
184. zk., 2003ko irailaren 22a, astelehena
- Bestelako formatuak:
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
Iragarpenak
Ogasun eta Herri Administrazio Saila
5149
IRAGARKIA, HAEEren zenbait zerbitzutarako datuak grabatzea helburutzat duen zerbitzu kontratu administratiboa esleitu dela jakitera ematen duena (KBN C02/13/2003 esp.).
1.– Entitate esleitzailea.
a) Erakundea: Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundea - HAEE.
b) Espedientea izapidetzen duen bulegoa: Kontratazio Batzorde Nagusia (Ondare eta Kontratazio Zuzendaritza).
c) Espedientearen zenbakia: C02/13/2003
2.– Kontratuaren ezaugarriak.
a) Kontratu-mota: zerbitzuak.
b) Helburua: HAEE-ren hainbat zerbitzuetarako datuak grabatzeko lanak gauzatzea.
c) Loteak: ez dago loterik.
d) Lizitaziorako iragarkia argitaratu den eguna eta aldizkari ofiziala: 2003ko apirilaren 23ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria, 79 zenbakia.
3.– Izapideak, prozedura eta esleitzeko era.
a) Izapideak: ohikoak.
b) Prozedura: irekia.
c) Esleitzeko era: lehiaketa.
4.– Lizitaziorako oinarrizko aurrekontua. Guztira:
Ehun eta hogei mila eurokoa da gehienezko aurrekontua. (120.000 euro )
5.– Esleipena.
Eguna: 2003ko uztailaren 29a.
b) Kontratista: Boslan Ingeniería y Consultoría, S.A.
c) Nazionalitatea: Espainia.
d) Esleipenaren zenbatekoa: 0,001140 euro/pultsazioko.
Vitoria-Gasteiz, 2003ko abuztuaren 18a.
Ondare eta Kontratazio zuzendaria,
JAIME DGUEZ.–MACAYA LAURNAGA jauna ez dagoenez,
Kontratazio Zerbitzuko burua,
FRANCISCO ELOLA DEL RÍO.
RSS