Espedientea izapidetzen duen bulegoa: Kontratazio Batzorde Nagusia (Ondare eta Kontratazio Zuzendaritza).

c) Espedientearen zenbakia: CO2/25/2003.

2.– Kontratuaren ezaugarriak.

a) Kontratu-mota: aholkularitza eta sorospena.

b) Helburua: Trafikoko Lurralde Bulegoen prozedura eraginkorrak mekanizatu eta ezartzea.

c) Loteak: ez dago loterik.

d) Lizitaziorako iragarkia argitaratu den eguna eta aldizkari ofiziala: 2003ko maiatzaren 12ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria (91 zk.), 2003ko apirilaren 28ko Estatuko Aldizkari Ofiziala (101 zk.) eta 2003ko apirilaren 16an Europako Erkidegoen Aldizkari Ofizialera bidalita.

3.– Izapideak, prozedura eta esleitzeko era.

a) Izapideak: ohikoak.

b) Prozedura: irekia.

c) Esleitzeko era: lehiaketa.

4.– Lizitaziorako oinarrizko aurrekontua. Guztira:

milioia eta laurehun mila eurokoa da gehienezko aurrekontua. (1.400.000 euro )

5.– Esleipena.

Eguna: 2003ko uztailaren 29a.

b) Kontratista: Accenture, S.L. (Sociedad Unipersonal)

c) Nazionalitatea: Espainia.

d) Esleipenaren zenbatekoa: Miloi bat eta berrehun mila euro. (1.200.000 euro ).

Vitoria-Gasteiz, 2003ko abuztuaren 19a.

Ondare eta Kontratazio zuzendaria,

JAIME DGUEZ.–MACAYA LAURNAGA jauna ez dagoenez,

Kontratazio Zerbitzuko burua,

FRANCISCO ELOLA DEL RÍO.


Azterketa dokumentala